Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 12ko 114/1985 DEKRETOA, 1985.erako Lansari-Hitzarmenaren Jarraipen-Batzordea sortaraziz. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 1038
  • Xedapen-zk.: 114
  • Xedapen-data: 1985/02/12
  • Argitaratze-data: 1985/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10,9 atalak, Autonomia-Elkarte honi nekazaritza eta abelzaintza-alorrean bakarreango agintepidea aitortzen dio. Bere aldetik, «Autonomia-Elkarteko Bateango Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei» buruzko Azaroaren 25eko 27/1988 Legeak, azken hauei abereen hazkuntza eta osasunketa-mailan Bateango Erakundeei darizkien arauak osabideratu eta egiteratzeko agintepideak ematen dizkie. Guzti horren ondorioz, honako hau erabakitzen dut: 1. Atala.- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abere-gune, zaldiketa egiteko tegi eta laguntzarako abereen suztapen eta zaingorako tegien Erroldeak sortarazten dira, dagokion Foru-Erakundeak bakoitzean zehatz dezan arduralaritza-atal edo erakundeari atxikita geldituko direla. Tegiaren antolapide guztiak edo honen antolapide gehienak daudeneko Kondaira-Lurraldeko Arduralaritzak baimena emateko eta erroldean sartzeko agintepidea izango du. 2. Atala.- Tegiek ihardutzeko edo horiek erroldean sartzeko baimena eman aurretik agiri-paperak eskatuko dira eta Apirilaren 24eko 1119/1975 Dekretoan eta 1980.eko Uztailaren 28ko Ministeritza-Aginduan adierazitako ikertaldiak egingo dira. Erroldean sartu ondorengo ikertaldietan era berean egingo da. 3. Atala.- 1. Erroldean sartutako tegiaren ihardunadierazpideak, dagokion zenbakia eta bertan kokatuta dagoeneko Kondaira-Lurraldea izango ditu erroldean sartzeko aipamenak, honako era honetan: A) Tegi-moetari buruzko aipamenak, NZ, EPE, CAC eta AV hasierako hizkiez adieraziko dira, 1980.eko Uztailaren 28ko Aginduaren bigarren atalaren lehenengo puntutik laugarrenerainoan adierazitako ekintza bakoitzaren arauera. B) Zenbakiak hurrenez-hurren emango dira eta pilagarriak izango dira, ekintzak direnak direla. C) Azkenez, VI, SS edo BI adierazgarriak jarriko dira, Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko Erroldetegian sartzearen arauera, hurrenez hurren. 2. Tegia, halaber, Abereen Ustiaketarako Erroldean sartuta baldin badago, berari dagokion erroldeango aipamena jarriko da. 4. Atala.- Tegi bakoitza baimendu eta erroldean sartu ondoren, Erroldeko Arduradunek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzari errolderaketaren berri emango diote, errolderatutako tegiaren ekintzei eta zernolakoei buruzko laburtutako txosten bat bidaliz. BEHIN-BEHINGO ERABAKIA Euskal Herrian ihardun eta baimenik ez duten abere-gune, zaldiketa egiteko tegi eta laguntzarako abereen suztapen eta zaingorako tegiek, hiru hilabeteko epearen barruan, dagokion Erroldeko Arduradunari bertan sartzeko beharrezko agiri-paperak aurkeztuko dizkiote. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Maiatzak 10. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Dekreto horren idazkeran zenbait huts egin zenez ohartuta, beharrezko diren zuzenketak egiten dira ondoren: 2.245 eta 2.246. orrialdeetan, erdarazko idazpuruetan, zera dioenean: «... Comisión de seguimiento...», zera jarri behar du: «... Comisión de Seguimiento...» 2.247. orrialdean, erdarazko 1. Ataleko 2. idazatian, bigarren idazlerroan, zera dioenean: «... período de durción...», zera jarri behar du: «... periodo de duración...» Orrialde berean, erdarazko 2 Ataleko bigarren idazatian, lehen idazlerroan, zera dioenean: «... Función pública.», zera jarri behar du: «... Función Pública.»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.