Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Euskaltegien erregimen juridikoa eta finantzaketa araupetzen duen Ekainaren 12ko 1984/189 DEKRETUA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 1323
  • Xedapen-zk.: 189
  • Xedapen-data: 1984/06/12
  • Argitaratze-data: 1984/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzen eta Euskaltegiak arautzen dituen 1983. Azaroaren 25eko 29. Legeak araupetzen ditu Euskaltegietako erregimen juridikoaren oinarriak: Euskaltegiak, titularraren arabera, publikoak eta pribatuak izan daitezke,azken hauek homologatuak eta libreak izan daitezkeelarik. Kultura Sailaren 1984.eko ekainaren 8ko AGINDUAn jasotako baldintza pedagogiko-didaktiko eta eraketa mailako erizpideen arabera. Era berean erabakitzen du, erreglamenduz arautuko dela Udal Euskaltegiei dagozkien dirutza publikoetako diruIaguntzen erregimena eta homologatu-pribatuei dagozkien subentzioak, azkenik helburu horietako emango diren fondoak HABEren urteko presupostuari erantsiko zaizkiola erabakiz. Kultura Sailburuaren proposamenez, eta 1984.eko Ekainaren12ko Gobernu Bileran eztabaidatu eta onartu ondoren. XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua 1. 1983.eko Azaroaren 25eko 29. Legeak bere 16. artikuluan xedatuaren arabera, Euskaltegi pribatuak homologatuak eta libreak izan daitezke. 2. Euskaltegi bat homologatua ala librea den sailkapena· Kultura Sailaren Aginduz egingo da; Euskaltegiak aipaturiko 1983.eko 29. Legeak bere 17. artikuluak zehazten duen Emegistroan inskribitu aurretik. 3. Euskaltegi bat homologatu bezala sailakatzeko, beharrezko izango da titularrak horrela eskatzea eta 1984.eko Ekainaren 8ko Kultura Sailaren Aginduan erabakitako edo horren ordezko ebazpenen batean eman daitezkeen baldintzak betetzea. 4. Euskaltegi bat libretzat sailkatua izateko, beharrezkoa izango da jabearen eskaera eta 1984.eko Ekainaren 8ko Kultura Sailaren Aginduaren 8. artikuluko b) eta d) apartaduetan zehazten diren baldintzak betetzea. Eskaera horretan, halaber, zein euskaltegi publikori atxikita egon nahi duen ere zehaztuko da, eta era berean azken honen titularraren agiria atxikimendua onartuz. Bigarren artikulua 1983.eko Azaroaren 25eko 29.Legeak bere 16. artikuluan a) apartaduan xedatuaren arabera HABEren Ikuskatzailetzat, Euskaltegi bat homologatu bezala sailkatu edo baieztatu eta handik bi urtetara, aipatu Euskaltegiak, Euskaltegi Homologatuei dagozkien baldintzak bete dituen ala ez txosten bat egingo du. Txosten hau HABEren Zuzendari Orokorrarengana eramango da eta honek berriz Kultura Sailburuari luzatuko dio. Honek, Euskaltegiaren homologatua izatea onartu ala ez ebatziko duelarik. Aurreko paragrafoan aipatzen den bi urteko epean ebazpen zehatzik egingo ez balitz, epe hori amaitu eta hilabetearen barruan Euskaltegi homologatua izatearen onarmena eskatuko du titularrak. Eskaerarik egingo ez balu, homologatu izateari uko egiten diola ulertuko da. Eskaera egin eta hilabete baten buruan ebazpen zehatzik ez balego, Euskaltegia homologatua izatea onartzen dela ulertuko da. Hirugarren artikulua 1. HAEren menpeko Euskaltegi Publikoen finantzaketarako fondoak Erakunde horren urteko presupostuetan azalduko dira. Laugarren artikulua 1. HABEk bere menpeko ez diren Euskaltegi Publikoen finantzaketarako laguntzak emango ditu bere ahalmenen arabera, hitzarmenen bidez. Hitzarmenok Euskaltegiaren Erakunde titularrak eta HABEren Zuzendari Orokorrak Erakunde horren izenean eta ordez izenpetuko dituzte. 2. Hitzarmen horietan, bi alderdien eskubide eta bete beharrak azalduko dira, baita hauek ez betetzeak ekarriko lituzkeen ondorioak. Dena den, beharrezko izango da Euskaltegia HABEren Erregistroan inskribitua egotea eta indarrean dauden xedapenak eta HABEren organuek, bere konpetentziaren ihardunean, emandako aginduek ezarritako baldintza guztiak betetzea. Hitzarmen horretan zehaztuko da,·halaber, Euskaltegiaren jabeak bertako ikasleei gehienez zenbat diru kobratzeko baimena duen. 3 HABEren diru-laguntzak, Euskaltegiko irakaslegoaren soldata gordinak, material didaktikoa eta haltzariak erosteko gastoak ordaintzera irits liteke, gehienez. Boskarren artikulua 1. HABEk Euskaltegi pribatuak subentzionatu egingo ditu bereziki homologatuak. Fondo hauek HABEren aurrekontuetan agertuko dira. Horretarako eta ekitaldi bakoitzaren barruan HABEren Zuzendari Orokorrak dagozkion subentziodeialdiak egingo ditu, berorietan honako puntu hauek beharrezkoak izango direlarik: a) Euskaltegiek, aipaturiko subentzioak hartzeko eskubidea izateko beharko dituzten baldintza bereziak, eta baita indarrean dauden ebazpeneran erabakitakoak ere. b) Subentzio-moduloak. c) Laguntzapeko Euskaltegiek ikasleengandik jasotzea zilegi izango duten gehienezko diru-kopuruak. 2. Aurreko zenbakian aipaturiko Euskaltegiek, HABEren Lehendakariak onartua izan beharko dute bere Barne Araudia. Seigarren artikulua 1. HABE Erakundeak bai Euskaltegi publikoei eta bai pribatuei ematen dizkien diru-laguntzak egoki erabil daitezen arduratuko da HABEren Ikuskatzailetza, eta horretarako aipaturiko Euskaltegietako agiri kontable guztiak aztertu ahal izango diitu. 2 Euskaltegiak agiri horiek erakusteari ezezkoa emateak edota ez edukitzeak, subentzioaren deseuztapena ekarriko luke ekitaldian zehar jasotako diru-kopuruak itzuli beharko lituzkeelarik. Zapigarren artikulua Euskaltegiren baten titular diren Zuzenbide Publikozko Erakundeek Euskaltegi horiek publikotzat inskribatzea eska dezakete, HABEren Lehendakariari zuzenduriko eskaera eginez. Honek, eta 1984.eko Ekainaren 8ko Agindua zehazten diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagokion ebazpena emango du. Euskaltegien Erregistroan inskribitzeko aginduz. Zortzigarren artikulua Euskaltegi baten titularrak, beronen titularitate aldaketa eska dezake, HABEren Lehendakariari zuzendutako eskaeraren bidez honako beste agiriok erantsiko dituelarik: - Euskaltegiari atxikitako ondasun eta eskubideen titularitate transferentziaren ziurtagiria. - Aipatutako transferentziarekiko titular berriaren adostasuna eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen baldintzak betetzeko beraren hitza. - HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpenez eska daitekeen beste edozein aigiri. AZKEN XEDAPENA HABEren Lehendakariari, Dekretu honetan arautzen dena garatzeko eta aplikatzeko baimena ematen zaio. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984ko Ekainaren 12an. . Lehendakariak, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. KUltura Sailburuak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.