Arautegia
Inprimatu1986.eko Azaroaren 15eko Kultura eta Turismo Sailaren AGINDUA, Zuzendaitza Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, HABEren Errejistroan inskribaturik dauden Euskaltegietako barne errejimenaren Araudiak erregulatuko dituzten oinarrizko arauak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 2534
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1986/11/15
- Argitaratze-data: 1986/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Bestalde, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanen Legeko 7.b.1 artikuluak, Mahastizaintza eta Enologia gaietan Elkarte Osorako Erakundeek emandako arauak garatzea eta gauzatzea Foru Organo horiei dagokiela agintzen du. Horrek dakar, apirilaren 2ko 94/ 1985 Dekretua erabiltzetik sortutako funtzioak betetzeko, Nekazaritza eta Arrantzu Sailak dituen baino baliabide egokiagoak Arabako Foru Diputazio T.G.-ak edukitzea. Hori horrela, Arabako Foru Diputazio T. G.-arekin bat, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanen Legeko 13. artikuluan oinarrituz, Nekazarizta eta Arrantzu Sailburuaren proposamenez eta Gobernu-Kontseiluak 1986.eko Azarnaren 4eko bere bileran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua- 94/1985 Dekretuaren arauera Nekazaritza eta Arrantzu Sailari dagozkion egitekoen jarduna, eperik gabeko moduan eta indargabetzen ez den bitartean, Arabako Foru Diputazio T.G.-ari delegatzen zaio. 2. Artikulua.- Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanen Legeko 13. artikuluan esandako mugen barruan gauzatzen da delegazio hau, aipatutako artikuluko 2. zenbakian ezarritako ahalmenak, Jaurlaritzak beretzat gordetzen dituela. AZKEN ERABAKlA Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko azaroak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.Euskal Herriko Lurralde Autonomo 29/ 1983 Legearen 15. artikuluan eta 189/1984 Dekretuaren 5.ak xedatutakoaren arabera, aginduta dago Euskaltegi orok (publiko eta pribatuk) bere barne errejimeneko Araudia izan dezala, HABEren Lehendakariak onartua. HABEren diru-laguntza eskuratzen duten Euskaltegiek prestatu eta Erakunde Autonomoko Lehendakariaren onarmena behar duten Araudien ildo nagusiak markatzea da Agindu honen xede nagusia. Euskaltegien lanerako oinarrizko printzipio batzu ezartzea da helburua, tratamendu juridiko bakarra eta egokia emanez, beti ere Euskaltegi bakoitzaren askatasuna eta autonomia errespetatuz. Euskararen ikaskuntza eta erabileraren sustapenean ardura duten agintari publiko eta gizartearen arteko lankidetza hertsi eta eraginkorrak ikasleen eta irakasleen ekintzak bermatuko dituzten baldintza minimo batzu arautzea eskatzen du, neutraltasun politikoaren eta inpartzialtasunaren printzipioen arabera, bereizkeriazko ekintza bidegabekoak itzuriz. HABEren Zuzendaritza Batzordeak, Urriaren 24ean bilduta, Zuzendari Orokorrak proposaturik, hemendik aurrera, HABEren Lehendakariak onar ditzan, aurkeztu beharreko barne errejimenerako Araudien edukiak arautuko dituzten Oinarriak onartu ditu. Ondorioz, XEDATZEN DUT: l. IRAKASLE BATZA 1. Artikulua.- Euskaltegiko Irakasleen Batza ikastegian onartuko diren erabakietan derrigorrezko kontsulta-organo izando da eta, nolanahi ere, entzun beharko zaio ikastetxeetako Zuzendaria eta Idazkariaren izendapenak proposatzerakoan. Plantilako irakasle guztien osatuko dute, hitz eta botuarekin, eta interinoek ere badute bileretara joateko eskubidea, baina boturik gabe. 2.Artikulua.-Euskaltegiko Zuzendariari dagokio bileretarako deialdiak egitea, bera bait da Irakasle-Batzaren lehendakaria, eta gutxienez berrogehita zortzi orduko epearekin erabaki eta gaztigatu beharko dira, larritasunik denean salbu, eta beti egunero Gai-zerrenda bidaliko da deialdiarekin batera. Bekoitzari egindako deialdiaren balio bera izango du Irakasle-Batzaren bilerak, botu-eskubidea duten guztiek bildu eta aho batez erabakitzen badute. 3. Artikulua.- Organo kelegiatu honen bilera baliozkoa izan dadin, kideen gahiengo absolutua izango da quoruma. Quorumik ez balitz, bigarren deialdiz eratuko da Irakasle-Batza, lehengo bileraren datatik hogeita lau orduren buruan. Aski izango da horretarako kideen heren bat biltzea, eta beti ere hiru kide beharko dira gutxienez. Bildutakoen gehiengo absolutuz hartuko dira erabakiak eta, enpaterik gertatuz gero, Euskaltegiko Zuzendariaren botuak erabakiko du auzia, Irakasle-Batzaren lehendakaria bera denez gero. 4. Artikulua.- Bilera ororen Akta egingo da, bildutakoen izenak eta bileraren eguna eta lekua azalduz, eta, era berean, aztertu diren puntu nagusiak, hautaketen era eta emaitzak eta erabakien edukia ere. Euskaltegiko Idazkariak sinatuko du Akta, eta hau ez balego, Irakasle-Batzako kiderik gazteenak, beti ere Lehendakariaren onespenez, eta hilera hartan bertan edo hurrengoan onartua izango da. Aktaren aldaki sinesgarri bat Euskaltegiaren titularrari bidali behar zaio berezko hamar egunen barruan. Irakasle-Batzak hilean behin egin beharko du bilera gutxienez, ikastaroak iraun dezan bitartean.II. GOBERNU-ORGANOAK 5. Artikulua.- Euskaltegiek, hala titularraren ordezko zuzendaritza-organoren baten menpekoek, nola titularrak berak artezki zuzentzen dituenak, Gobernu-Batzorde bat izango dute, gutxienez honako kide hauek osaturikoa: Euskaltegiko Zuzendariak. Idazkariak. Irakasle-Batzaren ordezkari batek. Ikaslegoaren ordezkari batek. Udalaren ordezkari batek, HABE Euskaltegien kasuan. 6. Artikulua.- Aurreko artikuluan aipatzen direnez kanpo eta horien osagarri beste organo eta aginterik balego, ez dira inoiz ere Euskaltegiarentzat diru gehiago gastatzeko bide izango edo, gutxienez, horien gastuak ez dira aurrekontuetan, HABEk eman dezan diru-laguntza jasotzeko, langile gisa sartuko. 7. Artikulua: Euskaltegiko Zuzendariak bertako irakasle izan beharko eta gutxienez bertan bi urtez laneau ari dena eta Irakasle-Batzaren iritzia entzunda izendatu edo kenduko da. Hiru urtean iraungo du bere karguan eta ez zaio kargua uzterik onartuko, aurrez ikastegiaren jabe edo titularraren ordezkari den organoak ontzat eman ez badu. 8. Artikulua.- Euskaltegiko Zuzendariari dagokio indarrean dauden arauak bete daitezen arduratzea, Zentruari atxikitako langile guztien buruzagitza, aurrekontuak prestatu eta horietako fondoak zuzen gestionatzea, jarduera akademikoaren eta Euskaltegiaren funtzionamendu egokirako beraren ardurapen jar ditzaten beste ekintza guztiak koordinatzea. Berari dagokio Euskaltegiaren ordezkaritza ofiziala, ondorio guztietarako, jabetza duen titularrak emandako ahalordearen indarrez. 9. Artikulua.- Ikastegiaren titularrak izendatuko du Idazkaria, bertako irakasleen artetik, Zuzendariak proposatuz eta Irakasle-Batzari entzun ondoren. Idazkariari dagokio ziurtagiriak ematea, Zuzendariaren oneritziarekin, Euskaltegiaren administrazioa, Zuzendariari espreski eratxaki ez zaizkion gauxa guztietan, irakasle-Batzarenbileretako Aktak jaso eta sinatzea eta ikasleen matrikula-ordainaz arduratzea. 10. Artikulua.- Euskaltegiko Gobernu-Organoan ikaslegoaren ordezkari bat izango da, ikasleei dagozkien erabaki guztietan aurrez beste organo zuzentzaileek iritzia eska diezaioten edo, gutxienez, entzun. Honako hauek dira ikasleen oinarrizko eskubideak: - Norberaren duintasuna babestekoa. - Eguneroko klaseetako jarduerari, instalazio eta zerbitzuen egoerari, ikastetxearen funtzionamendu zuzenari dagokienean entzuna izatekoa eta, sexua, kolorea, erlijioa, iritziak eta legeak aitortutako beste eskubideak direla eta, diskriminatua ez izateko. Ikasleek ordezkari bat aukeratuko dute beren artetik, Gobernu-Batzordean hitzez eta botuz ordezkatuko dituena. 11. Arlikulua.- HABEren Errejistroan inskribaturiko Euskaltegi guztietako agintaritza-organoek, beren ordezkarien bitartez bermatu eta sustatuko dute ikastegi bakoitzaren autonomia akademikoa. Ikastegiari dagokion guztian HABEren arauak betetzea ez da arrazoi Euskaltegi orok duen ezaugarri funtsezkoa, autonomia akademikoa, saihesteko.III. ARDURAK 12. Artikulua.- Ikasleak Euskaltegiaren aurrean erantzun beharko du egunero klasera joateaz, ikaskide eta irakasleekiko jarrera eta jokaerez, ikastegiko programazioa eta antolamendua osartzeaz, matrikula eta ikaskuntzako materiala, berari dagokion neurrian, ordaintzeaz eta inastalazio guztiak zuzen erabiltzeaz. 13. Artikulua.- Irakaslegoaren erantzunkizun da laneko ordutegia zuzen betetzea, irakaskuntzan artez eta efikaziaz aritzea, beren ikastegian elkartasun-giroa mantentzea eta baimenak eta ausentziak idatziz tramitatu eta zuritzea. 14. Artikulua.- Zuzendaria, izendatu zuen organoaren, ikaslegoaren eta zerikusirik duten hirugarren pertsonen aurrean erantzule da zuzenean. Zuzen bete beharko ditu eta, artezki behatuz, bete erazi Agindu honek bere zortzigarren artikuluan ezartzen dizkion eginkizunak. BEHIN BEHINEKO XEDAPENA HABEren Zuzendari Orokorrari delegatzen zaio 1 89/ 1984 Dekretuaren 5.2. Artikuluak HABEren Lehendakariari ematen dion eskumena, Agindu honen edukiak arautzen dituen berne errejimenerako Araudiak onartzeko tramiteak azkar daitezen. Ekainak 30eko 7/1981 Legearen 39.4. Artikuluan xedatutakoaren indarrez ematen zaio eskumen hau espreski eta aldi baterako. AZKEN XEDAPENA Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko ikastaroen programazioak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak Aginduz argitara emandako programazio ofizialari atxikituko zaizkio. Euskaltegi bakoitzeko Irakasle-Batzari dagokio, programazio ofizialari jarraiki, jardun didaktikoa ikaslegoaren beharretara egokitzea. Donostia, 1986.eko azaroak 15. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M. BANDRES UNANUE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Euskaltegien erregimen juridikoa eta finantzaketa araupetzen duen, Ekainaren 12ko 1984/189 DEKRETOA. (Hutsen zuzenketa.)
- Zuzendutakoa: 1986.eko abenduaren 15eko Kultura eta Turismo Sailearen AGINDUA, Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, HABEren Erregistroan inkribaturik dauden Euskaltegietako barne errejimenaren Araudiak erregulatuko dituzten oinarrizko arauak ezartzen
- Zuzendutakoa: 1986.eko azaroaren l5eko Kultura eta Turismo Sailaren AGINDUA, Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, HABEren Errejistroan inskribaturik dauden Euskaltegietako barne errejimenaren Araudiak erregulatuko dituzten oinarrizko arauak ezartzen d
- Ikus: Euskaltegien erregimen juridikoa eta finantzaketa araupetzen duen Ekainaren 12ko 1984/189 DEKRETUA.
- Ikus: Azaroaren 25eko 29/1983 LEGEA, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeako Erakunde Sortaraztezkoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa.