Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Nekazaritza-Sailaren Abenduaren 27ko 283/1983 DEKRETOA, Nekazaritza-Ikerketarako Aholku-Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 5
  • Xedapen-zk.: 283
  • Xedapen-data: 1983/12/27
  • Argitaratze-data: 1984/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Nekazaritza-alorrak eta ikerketarekin zerikusia duten herri-erakundeek nekazaritza-ikerketarako politika eratze eta jarraitzean eskuhartzea erakundetzeko xedez, Nekazaritza-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: l. Atala.-Ikerketa-alorrean Nekazaritza-Sailarekin aholku eta lankide-erakunde gisa, Nekazaritza-Ikerketarako Aholku-Batzordea sortarazten da. 2. Atala.-1. Honako hauek osatuko dute Batzordea: Lehendakaria: - Nekazaritzazko Ikerketa eta Suztapen-Sailburuordeak; honek lehendakaritza izan eta bilkuretarako deia egiten du. Mahaikideak: - Nekazaritzazko Ikerketa-Artezkariak. - Nekazaritzazko Suztapen eta Hezkuntza-Artezkariak. - Bere Sailburuordeak izendatua, Nekazaritza-Antolaketarako Sailordetzaren ordezkari batek. - Bere Sailburuordeak izendatuta, Hezkuntza eta Kultura-.Sailoko Unibertsitate eta Ikerketarako Sailordetzaren ordezkari batek. - Foru-Diputazio bakoitzaren ordezkari batek. - Nekazaritzazko Lurralde-Etxe bakoitzaren ordezkari batek. - Kondaira-Lurralde bakoitzaren Nekazaritza-Sindikamen ordezkari batek. Idazkaria: - Batzordearen Lehendakariak izendatuta, Nekazaritza-Sailaren teknikari batek. 2. Lehendakariak horrela eritziz gero teknikariei eta Batzordeko kide izan ez daitezen pertsonei, bilkuretara deitu ahal izango zaie. 3. Atala.-Batzordeak, hiru hilabetekal behin egingo ditu agizko bilkurak eta Lehendakariak beharrezko eritziz gero, bilkura bereziak egin ahal izango dira. 4. Atala.-Batzordearen baitan gai, alor edo ekoizkien azterketa eta jarraipenerako beharrezko eritzitako batzorde eta lan-taldeak sortaraziko dira. 5. Atala.-Nekazaritza-Sailburuari, Dekreto hau eginbideratzeko eta erabiltzeko behar daitezen manuak egiteko esku ematen zaio. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hamahirugarreneko Abenduak hogeita zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.