Arautegia
InprimatuAbuztuaren lehenengoko 169/1988 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 1539
- Xedapen-zk.: 169
- Xedapen-data: 1983/08/01
- Argitaratze-data: 1983/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ogasun
Testu legala
Bere iharduna arinagotzeko xedez eta izandako haztura ikusiz gero, komenigarri gertatzen da Azaroaren 17ko 127/1981 Dekretoz sortutako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua aldatzea, baina nolanahi ere, bere gain dituen egitekoen eginkortasunari eta artari eutsiz. Horregatik, Lurralde-Antolaketa eta Garraio, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuen saloz, Jaurlaritzak 1983.eko Abuztuaren lehenengoan egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua aldatu egiten da, honako kide hauek osatuta gelditzen dela: 1. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatutako Lehendakari batek. 2. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatutako Mahaikide batek. 3. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lege -Aholkulari Lege-Lizentziadun batek, Sail horretako Sailburuak izendatuta. 4. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza -Artezkaritzaren Ordezkari batek, Sail horretako Sailburuak izendatuta. 5. Akurapen-Batzorde Nagusiko Lehendakariak izendatutako Batzorde horren Ordezkari batek. Hura, bestalde, Artekaritza-Artezkaritzaren Ordezkariari dagozkion egitekoak, bere ezean, betetzeko eskuduna geldituz. 6. Hitz egiteko eskubidez baina boto ematekorik gabe, Idazkari-lana egingo duen Lurralde-Antolaketa eta Garraio -Saileko Herrilanari edo Lanari Lege-Lizentziadun batek, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatuta. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Dekreto honek agintzen duenaren aurkako izan daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak, bereziki, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen -Mahaia sortzezko Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 17ko 127/ 1981 Dekretoaren bigarren Atala, indargabetuta gelditzen dira. Bigarren.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrena. Bilbo, 1983.eko Abuztuak 1. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: Urtarrilaren 14ko 8/1986 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua eraldatzen duen Abuzturaren 1eko 169/1983 Dekretoa araupetuz.
- Indargabetutakoa: Maiatzaren 26ko 205/87 DEKRETUA, Akurapen Batzorde· Nagusiaren eskuordetza egingo duen Akurapen Mahaia sortuz, Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailarekiko eta Garraio eta Herrilan Sailarekiko indarra izango duela.