Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 14ko 8/1986 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua eraldatzen duen Abuzturaren 1eko 169/1983 Dekretoa araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 109
  • Xedapen-zk.: 8
  • Xedapen-data: 1986/01/14
  • Argitaratze-data: 1986/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun

Testu legala

Azaroaren 17ko 127/1981 Dekretoz sortaerazi zen Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko AkurapenMahaia, eta Dekreto horren bidez zehaztu zen sortarazitako ihardutze-sail horren osatze-modua. Bere aldetik, Abuztuaren 1eko 169/83 Dekretoz erraldatu egin zen Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaia bere ihardura arintzeko xedez, baina bere gain zituen egitekoen eginkortasunari eta artari eutsiz. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiko kideen izendapenak egiteko ihardutze-sail eskudunak berdintzeko xedez, beharrezko gertatzen da Dekreto hori aldatzea ondoren ematen den modu eta neurrian. Hori dela eta, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko Erabaki Gehigarrian jarritakoa betez, Akurapen-Batzorde Nagusiaren erizpena eman ondore, eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 14ean egindako bilkuran aztertu eta onartu duela, zera ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Abuztuaren 1eko 169/1983 Dekretoko atal bakarra eraldatu egiten da, atal hori modu honetan idatzita geldituko dela:Atal bakarra.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Akurapen-Mahaiaren osatze-modua eraldatu egiten da, ondoko Kide hauek direla mahai hori osatuko dutenak: 1. Lehendakari bat, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatutakoa. 2. Mahaikide bat, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatutakoa. 3. Lege-Aholkulari bat, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailekoa bera eta Lege-Lizentziaduna, Kontuhartze-Artezkariak izendatutakoa. 4. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Kontuhartze-Artezkaritzako Ordezkari bat, Kontuhartze-Artezkariak izendatutakoa. 5. Akurapen-Batzorde Nagusiko Ordezkari bat, Batzorde horretako Lehendakariak erabakiz izendatutakoa. Lehendakari hori, bere aldetik, eta Kontuhartze-Artezkaritzaren Ordezkaria ez egotea gertatuz gero, horri dagozkion egitekoak betetzeko eskudun geldituko da. 6. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Herrilanari edo Lanari bat, Legetan Lizentziaduna. Horrek hitz egiteko eskubidea izango du baina ez botoa emateko, Idazkariaren egitekoak beteko ditu eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak izendatuko du. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 14 Lehendakariak, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.