Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Industria eta Enerjiako Sailburuaren saloz, Otsailaren 28ko 33/1983 DEKRETOA, Teknolojia aldetik zuduzko ogasun eta eskubideen Araupideari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Enerjia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 479
  • Xedapen-zk.: 33
  • Xedapen-data: 1983/02/28
  • Argitaratze-data: 1983/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Euskadiko herri-alorrean, teknolojia aldetik ogasun aurreratuen gero eta gehiagoko beharrak, teknolojiari indar emateko eta ekonomia alorreko iharduna suztatzeko xedez, esandako beharra, erdiko epe batetan, ezagutzeko eta egoki antolatzeko bideak finkatzea aholkatzen du. Dekreto honek, xede horri erantzuten dio, bertan, gaia antolatzen duten arau nagusiak ematen direla. Hori dela eta, Industria eta Enerjiako Sailburuaren saloz Jaurlaritzak 1983.eko Otsailaren 28ko Osoko Bilkuran onartu ondoren, Lehendakari naizenez neure onarpena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala 1. Euskadiko Autonomia Elkarteko Sailek, Erakunde Burujabeek edo norbanako legepeko Herri-Erakundeek teknolojia aldetik zuduzko ogasunak erostea, alogeran hartzea, saltzea eta iraunaraztea, Dekreto honetan finkatutako araupideari menpeturik geratuko dira. 2. Informatika-ogasunen kasuan, bere berarizko arauei atxikita egongo da. Bigarren atala Dekreto honen erabilpenaren ondorioetarako, Industria eta Enerjiako Sailburuaren zio eta guztizko Aginduz finkatuko den zerrendan dauden ogasun mugikorrak teknolojia aldetik zuduzkotzat joko dira. Hirugarren atala , 1. Dekreto honetan araupetzen diren akurapenei atxikitako Oinarrizko arauen edo Teknika-Baldintzen Zerrendek, Berarizko Arduralaritza-Baldintzetakoek, horretarako gaitasuna duen sailak onartu aurretik, Industria eta Enerjia -Saileko Teknolojia-Artezkaritzaren beharrezko erizpena eduki beharko dute, Artezkaritza horrek bere erizpena hamar laneguneko epearen barruan eman beharko duela. Aurrean aipatutako epean erizpena eman ezak, baiezkoa dela ulertzea ekarriko du, eta Zehaztapidetza bideratzeari jarraiki ahal izango zaio. 2. Sailburuak izendatutako Industria eta Enerjia-Saileko ordezkari bat, gutxienez, mahaikide delarik, arau arruntei atxikiz izendatutako Akurapen-Mahaiak ikuskatuko ditu lehiatzaileen eskaintzak. ' 3. Dagozkien Zerrendetan, edo Lehiatzaileen eskaintzetan, dauden teknika-eskakizunei buruz, Industria eta Enerjia -Sailaren erizpena ezezko izango balitz, eta Akurapenaren Ihardutze-Sailarena berorrekin bat etorriko ez balitz, bat ez etortzea Dekreto honen bosgarren atalean esandako moduan erabakiko da. Laugarren atala Jaurlaritzak, Industria eta Enerjiako Sailburuaren, eta berariz doakien Sailetako Sailburuen saloz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak baiezko erizpena eman ondoren, honako hau egin ahal izango du: a) Teknolojia aldetik zuduzko ogasunak akuratzeko, sailen edo sailarteko erdiko epeko egitamuak finkatzea. b) Egitamuak alorka bateratzea, hasera batetan honako hauek finkatuz: - Hezkuntza. - Osasunketa. - Herrizaingoa. c) Modu berean izendatutako Egitamu-Buruzagien ardurapean, egitarauak gerta edo egitera daitezela erabakitzea; Buruzagi horiek, ihardutzez, Teknolojia-Artezkaritzaren bitartez, Industria eta Enerjia-Sailaren menpe egongo dira, dagokien erakuntza-menpetasunaren kaltetan gabe. Bosgarren atala Orotariko nahiz Erakunde-mailako Arduralaritzako edozein ihardutze-sail edo erakunde, hirugarren atalean esaten denari buruz, Industria eta Enerjia-Sailaren erizpena edo saloarekin bat ez baletor, arazoa, Sail horretako Sailburuaren saloz, eta Ekonomia-Batzordeari entzun ondoren, Jaurlaritzak ebatziko du. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Industria eta Enerjiako eta Ekonomia eta Herriogasuneko Sailburuek, dagokien alorretan, Dekreto honetan erabakitakoa osatzeko beharrezko diren aginduak emango dituzte. Bigarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1983.eko Otsailak 28. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria eta Enerjiako Sailburua, XABIER GARCIA-EGOTXEAGA.