Arautegia
InprimatuEkainaren 11ko 238/198.5 DEKRETOA, gutxikako zuzkiketen akurapen-jaurpidea iraupena duten edo andeatze zaileko ogasun mugikorrei hedatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 1671
- Xedapen-zk.: 238
- Xedapen-data: 1985/06/11
- Argitaratze-data: 1985/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Egunetik egunera Administrazioak gehiagotan erabili eta Ikerketa eta Zerbitzuetarako enpresekin egiten diren akurapenak araupetzen dituzten arauak aldatzea beharrezko da, akurapenei bideak eginaraztea errazteko eta emankortasun oparoagoa lortzeko. Gaurko arauetan babesa duten itune-moetaren batzuk ezabatu beharra eta agindu berezien pean jarri beharra ere gerta daiteke, moeta eta eginkortasun ezberdinei egokitu ahal izateko. Horretarako egiten ari diren ikerketak legezko idazki positiboetan gauzatu arte, akurapenak araupetzen dituen Dekretoaren alde puntualak aldatzeari ekitea presako bilakatzen da, alde puntual horiek eguneroko ihardunean herri-diruen eraentza eraginkor baten aurkako eragozpenak dakartzate eta, bestalde, horiei eustera bulta dezaten goragoko mailako printzipioez ez bait daude indartuak. Dekreto honek hartzen harzen dituenak bi puntu dira aipatutako arau-aldaketa honetan: Araupide horretan oinarrituz egindako akurapenen iraupena eta honek prezioetan duen eragina eta, bigarren, halako edo holako gerta dadinean, asistentzia-itunea, mantenimentu-arloan, eta horniduren erosketarako itunea aldi berean edo organu berak egin ditzanaren ahalbidea. Bi alde hauek, ez zaizkie ezezagunak indarrean dauden arauei, 1005/1974 Dekretoko 5. ataleko bigarren idazatiak eta Urriaren 5eko 2572/1973 Dekretoz onartutako Guztizko Arduralaritza Baldintza-Zerrendako 19 eta 20. txatalek egiaztatzen duten bezala. Agindu honen bidez aipatutako irtenbideei orokortasuna ematen zaie ondorioz. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailhuruaren saloz, Arduralaritza Akurapenetarako Aholku Batzordetza eginez Euskal Herriko Akurapen Batzorde Nagusiaren aldezko eritziz eta Jaurlaritzak 1985.eko Ekainaren 11an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Ikerketa edo Zerbitzuetarako enpresekin Arduralaritzak egiten dituen akurapenak araupetzen dituen Apirilaren 4ko 1005/ 1974 Dekretoko aginduek, Euskadiko Autonomia-Elkartearen aginte-eremoan, honako aldaketa hauek izango dituzte: A.- 5. Atala Era honetan idatzita geldituko da: «1. Asistentzia-akurapenaren iraupenaren agizko epea, ez da izango urtebete baino gehiagokoa. 2. Aurreko idazatian ezarritakoaz aparte, akurapenorganoak, Berarizko Arduralaritza Baldintza Zerrendan sartuko den berarizko aginduz, honako hauetarako baimena eman lezake: a) Itunea luzatzeko, amaitu baino lehen eta bi aldeen adostasunez. b) Itunea egiteko, jakineko lehen iraupen batez eta urtebete baino gehiagorako. 3. Dena-dela, epea luzatzeak edo itunearen iraupena lehenengotatik luzatuta egoteak, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Herri zuduetarako komenigarri dela espedientean behar bezala egiaztatuta egotea. b) Gastua eta, hala behar izan dadinean, geroagoko ekonomia-urteetarako hitzarmena zaintzea, indarrean dauden aginduen arabera. c) Haseratik urtebeterako baino gehiagorako eta jarraierarako itunea, Berarizko Arduralaritza Baldintza Zerrendan, honako hau sartu beharko da: Administrazioak, indarreango edozein urte amaieran salaketa egin lezakeela, inolako ordainketarik egin gabe. d) Zehaztapidetzari bideak eginarazteko agintepidea duen eta Zaingo Zuzendaritzako lege-zerbitzuen derrigorrezko txostenaz, aurkako espedienteari hasera ematea akurapenak edo luzapenek indarra duten bitartean, akurapenaren klausula eta baldintzen aldaketaren bat 6. atalean ohartematen dena barne egitea nahi bada. Aipatutako organoak, ebazpena emango du.» 4. Aurreko idazatiko c) letrak ezartzen duenaren aurkako klausulak.itunean satzeak, Akurapen Batzorde nagusiaren txostena beharko du dagokioa organoak onartena eman aurretik. ' B.- 6. Atala Agindu honi honako idazati hau gehituko zaio, era honetan idatzita geldituko dela: «Hala ere, Berarizko Arduralaritza Baldintza Zerrendek, zerbitzuen prezioen urtekako berrikusketa egin dezakete, Jaurlaritzak, orohar, aurrez onartutako formulak ezarriz.» Bigarren Atala.- 1. Gorputzeko ondasun mugikorrak erostea edo, erosteko aukeraz edo aukerarik gabe, alokera dela-eta, Euskadiko Autonomia-Elkarteko akurapen organo guztiek, mantenimenturako akurapena ere egin ahal izango dute. Berarizko Arduralaritza Baldintza Zerrendak ahalbide hori oharteman dez.2nean eta bi akurapen moetek araupetzen dituzten aginduak bete daitezenaren baldintzapean. 2. Sailei eta Euskadiko Erakunde Instituzionalei atxikitako gorputzeko ondasun mugikorrak mantenitzeko akurapenak izan daitezenean, hori luzatzeko, amaitzeko edo akuraPen berria egiteko erabakiak emango dituzte agintea duten organoek, Dekreto honek eta ezargarri diren gainontzeko arauek eman ditzaten erabakien arabera. 3. Atal honek ohartematen dituen akurapenei bideak eginarazteko eta horiek izendatzeko agintea duen organoa, ondasunak erosteko edo alogeratzeko izan zena bera dela ulertuko da. Hirugarren Atala.- APirilaren 4ko 1005/74 Dekretoari, Euskadiko Autonomia-Elkartean indarra izan dezan, Gehigarrizko Erabaki bat gehituko zaio, era honetan idatzita geldituko dela: «Eusko Jaurlaritzak, agindu hau indarrean jarri ondorengo lau hilabeteko epearen barruan, Ekonomia eta Herriogasun Saileko Sailburuaren saloz eta Akurapenetarako Batzorde Nagusiak honi saloa egin ondoren eta 6. atalak ezartzen duenaren arabera, prezioak egokitzeko erabil daitezkeen eta bertan ohartematen diren formula zerrenda onartuko du. Zerrenda hori, aldian-aldian, gaurkotu beharko da. Akurapen bakoitzerako Berarizko Arduralaritza Baldintza Zerrendan formula ezberdin horiek sartzeak, doakion Saileko Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun Saileko Sailburuaren saloz eta Akurapenetarako Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren, Jaurlaritzaren onarpena beharko du.» LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Ondasunak eta informatika zerbitzuak erosteko moduari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren llko 77/1983 Dekretoak indarrean jarraituko du hartzen duen aginte-eremuaren barruan. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun Saileko Sailburuari esku ematen zaio, Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko diren agindu eta erabakiak emateko, indarrean sartu ondoren egin daitezen ekintza guztiei ezarriko zaiela eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean jarriko dela indarrean. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Maiatzaren 28ko 4/ 1985 Legearen Bosgarren Erabaki Gehigarriak (Ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 114. Alea) eta abenduaren 28ko 5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriak (1985.eko Urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko lehenengo Alea), gutxikako zuzkiketen erosketa-jaurpidea iraupena duten eta andeatze zaileko ogasun mugikorrei hedatzeko baimena ematen dio Jaurlaritzari. Dekreto honen bidez, legezko agindua bete egiten delarik. Hori horrela, Ekonomia eta Herriugasun-Sailburuaren saloz, Arduralaritza-Akurapenerako Aholku-Batzordearen lanak dituen Euskal Herriko Akurapen-Batzorde Nagusiaren aldezko eritziz, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Ekainaren 11an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITTZEN DUT:Atal bakarra.- Gutxikako zuzkiketei ezarritako legejaurpidea, Euskadiko Autonomia-Elkarteko aginte-eremuan, iraupena duten eta andeatze zaileko ogasun mugikorren erosketei ezarriko zaie; erosketa horiek, horretarako gaituak diren lanariek jendearentzat irekitako merkataritzategietan egin daitezenetan. Aurreko idazatian ohartemanddkoa, dagozkien guztietan, Tegnolojia-zudua duteu Ogasunen eta Eskubideen Jaurpideari buruzko Otsailaren 28ko 33/ 1983 Dekretoan, Informatika-Ogasunen eta Zerbitzuen Erosketari buruzko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoan eta Ogasunen Bateratutako Sendespenari eta Erosketari buruzko Urriaren 24ko 230/ 1983 Dekretoetan ezarritako arauak ezartzearen kaltetan gabe hartuko da. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari esku ematen zaio Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko Aginduak eta Erabakiak eman ditzan; Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean indarra hartu eta egin daitezen erosketa guztiei ezarriko zaie. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Maiatzaren 28ko 4/1985 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa
- Ikus: Abenduaren 28ko 5/1984 LEGEA, Euskadiko Autonomia Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.
- Ikus: Urriaren 24ko 230/1983 DEKRETOA, ogasunen sendespen-bidea eta zerbitzuen bitartez erosi beharra zehaztuz eta akurapen-mahaia sortaraziz.
- Ikus: Apirilaren 11ko 77/1983 DEKRETOA, Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzarentzako informatikazko ogasun eta Zerbitzuen jabe egiteko era finkatuz.
- Ikus: Industria eta Enerjiako Sailburuaren saloz, Otsailaren 28ko 33/1983 DEKRETOA, Teknolojia aldetik zuduzko ogasun eta eskubideen Araupideari buruz.