Arautegia
InprimatuOtsailaren 8ko 42/1982 DEKRETOA, Nekazaritza-Sailaren Ihardutze-Egitura aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 253
- Xedapen-zk.: 42
- Xedapen-data: 1982/02/08
- Argitaratze-data: 1982/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 14ko 61/1981 Dekretoak Nekazaritza-Sailaren Ihardutze-Egitura antolatu zuen. Agintepide berriak arian-arian hartu izenak, esandako Sail hori birrantolatu beharra nabarmenarazi du, horren ihardunerako gaitasuna eta eginkortasuna gehitzeko. Hori dela eta, Nekazaritza-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1982garreneko Otsailaren 8an erabaki ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT I Atalburua.-Sailaren erakuntzaz Lehenengo Atala.-Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Saila honako Ihardutze-sail hauen bidez egituratzen da, Sailburuaren goren-artezkaritzapean: Ihardutze-Sail Nagusiak 1. Nekazaritza-Sailburua. 2. Nekazaritza-Politikaren Batzordea. 3. Aholkularitza-Mahaia. 4. Nekazaritza-Ikerketaren eta Suztapenaren Sailordetza. 4.1. Nekazaritza-Ikerketaren Artezkaritza. 4.2. Nekazaritza-Suztapenaren eta Hezkuntzaren Artezkaritza. 5. Nekazaritza-Antolaketaren Sailordetza. 5.1. Nekazaritza-Egituren Artezkaritza. 5.2. Izadi-eskuarteen Antolaketarako Artezkaritza. 6. Zerbitzu Nagusien Artezkaritza. Tokian-tokiko Ihardutze-sailak 1. Arabako Lurralde-Ordezkaritza. 2. Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza. 3. Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza. 4. Nekazaritzako Eskualde-Idazguak. II Atalburua.-Agintepideez Bigarren Atala.-Sailburuaz Honako agintepide hauek dagozkio Nekazaritza-Sailburuari: a) Nekazaritza-Sailari eskuratutako agintepideekiko berenezkotasuna. b) Saileko zerbitzu guztiekiko artezkaritza eta ikerlaritza. c) Jaurlaritzari Sailaren agintepeko gaiei buruzko LegeEgitasmo eta Dekretoen saloak egitea. d) Sailari dagozkion gaiekiko arduralaritza aginduak ematea eta erabakiak hartzea. e) Sailari atxikitako lanariak izendatzea eta kentzea, Dekreto-bidez egin beharrekoak salbu. f) Herrilanariak izendatzea, hoiei bere lantokiak ematea eta hoiek mailaz jasotzea, Sailburuaren aukerango agintepide direnetan. g) Hala behar izan dedinean bidezko izan daitezen sariak ematea eta hoien saloak egitea, eta zentzaraztezko eta zigortzezko agintepideez baliatzea, indarreango aginduen arauera. h) Saileko ihardutze-erakunde eta agintarien erabakien aurkako goradeiak arduralarirza-bidetikako azken auzialdian erabakitzea, hori beheragoko mailako agintariaren bati ez dagokionean. i) Saileko bertako ihardutze-sailen arteko agintepideauziak ebatzi, eta beste Sailekingo agintepide-auziak aurrera eramatea. j) Haietarako baimena emandako diru-izendapenen barruan, Saileko zerbitzuenak izan eta Eusko Jaurlaritza osoa ren aginteperako gordetako gastuak egiteko agindu, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak hoiei dagozkien ordainketak egin ditzanaz arduratzea. k) Sailari dagozkion arazoei buruzko hitzarmenak Jaurlaritzaren izenean izenpetzea, Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 30eko 92/9181 Dekretoak agintzen duenaren kaltetan gabe. l) Eta indarreango agintzek eman diezazkioten agintepide guztiak. 3garren Atala.-Nekazaritza-Politikaren Batzordeaz Nekazaritza-Politikaren Batzordea da Saileko bateango goreneko ihardutze-saila. Sailaren ekintza-egitamuak gertatzea eta aztertzea eta hoiek Sailburuari onar ditzan aurkeztea izango du egitekorik nagusiena. Sailburuordeak eta Lurralde-Ordezkariak Batzorde horretako kide izango dira, Nekazaritza-Sailburuaren Lehendakaritzapean. Lehendakariak beharrezko eritzitako nornahiri dei egin ahal izango zaio Batzordearen bilkuretara. Laugarren Atala.-Aholku-Mahaiaz 1. Nekazaritzako Lanbide-Erakundeei entzun dakieneko ihardutze-sail bat da Aholku-Mahaia, eta Jaurlaritzaren nekazaritza-politika egiteratzeko egitarau bereziak gertatzen eta zaintzen Nekazaritzak eskuhartuko duenaren erakunde- mailako bermea ematea du bere egiteko. Horrek atera ditzan ondorioek ez dute Arduralaritza behartuko ez lotuko. 2. Honako hauek osatuko dute Aholku-Mahaia: 2.1. Nekazaritza-Sailaren aldetik Sailburuak edo Sailburuak bere ordezkotza emandakoak, Artezkari baina maila apalagoko izan ez daitezen aukerango izendapenezko bi kargudunek, eta Lurralde-Ordezkariek. 2.2. Nekazaritza-Aloxraren aldetik Autonomia-Elkarteko Nekazaritzako Lanbide-Erakunde bakoitzaren bi ordezkarik, ordezkaritza duten Nekazaritzako Sindikaritza-Elkarte bakoitzeko bik, eta Kondaira-Lurralde bakoitzeko Probintzia- mailako Nekazaritza-Eae bakoitzeko beste bik. 2.3. Mahaiaren bilkuretara Lehendakariak egoki eritzitako nornahik joan ahal izango du. 3. Aholku-Mahaiak berak zehaztuko du bere bilkuren aldizkotasuna; nolanahi ere, hiru hilabetez behin bilduko da gutxienez. Sailburua edo horrek eskua emandakoa izango da Mahaipuru. Idazkaria Sailburuak izendatuko du. Aholku-Mahaiak beharrezko eritzi adina lantalde sortarazi ahal izango du. Bosgarren Atala.-Sailburuordeez Honako agintepide hauek dagozkio Sailburuorde bakoitzari : a) Sailburuaren aginduak bete, eta berariz eman dakizkion agintepideak egiteratzea. b) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. c) Gainontzeko Sailekingo eta bere ardurapeko alorretan Nekazaritza-Sailarekin harremanak izan ditzaten IhardutzeSail eta Erakundeekingo harreman-bide izatea. d) Sailordetzako lanarigo osoaren goren-buruzagitza eta horri dagozkion arazoen ebazpena, Sailburuak berak edo Sailburuordeezapeko Artezkariek erabakitzeko gordetakoetan salbu. e) Sailordetzaren eta Sailordetzaren menpeko Artezkaritzen eraentza aztertzea, hoien lan-egitasmoak ontzat ematea eta hoien idazgu eta etxeordeen ikerlaritza, hoien iharduna erakidetuz. f) Nekazaritza-Politikaren Batzordeari bere agintepeko gaietango ekintzapide-egitamuak gertatzea eta aztertzea. g) Indarreango araupidetzaren ariora bere ardurapeko izan daitezen arazo guztiez jabetzea eta hoiek erabakitzea. h) Beheragoko aginte-mailako ihardutze-sailen erabakien aurkako goradeiez arduratzea eta hoiek ebaztea eta baita, orohar, indarrean dauden aginduen ondorioz izendatu dakizkion arduralaritza-goradei guztiak ere. i) Dagokion Sailordetzaren menpeko zerbitzuen barneerakundetzarako eta ihardunerako beharrezko izan daitezen mezu, oharpide eta aginduakegitea eta ematea. j) Indarreango araupideen ariora bidezko deritzen agintepide eta ahalmenetarako esku-emateak. k) Indarreango araupidetzak ematen dizkion gainontzeko ahalmen, eskubide eta egitekoak. Seigarren Atala.-Artezkariez Honako eskubide hauek dagozkio Artezkaritza bakoitzeko berenezko buruari: a) Haren menpeko direneko Sailburuordearen aginduak bete, eta hark berariz eman diezazkion teknika-arduralaritzazko egitekoak egiteratzea. b) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentza, eta bere artezkaritzapeko arazoak erabakitzea. c) Bere agintepeko sailak eta hoien erakuntza zaintzea eta arakatzea. d) Artezkaritza bakoitzari dagokion diruegitamuarekiko saloa, ardura eta zuriztapideak. e) Lan-eskuarte eta taldeez baliatzeko moduak zaintzea. Lan-tokiak hutsik uzteko eta hornitzeko saloak egitea. g) Bere agintepeko lanariak akuratzea, arteztea eta antolakidetzea, Sailburuordearen baimena hartu ondoren. h) Zigor-zehaztapidetzak hastea eta huts arinei buruzkoak erabakitzea. i) Baimenak, lan-utzialdiak, oporraldiak eta egoitzasariak ematea. j) Zerbitzu-manuak egitea eta ontzat ematea. k) Lanaren egitamuketa eta egiterapena, ekintza-egitasmoak gertatu eta Sailordetzarenari eta Sailarenari egokituz bere gaineko agintariei hoien saloa eginaz. l) Artezkariek, indarreango araupidetzaren ariora, heurei emandako eskubidetarako eskua eman hal izango die bere ihardutze-sailei, bakoitzak berari dagokion lurraldean, ihardunaren eta eginkortasunaren aldetik komenigarri eritzitakoan. m) Indarreango legeen arauera bere ardurapeko izan daitezen arazo guztiez jabetzea eta hoiek lehenengo auzialdian erabakitzea. n) Legebide-Antolakuntzak aitortu diezazkion beste eskubide guztiak. Zazpigarren Atala.-Orotariko Zerbitzuen Artezkariaz 1. Orotariko Zerbitzuen Artezkaritza Sailburuaren artezko menpekoa izango da. 2. 6garren Atalak Artezkariei ematen dizkien eskubideez gainera, legeek eman dizazkioten beste guztiak izango ditu. 3. Saileko zerbitzuen erakidetze-saila denez, honako hauetzaz arduratuko da: a) Saileko azterlan, estadistika, argitalpen, liburutegi, lege-aholkularitza eta prezio eta merkatuekiko argipidezerbitzuen ihardunak antolakidetzeaz. b) Sailburuak eman diezazkion egitekoak egiteratzeaz. c) Eusko Jaurlaritzako beste Sailetako Artezkaritza eta Idazkaritzekingo harremanez. d) Sailburuak edo Sailburuordeek eska diezaioten teknikazko eta arduralaritzazko laguntza emateaz. Zortzigarren Atala.-Tokian-tokiko Ihardutze-Sailez 1. Kondaira-Lurralde bakoitzean Nekazaritza-Sailaren Ordezkaritza bat egongo da, Sailburuaren menpeko izan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailburuaren saloz Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz izendatutako Lurralde-Ordezkari bat buru duela. Honako eskubide hauek izango ditu Lurralde-Ordezkariak : a) Kondaira-Lurretako Erakundeen aurrean Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailari emandako agintepideei buruzko lege eta aginduak bete daitezenaz arduratzea. c) Sailaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango politikabideak arteztea eta suztatzea. d) Nekazaritza-zerbitzu berezien ekintzapideak erakidetzea. e) Sailaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ekintzapideegitarauaren saloa egitea. f) Sailburuagandikako aginduak eta oharrak betetzea. g) Kondaira-Lurralde bakoitzeango Saileko herrilanariei bere lantokiez jabearaztea eta hoietatik kentzea. h) Egin beharreko zerbitzuen eta lanarizko beharren saloak egitea. i) Sailaren ekintzapide-egitarauak egiteratzeko behar daitezen neurriak hartzea edo hoien saloak egitea. j) Sailburuak haietarako eskua eman edo indarreango araupidetzaren ariora dagozkion beste eskubide guztiak. 2. Nekazaritzako Lurralde-Idazguek, Nekazaritza-Sailak bere Zerbitzuen nekazariekingo iharduna bertatik-bertaragotzeko bide izan ditzan ihardutze-sailak izango dira. Nekazaritzako Lurralde-Idazgu hoiek Orotariko Zerbitzuen Artezkaritzaren menpe egongo dira, eta Dekreto honetako aginduz araupetuko dira hoien zenbatekoa, egoitza eta beharrezkotzat jo daitezen beste alderdi guztiak.III Atalburua.-Agintepideez Bederatzigarren Atala Aurreko Atalak Nekazaritza-Saileko Ihardutze-Sailei ematen dizkien eskubideak Atalburu honetan zehazten diren gaiei buruzkoetan egiteratuko dira. Hamargarren Atala.-Nekazaritza-Ikerketa eta Suztapenaren Sailordetza 1. Nekazaritza-Ikerketaren Artezkaritza. A) Patataren Hobekuntzarako Aztertegia. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 2.756/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 16ko/1981 Dekretoz beretzakotu eta Patataren Lan-Alorrak osatzen duen nekazaritzako ikerketa-taldeari buruzko egitekoak izango ditu. Zerbitzu horrek, eta bai hurrengo B) zatian aipatu eta zerbitzu horri aurrerantzean eskuratu dakizkion beste egiteko guztiak ere; Patataren Lan-Alorraren izena, aurrerantzean, Patataren Hobekuntzarako Aztertegia izango da. B) Nekazaritza-Ikerketaren eta Hobekuntzaren Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 2.756/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 16ko 10/1981 Dekretoz nekazaritza-ikerketaren alorrean beretzakotutako egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan, aurreko A zatian agindutakoa salbu, eta bai nekazarien zerbitzurako saiaketategien eta banakumza-arakaketaren alorreango egitekoak ere. C) Mahastizaintzaren eta ardogintzaren Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Uztailaren 3ko 1.423/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 30eko 91/1981 Dekretoz mahastizaintzaren eta ardogintzaren alorretan beretzakotutako egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. 2. Nekazaritzaren Suztapen eta Hezkuntzarako Artezkaritza. A) Nekazaritza-Suztapenaren Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 2.709/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 12ko 7/1981 Dekretoz nekazaritza-hedapenaren alorrean beretzakotutako egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. B) Nekazaritza-Hezkuntzaren Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 2.709/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 12ko 7/1981 Dekretoz beretzakotutako nekazaritza-gaitzearen alorreko egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. Hamaikagarren Atala.-Nekazaritza-Antolaketaren Sailordetza 1. Nekazaritza-Egituren Artezkaritza. A) Nekazaritza-Egituren eta Dirubidetzen Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Maiatzaren 8ko 1.254/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Ekainaren 29ko 73/1981 Dekretoaren ondorioz nekazaritzaren eraldaketaren eta hazkuntzaren alorrean beretzakotutako egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. B) Nekazaritza-Industrien Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari etorkizunean alor horretan eskuratu dakizkion egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. C) Nekazaritza-gaien Merkatalbideen, Berarizkotasunen eta Jatorri-Izenen Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Uztailaren 24ko 2.038/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 17ko 122/1981 Dekretoz nekazal-merkataritzaren alorrean beratzakotutako egitekoak eta Irailaren 26ko 2.751/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 16ko 8/1981 Dekretoz beretzakotutako jatorri-izenen alorrekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. 2. Izadi-Eskuarteen Antolaketarako Artezkaritza. A) Nekazaritza-Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Uztailaren 24ko 2.022/1981 Etrege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 17ko Dekretoaren ondorioz landaregintzaren alorrean (oihan-ustiaketari buruzkoak salbu) beretzakotutako egitekoak eta Irailaren 26ko 2.752/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 16ko 9/1981 Dekretoaren ondorioz landare-osasunketaren eta landareen gaitzekiko ikerketaren alorrean beretzakotutakoak sartuko dira Zerbitzu honetan. B) Abere-Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Maiatzaren 8ko 1.261/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 15eko 84/1981 Dekretoaren ondorioz abelazkuntzaren alorrean beretzakotutako egitekoak eta Uztailaren 24ko 2.030/1981 Errege-Dekretoz eskuratu eta Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 23ko 130/1981 Dekretoaren ondorioz abelazkuntzaren eta abelosasunketaren alorrean beretzakotutakoak sartuko dira Zerbitzu honetan. C) Oihanen eta Izadi-Babesaren Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 2.761/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Urtarrilaren 16ko 11/1981 Dekretoaren ondorioz izadiarekiko habesaren alorrean beretzakotutako egitekoak eta Uztailaren 24ko 2.022/1981 Errege-Dekretoz Oihangintzaren alorrean eskuratutakoak sartuko dira Zerbitzu honetan. Hamabigarren Atala.-Orotariko Zerbitzuen Artezkaritza A) Nekazaritzako Lanbide-Erakundeen Zerbitzua. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Irailaren 26ko 3.196/1980 Errege-Dekretoz eskuratu eta Nekazaritza-Sailak Eusko Jaurlaritzaren Maiatzaren 4ko 62/1981 Dekretoaren ondorioz Nekazaritza-Etxeen alorrean beretzakotutako egitekoak sartuko dira Zerbitzu honetan. B) Orotariko Antolaketa-Zerbitzua. Honako hauen bidez egituratuta gelditzen dira zerbitzu horretan sartutako egitekoak: - Azterlan eta Diruegitamuen saila. - Legebide-saila. - Arduralaritza eta Lanarigo-saila. C) Nekazaritzako Lurralde-Idazguak. BEHIN-BEHINGORAKO ERABAKIA Saileko norbanakokako ihardutze-sailen egitekoak goragoko lehenengo aginte-mailakoak egiteratuko ditu norbanako hoiek izendatu daitezenerarte. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Zerbitzuak eskuratzeko Errege-Dekreto berriak argitaratu eta Nekazaritza-Sailari hoiekiko agintepidea eman dakionean, Nekazaritza-Sailburuak, Agindu-bidez, hartutako eskubideak eta eskuratutako zerbitzuen eraentza Sailean hoiek dagozkien ihardutze-sailei emango dizkie. Bigarrena.-Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak hartzeko eskua ematen zaio Nekazaritza-Sailburuari. Hirugarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkakarian argitaratu eta biharamonean jarriko da indairean. Laugarrena.-Dekreto honen maila bereko edo apalagoko izan eta honek agintzen duenaren aurkako agindu guztiak, eta bereziki Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 14ko 61/1981 Dekretoa, baliogabetuta gelditzen dira. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Otsailak 8. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Ekainaren 15eko AGINDUA, Nekazaritzako EskualdeIdazguen Erakuntza eta Ihardutze-moduaz.
- Indargabetzen du: Nekazaritza-Sailaren Jorrailaren 14ko 61/1981 DEKRETOA, Euskal Herriko Nekazaritza-Sailaren behin-behingo ihardutze-erakundetza ontzat emanaz.
- Indargabetutakoa: Maiatzaren 29ko 147/1984 DEKRETOA, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren Ihardutze-Araudia onartuz.