Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 22ko 6/1981 DEKRETOA, Eusko Jaurlaritzako Sailen Erakundetza eta hoien arteko aginte banaketaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 29
- Xedapen-zk.: 6
- Xedapen-data: 1981/01/22
- Argitaratze-data: 1981/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aginte-erakundetzaren aurrera-bideak komenigarri egiten du Eusko Jaurlaritzako Sail batzuen eta hoien aginte-eremuen birrantolapen bat egitea; horregatik, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita batgarrean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. 1. Zuzentza-Sailean, Legegintzaren Erakideketa eta Egiterapenerako Sailordetza sortarazten da. 2. Zuzentza-Sailak bere esku izango ditu Eusko Jaurlaritzaren Legebiltzarrarekingo harremanekiko egitekoak. Bigarren Atala. 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailean, diruegitamu eta Artekaritza-Artezkaritza deuseztatuta gelditzen da. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Sailean honako hanek sortarazten dira: - Erakundetza eta Sistema-Sailordetza. - Diruegitamu-Artezkaritza. - Artekaritza-Artezkaritza. Hirugarren Atala. Toki-Arduralaritzaren Sailordetza Lehendakaritza-Sailari atxikita gelditzen da. Laugarren Atala. Dekreto hau. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.-Lehendakaritza-Sailburua XABIER CAÑO MORENO.