Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 20ko 227/1982 DEKRETOA, Erakundetzaren eta Argipide-Erapidetzen gaietango birregituraketari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 93
  • Xedapen-zk.: 227
  • Xedapen-data: 1982/12/20
  • Argitaratze-data: 1983/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Urtarrilaren 22ko 6/1981 Dekretoaren 2garren Ataleko 2garren idazpuruan, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetza sortarazi zen, Urtarrilaren 22ko 17/1981 Dekretoko 2garren Atalaren indarrez erakundetza eta sistemei buruzko egitekoak eman zitzizkiola. Maiatzaren 26ko 69/1981 Dekretoak, bere aldetik, Informatika-Erapidetzen Artezkaria, esandako Sailaren barruan, izendatu zuen. Geroago, esandako egitekoak, egokiro, betetzeko xedez, Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoz, Jaurlaritzako Erakundetza eta Informatikarako Teknika-Batzordea sortarazi zen, Etakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetzarekiko menpetasunez eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikita. Gai honekiko erakundezko egitura gero eta gehiago osoagotzeko bide honetan, Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren menpeko "EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA-SOCIEDAD INFORMATICA DEL GOBIERNO VASCO, S. A." Akziokako Merkataritza-Baltzua eratzeko baimena eman zuen. Autonomia-Elkartea, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen alorrean aritzeko oinarrizko ihardutze-moduak ihardunean jartzeko aldi iragankorra gaindituta, ihardunean jartze hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eginda, beharrezkotzat jotzen da gai honetango ekintzaren eragina haundiagotzea, Jaurlaritzaren eta Arduralaritzaren esku utziz; horrexegatik, dagozkion egitekoak Jaurlaritza-Lehendakaritzari emateari egokiago erizten zaiola. Egitekoen eratxikipenaren aldaketa honek, ezinbestez, beharrezko birregituraketa gertarazi behar du, herri-xahupideen gehiketa ekartzeke, ondorioz, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetza eta Informatika-Erapidetzen Artezkaritza Jaurlaritzako Lehendakaritzaren barnean sartuz eta Jaurlaritzako Erakundetza eta Informatikarako Teknika-Batzordea eta "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A." Baltzua Lehendakaritzari atxikita gelditzen direla. Esandako Akziokako Merkataritza-Baltzua eratzezko Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoan bidezko aldaketak sartzerakoan ere, kontutan hartu beharreko dugu egun beronetako beste Dekreto batez egindako Lehendakariaren Urgázlariaren izendapena, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Arazoetarakoarena alegia. Bestalde, hau dugu une egokia, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetzaren egitekoetarako, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Diruegitamu eta Artekaritza-Sailburuordeari egindako aldi baterako eskuduntzea indar-gabetzeko. Hori dela eta, Jaurlaritza-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Abenduaren hogeian egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8-c) atala egiteratuz indarrean dauden Iegeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala.-Agintepideak eta egitekoak Urtarrilaren 22ko 17/1981 Dekretoaren arauera, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen gaietan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari zegozkion agintepide eta egitekoak, Jaurlaritza-Lehendakaritzak egiteratuko ditu. 2 Atala.-Ihardutze-Sailak 1. Orain Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikita dauden Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetza eta Informatika-Erapidetzen Artezkaritza, Jaurlaritzako Lehendakaritzan sartuta geldituko dira. 2. Jaurlaritzako Erakundetza eta Informatikarako Teknika-Batzordea Jaurlaritzako Lehendakaritzari atxikita gelditzen da. Batzorde hori sortaraztezko Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoaren 1-1 eta 4-2 ataletan eta Lehenengo Azken Erabakian Ekonomia eta Herriogasun-Sailari edo bertako Sailburuari egiten zaizkion aipamenak, aurrerantzean, Jaurlaritza-Lehendakaritzari eta Jaurlaritza-Lehendakariari, hurrenez-hurren, egindakotzat ulertuko dira. 3 Atala.-"Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A." "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A." sortaraztezko Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoa aldatu egiten da atal honetan aipatzen diren agintzetan, horiei ondoren adierazten den idazkera dagokiela: - Laugarren Atala: Erakundearen eginkortasunarekiko zaingoa, erakunde hori artez menpean duen Jaurlaritzako Lehendakaritzak egingo du. Dirubidetzaren aldetikako zaingoa, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak egingo du. - Zazpigarren Atala: Honako hauek osatuko dute Arduratze-Batzordea: Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Arazoetarako Urgazlariak, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailburuordeak, Informatika-Erapidetzen Artezkariak, dagokion Sailburuaren Aginduz izendatu eta kenduko den Jaurlaritzako Sail bakoitzaren ordezkari banak, Zuzentza eta Legeen Egiterapenerako Idazkaritzaren órdezkari batek, hau Idazkaritza-Buruak izendatu eta kenduko duela. Lehendakariaren Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Arazoetarako Urgazlaria izango da Lehendakari; Lehendakariorde, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailburuordea, eta hutsik geldituz gero edo horren egonezean, Informatika-Erapidetzen Artezkaria. Gainontzekoak Batzordekide izango dira, Idazkaria salbu. 4 Atala.-Zerbitzuak eta eskuarteak Aurreko Atalek aipatzen dituzten ihardutze-sailei edo erakundeei atxikitako zerbitzu eta norbanako nahiz gauzazko eskuarte guztiak eta bai diruegitamu-izendapenak ere Jaurlaritzako Lehendakaritzari eskuratuta geldituko dira. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.-Lanarien akurapena 2garren Atalean aipatzen diren ihardutze-sailetarako lanariak akuratzeko hautaketa ebatziko duten Epaimahaikoen izendapena, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindakoa, indarrean jarraituko da, aurrerantzean Dekreto hau egiteratzearen kaltetan gabe. Bigarrena.-Elkarteko Arduratze-Batzordeko kide batzuen izendapena Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta Zuzentza eta Legeen Egiterapenerako Idazkaritzak, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A."-ko Arduratze-Badordean bakoitzari dagozkion ordezkariak izendatuko dituzte, Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bost eguneko epearen barruan. INDARGABETZE-ERABAKIA Bakarra.-Indargabetzen diren arauak Honako hauek indargabetuta gelditzen dira: erakundetza eta sistemei buruzko gaietango ahalmenak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari ematezko 17/1981 Dekretoaren 2garren Atala; Apirilaren 19ko 84/1982 Dekretoa, horren bidez, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailburuordeak, aldi baterako, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetzaren egitekoak ere egin zitzala erabaki zenekoa, eta bai Dekreto honetan agintzen denaren aurka joan daitezen gainontzeko arauak ere. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Diruegitamuetango egokiketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Dekreto honek agindutakoaren ondoriozko Diruegitamu-egokiketak egingo ditu. Bigarrena.-Elkarteko ekintzak eta agiriak egitea Esku ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare-Artezkariari, 3garren Atalean eta Bigarren Aldi baterako Erabakian agindutakoaren egiterakortasun osorako behar daitezen ekintzak egiteko eta agiriak eginarazteko. Hirugarrena.-Indarrean jartzea 1. Otsailaren lehenengoko 60/1982 Dekretoaren zazpigarren Atalaren aldakuntza, Bigarren Aldi baterako Erabakia eta Bigarren Azken Erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egunean bertan jarriko dira indarrean, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S. A."-ko Arduratze-Batzordekide berriak, kargu horri dagozkion egitekoetan ihardutzen, 1983.eko Urtarrilaren 15ean, hasiko diren arren, egun honetan Batzorde horretako karguen aldaketa benetan agituko delarik. 2. Dekreto honek dioen beste guztia, 1983.eko Urtarrilaren 15ean jarriko da indarrean. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.