Arautegia
InprimatuHERRI - ARDURALARITZAREN EUSKO IKAS-ERAKUNTZAREN ARAUDIA
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Idazkaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 593
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1980/02/26
- Argitaratze-data: 1980/03/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
XABlER CANO MORENO, Eusko Kontseilu Nagusiko Idazkari Nagusiak, Honako hau egiaztatzen dut: Eusko Kontseilu Nagusiak Bizkaiko Jaurerriko Foru-Diputazioaren Jauregian mila bederatzirehun eta larogeigarreneko otsailaren hogeian egindako bilkuran, Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza-ren Araudi hau onartu zela. HERRI - ARDURALARITZAREN EUSKO IKAS-ERAKUNTZAREN ARAUDIA Herri - Arduralaritzaren Eusko Ikas - Erakuntza I ATALBURUA Lehenengo atala. - Eusko Kontseilu Nagusiak bere beharrei erantzuteko sortarazitako Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren zati da. Bigarren at. Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza legezko nortasunaren eta bere xedeak betetzeko eskuarteen jabe da, eta bere ihardute-eremuak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko izan ditezen lurralde guztiak hartzen ditu. Hirugarren at. Bere xedeak betetzeko, Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza Eusko Kontseilu Nagusiko I.ehendakaritzari datxekon erakunde gisa tajutuko da. Laugarren at. Honako hauek ditu bere asmo Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzak: Euskal Herriko Herri-Arduralaritzari dagozkion guztiak aztertzea, zabaltzea eta araupetzea. Horretarako, honako hauetara joko du bereziki: a) Euskal Herriko Herri-Arduralaritzako herrilanari eta langileak gaitzera eta hobetzera, eta bai Kondaira-Lurraldeetako, udaletako eta toki-arduralaritzako gainontzeko bazkunetakoak ere. b) Euskera Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren Hizkuntza gisa sartzera, zabaltzera, erabiltzera eta araupetzera, Autonomia-Estatutoaren seigarren atalak adierazten duen elebitasuna lortzeko. c) Euskal Herriaren eta bere Kondaira-lurraldeen lege-arluko berezitasunak irakaskuntzan aztertzera eta ezagutaraztera. d) Herri-Arduralaritza zientzarekiko ikerlanera, irakaskuntzara eta zabalkundera, eta zientzia hori Euskal Herriko Arduralaritzendako baliagarri egitera. Bostgarren at. Bere egoitza Onatiko Unibersitate Zaharra izango da, eta egin beharrezko zerbitzuekiko egokitasunari eta erakuntzaren gauzazko edo diruzko baliapideei begira bere antolapideak toki berezitan banatu ahal izango ditu.II ATALBURUA Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzaren antolaketa Erakuntzaren jaurtze-bideak Seigarren at. Jagote - Batzordea du Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzak ihardutze-erakunde; honako hauek osatuko dute: Lehendakari, Eusko Kontseilu Nagusiako edo, bestela, horrez izendatutako bat izango da. Lehendakariorde, Administrazio Lokaleko Kontseilaria eta Kontseilu-Lehendakaritzaren barruko Barne-Saileko Artezkaria, eta geroko Euskal Herriko Jaurlaritzan dagokien Saileko ordezkariak. Batzordekide, Eusko Kontseilu Nagusian sartu ditezen Kondaira - Lurraldeetako Diputazio - Lehendakariak, Autonomiazko Eusko-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bat, Eusko Toki-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bat, Erakuntzako irakaslegoaren ordezkari bat. eta Erakuntzak egitamutatutako ikasaldietara joan ditezen ikasleen ordezkari bat. Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzako Artezkaria Jagote-Batzordeko izango da, hitz egiteko bai baina botoa emateko eskubiderik gabe. Idazkari, hitz egiteko eskubiderik gabe, Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzako Idazkari Nagusia izango da. Zazpigarren at. Honako hauek izango ditu Jagote-Batzordeak bere eginkizun; Agindu hau eginbideratzeko betebideratzearauak onartzea, Erakuntza gauzatzeko Guztizko Egitamua onartzea, Toki-Arduralaritzaren Ikasketa-Institutoarekin edo horrelako beste erakunde batzuekin hitzarmenak egitea, urtean-urteango lan-egitamuak onartzea, diru-egitamu, kontu eta argipidetxostenak eta Erakuntzaren artezte-mailako gainontzekoak onartzea, eta bai Erakuntzako Artezkari eta arduralarien aurka sortu ditezen zuzentze-eskeei buruzko erabakiak hartzea ere. Batzordearen erabakien aurka Eusko Kontseilu Ntagusiaren aurrera gora jo ahal izango da, arduralaritza-bideak egitea Eusko Kontseilu Nagusiko ldazkari Nagusiari dagokiola. Zortzigarren at. Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzaren ohizko ihardutze-erakundea Jaurtze-Batzordea da, honako hauek osatzen dutela: Lehendakari, Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakaritzaren baitango Barne-Saileko Artezkaria edo, bestela, Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakariak izendatu dezana. Lehendakariorde, Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzako Artezkaria. Autonomiazko Arduralaritzako herrilanarien ordezkari bat. Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren ordezkari bat. Tokiko Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzak antolatutako ikasaldietara joan ditezen ikasleen ordezkari bat. Eusko Kontseilu Nagusiak zuzenean izendatu ditzan batzordekideak. Bederatzigarren at. Jagote-Batzordeak izendatuko hu HerriArduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzako Artezlcaria, Herri-Arduralaritzaren barruan guztiek aitortutako izen onaren jabe izan eta euskal-autonomiabidearen helburuekin bat datozenen artetik. Ihardutze-arauek zehaztuko, dituzte karguaren egitekoa eta Erakuntzaren artezte-erakundeekingo lotura-moduak. Hamargarren at. Erakuntzako Arrezkariak bere gain izango du ekintza guztien osoko era bateango ardura, zerbitzuen artezkaritza eta lanariekiko agintea, eta bai erakuntzaren ordezkotza, diru-egitamuak gertatzea, xahupenetarako baimena ematea eta ordainketak agintzea eta erakuntzako lanari-zerrendak antolatzea ere.III ATALBURUA Erankuntzaren sailak Hamaikagarren at. Hasteko, Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzak lau sail ditu: Herrilanarientzako gaitze-Eskola; Argipide eta Argitarapendegia; Sustaketa eta Harreman-Saila, eta Herrilanaritza euskalduntzeko Saila. Jagote-Batzordeak, Erakuntzaren ekintzen eginbideratzearen arauera Sail-kopurua gehitu ahal izango du. Hamabigarren at. Herrilarientzako Gaitze-Eskolak. Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzako egitekoak betetzeko gaitze-ikasaldiak eginbideratuko ditu. Eskolak, Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzako, Foru-Dipurazioetako eta Udaletako lanarigoaren gaitze eta hobetzea, Euskera Herri-Arduralaritzan arian-arian sarraraztea, eta foru-gaien eta autonomia-bidean sortu ditezen arazo guztien ikerketa izango ditu ardura nagusi. Hamahirugarren at. Argipide eta Argitarapendegiak honako hauek izango ditu bere gain: Erakuntzaren Liburutegia eta Argipidetegia sortzea eta hoiei eustea, lkerketa-Mintegi eta herrilangintzari buruzko zientzia-mailako gainontzeko sakontze-ekintzak, Euskal Herriaren berezitasunei bereziki begiraruz. eta lan guzti hoiek eta Erakuntzak bere dituen gaiei buruzko izan eta berak ezagutarazgarri eritzitako lan eta liburuen argitarapenari laguntza emanaz. Halaber, Elkarte Autonomiadunen Agirien Ekartze-Zerbitzua ere bere gain izango du, bai kondairaren aldetik, bai orainaldiari begira hizkuntza-ofizialkidetasunari dagozkienetan ere. Argipide eta Argitarapendegi horrek Herri - Arduralaritzaren Eusko-Aldizkari bat argitaratzea izango du helburu nagusi, herri eta arduralaritza-arazo nagusienekiko iritzi eta azterlanak biltzeko bide. Hamalaugarren at. Suztaketa eta Harreman-Sailak, Erakuntzari bere egiteko dituen lanari-hautapen eta eskolatze-lanak batetzeko bide eman diezaioten ekintzak eginbideratzea du bere helburu, eta bai Herri-Arduralaritzaren tekniken zabalkundea ere. Alde horretatik, bere ihardute-eremuango Erakundeekingo harremanak dagozkio, adibidez Euskaltzaindiarekingoak Euskera Arduralaritzarako araupetzeari eta ofizialkidetasunari buruzkoetan. Halaber, Erakuntzaren gizarte eta sorozpideketa-ekintzak eginbideratzea, biltzar eta bilkurak eratzea, ikastesari-baltsak eta ikerketa-laguntzak sortaraztea adibidez. Hamabosgarren at. Herri-lanaritzaren Euskalduntze-Sailak, Euskadiko Herri-Arduralaritzaren eta horren Herri-Arduralari tzaren Eusko Ikas-Erakuntzaren sail guztietan euskera irakastea, antolakidetzea eta zabaltzea ditu xede. Eta, hori, helburu hori lcrtzeko egoki deritzen bide guztiez baliatuz: A - Euskera irakatsiko du Erakuntzak herrilarientzat eralu ditzan gaitze-ikasaldietan. B - Herri-lanaritzari datxezkon teknika-alderdi guztietan euskera ikastea suztatuko du. C - Bai Eusko Kontseilu Nagusiarentzat, bai Euskal Herriko Autonomiazko eta Tokiko Arduralaritzarentzat, Herri-Arduralaritzan euskera erabiltzeari buruzko guztietan argipide-emaile izango da. D - Euskal Herriak bere hizkuntza izan eta Euskal Herriko Herri-Arduralaritzan gaztelerarekin bateango ofizialtasunaren jabe dezez, euskeraren hedapena eta ezagutza suztatuko ditu. IV A'I'ALBURUA Erakuntzaren lanarigoa Hamaseigarren at. Erakuntzango lanariek bertakoak edo zerbitzu-egitekoz bestetatik etorritakoak izan ahal izango dute, Autonomiazko Arduralaritzatikakoak edo Euskal Herriko HerriBazkun edo Erakundeetako lanarigoetatikakoak izan ditezenean. Halaber, eta indarreango arauek esku eman dezatenez, Erakuntzaren zerbitzuango herrilanari-mailakoak, edo jakineko zerbitzu edo egitekoarako arduralaritza-bidez akuratutakoak, edo lanarauen menpekoak izan ahal izango dute. Erakuntzak horretarako gai izan ditezenei irakasaldietarako, mintegietarako, hitzaldietarako edo berarizko lanen bat egin dezaten bere laguntza eskatu ahal izango die. Nolanahi ere, Erakuntzaren ekonomia-eragintza Diruzain-kontakoreek egingo eta azterkatulco dute, ezarri ditezen betebideratze-arauek esan dezatenez. Hamazazpigarren at. Artezharitza-kargu guztien manualdiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Kontseilu Nagusia ezabatu dedinean bukatu egin beharko du. Halaber, Autonomia-Estatutoaren 31garren atalak dionez, Euskal Herriko Jaurlaritza legez desegin dedinean ere arteztekarguak hutsik geldituko dira. Hemezortzigarren at. Erakuntzak gaitasun-agiriak eman ahal izatea autonomia-erakundeek herrilanaritzaren arloan eskuratu dezaten autonomia-mailaren menpe egongo da. Hala ere Erakuntzak lehiaketa norgehiagoka eta lanariak hautatzeko bestelako modutan merezimendu eta bermapide izan ditezen agiri eta egiaztapideak eman ahal izango ditu; eta, hori, Tokiko Arduralaritzaren Ikasketa-Institutoarekin nahiz antzerako beste erakunderen batzuekin egindako hitzarmenen indarrez eman ahal ditzan beste ikasketa-agirien kaltetan gabe. Hemeretzigarren at. Eusko Kontseilu Nagusiak, Euskal Herriko Herri-Arduralaritza egituratzeko eta osatzeko arauekiko aholkulari, argipide-emaile edo prestatzaile gisa baliatu ahal izango du Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzatz.V ATALBURUA Diru-eskuarteez Hogeigarren at. Erakuntzak, Eusko Kontseilu Nagusiak eta Kondaira-Lurraldeetako Diputazioek eskuratutako iraspen-baltza bat izango du. Horren zenbatekoa eta eskuratze-modua Eusko Kontseilu Nagusiarekin eta esandako Diputazioekin aurrez hitzartuta zehaztuko dira. Banaketa, bakoitzaren diru-egitamuaren heinean egingo da. Iraspen-baltza horretzaz bestela, Erakuntzak honako dirubide hauek izango ditu bere ogasunak gehitu eta urtean-urtengo ekintzei erantzuteko bide: Lehenengoa. - Bere iraspen-baltzaren eta bere ogasunen mozkinak. 2garrena. - Erakuntzari eusteko bere laguntza eman dezaten Herri-Bazkun eta Erakundeek eskuratutakoak. 3garrena. - Herrilanarien bazkide-sariak, ikasketa-sariak, gradu, agiri eta egiaztapideak ematetikakoak, eta bestelako eskuraketak. 4garrena. - Erakuntzak diruaren truke egindako argitarapen, iragarpen eta zerbitzuetatikakoak. 5garrena. - Ezein norbanako nahiz erakundek Erakuntzari emandako sari, laguntza eta eskuraketak.Atal hoen 2garren txatalak diona gauzatzeko, Eusko Kontseilu Nagusiango Lurraldeetako Foru-Diputazioen ohizko diruegitamuen milako hirukoaren eusteko urte-sari baten saloa egingo da, eta Udal, Udal-elkarte, Bazkun eta gainontzeko Toki-erakundeenen milako bikoarena. Behin-behingo, eta Kondaira-Lurraldeetako Diputazioek ekonomia-jaurpide ezberdinak izan ditzaten artean, jaurpide berezia dutenek euste-xahupenetarako eman dezatena, agizko jaurpidepekoenen txikienaren berdina izango da. Arduralaritza-elkarketak egon ditezenetan, hoietan sartuta dauden Toki-erakundeek eurek ordaintzen duten diruegitamu-zatia baina ez da oinarritzat hartuko urtesaria izendatzeko. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakaritzari bere gain uzten zaio arau hauek eginbideratzea eta oraingo diru-eskuarteekin egingarri izan ditezen ekintzak indarrean jartzea. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Egin diren Lehendakariarekiko, Eusko Kontseilu Nagusi eta bere Kontseilaritza eta Sailekiko legezko aipamenak, geroan, hoiei egokitu dakizkien Lehendakariaz, Euskal Herriko Jaurlaritzaz eta horren Kontseilaritza eta Sailez egindakotzat ulertuko dira. Kontseiluko Lehendakari Jaunaren oniritziarekin egiaztatzen dut, 1980garreneko epailaren 27n. - Idazkari Nagusia, Xabier Cano Moreno. - Ongi deritzak: Lehendakari, Karlos Garaikoetxea