Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1980garreneko Azaroaren 11ko DEKRETOA, Herri-Ardauralaritzarako Ikasketen Euskal Iraskundearen Araudiko 6garren atala aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 276
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1980/11/11
  • Argitaratze-data: 1980/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Herri-Arduralaritzako Ikasketen Euskal Iraskundearen Araudiaren Azken Erabakietatik Bigarrenak zera agintzen du: Lehendakariaren, Eusko Kontseilu Nagusiaren eta horko Kontseilaritza eta Sailen aipamenak, hurrenez-hurren, Lehendakariari, Eusko Jaurlaritzari eta geroango Kontseilaritza eta Sailei dagozkiela ulertuko dela. Agintza horrek ez dio Lehendakariordetzekin sortzen den arazoari tajuz ko aterapiderik ematen, Estatutoaren 6garren atalak autonomia-aurreko erakunde haren Lehendakaritzaren baitango Toki-Arduralaritzako Kontseilariari eta Barne- Saileko Artezkariari izendatzen bait-dizkio. Ihardunez, esandako ihardutze-sail hoien egitekoak Herrizaingo-Saileko Toki-Arduralaritzako Sailburuordeari eta Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuari dagozkie. Hori dela eta, Herrizaingo eta Lehendakaritza-Sailburuen saloz, eta Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Azaroaren hamaikan egindako Batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUTAtal bakarra.- Herri-Arduralaritzako Ikerketen Euskal Iraskundearen Araudiko 6garren Atalaren hirugarren idaz-zatia aldatu egiten da, eta honela utzi: "Lehendakaritza-Sailburua eta Herrizaingo-Saileko Toki-Arduralaritzako Sailburuordea izango dira Lehendakariordeak". Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Azaroak hamaika. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA.- Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.