Babes Zibileko Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
14. artikulua.– Babes Zibileko Sailburuordetza.
Babes Zibileko Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailaren eskudantzien barruan: babes zibila eta larrialdiak zuzendu eta koordinatzea; meteorologia; trafikoa eta bide-segurtasuna; eta ausazko jokoen eta ikuskizun zein jolas-jardueren erregimena. Gainera, sailaren jarduera juridikoen eskumena du, eta saileko langileekin eta zerbitzu erkideekin lotutako gaiak kudeatzen ditu, bai eta bere eskumen-eremuko hauteskunde-prozesuen garapena ere.
Horretarako, 5. artikuluan aurreikusitako egiteko orokorrez gain, beste hauek betetzea ere badagokio:
- babes zibilaren eta larrialdien eremuan, aplikatzekoa den ordenamendu juridiko sektorialak esleitzen dizkion kudeaketa-egitekoak eta zehatzeko ahala gauzatu behar ditu sailburuordetzak.
- ausazko jokoei eta ikuskizunei eta jolas-jarduerei dagokienez, sailburuordetzaren erantzukizuna da ordenamendu juridiko sektorialak ezarritako zehatzeko ahala erabiltzea. hor sartzen dira kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziarekin lotuta estatuko legeriari eginiko arau-hauste oso astunengatik zehazpenak jartzea, hala nola 360.000 eurora arteko isunak; kirol ikuskizunak antolatzeko desgaikuntza; kirol-esparrua aldi baterako ixteko zehapenak, (gehienez ere urte beterako), eta kirol esparrura sartzeko hiru urte arteko debekua.
Era berean, Saileko Euskara Unitatea koordinatzea dagokio, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, saileko zuzendaritzetan hizkuntza-normalizazioa bultzatzeko eta dinamizatzeko, bai eta politika publikoetan eta sailetako arlo guztietan euskararen erabilera sustatzeko ere.
5. artikulua.– Sailburuordetzak.
Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, eta hierarkian sailburuaren mendeko zuzena izango da. Sailburuordeei hauek dagozkie:
- sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
- jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
- eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
- sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.
- saileko sailburuari jardun-politika eta laguntza teknikoko proposamenak prestatzea, esleituak dituen egitekoen esparruan.
- gaiaren arabera estatuaren, autonomia erkidegoen, foru aldundien eta toki erakunde eskudunen organoekin harremanak izatea.
- sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
- sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
- gainerako sailburuordetzekin lankidetzan jardutea, proiektu edo prozedura batean batek baino gehiagok esku hartu behar duenean, jaurlaritzaren jardun politikoaren eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.
- azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
- indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.
- hizkuntza normalizazioaren ardura hartzea bere jardun-arloan eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz gobernu kontseiluak onartutako euskararen agenda estrategikoarekin.
- bere gain hartzea, sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz gobernu kontseiluak onartutako euskal autonomia erkidegoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planean ezarritakoarekin.
- indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko eta, orokorrean, sailburuordeei esleitzen zaizkien ohiko egitekoak.
KARGUAK