Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Babes Zibileko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
16. artikulua.– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:
- ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak euskal autonomia erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
- jokoaren behatoki gisa jardutea euskadin. horretarako, jokoaren bilakaerari buruzko azterketak egingo ditu, eta jokoari buruzko urteko memoria bat egingo du.
- jokoaren sektorearen erantzukizun sozial korporatiboa sustatzea, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea.
- ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. horrez gain, legeria horrek segurtasun sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.
- jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.
- kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehapenak jartzea.
Zuzendaritza honen mende dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako jarraibideen arabera:
- jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, edukiera 10.000 lagunetik gorakoa denean edo zezen-ikuskizun orokorrak direnean izan ezik.
- «b» motako makinetarako eta joko-makina laguntzaileetarako baimenak izapidetzea, ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak izan ezik.
- joko eta ikuskizun zuzendaritzaren kontrolpeko lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, eta horien dokumentazioa eta datu baseak eguneratzea.
- erreklamazio-orriak kudeatzea, hargatik kontsumobideren eskumenak eragotzi gabe.
- dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.
- joko-baimenak izapidetzea.
- joko eta ikuskizunen zuzendariak bere eskumenen barruan ematen dizkion gainerako egiteko eta ataza guztiak.
Lurralde-bulegoetako langileek, berezko eskumenez gain, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak zuzendaritzari dagozkion eskumenen egikaritzan agintzen dizkien atazak beteko dituzte.
Jokoaren, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko zehapen-espedienteak eta kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari buruzkoak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako funtzionarioek instruituko dituzte.
KARGUAK