— Eginkizun orokorra:
Udal liburutegiko eta artxiboko erabiltzaileei arreta ematea, lan administratibo eta teknikoetan laguntzea liburutegiko (Absysnet) eta artxiboko programa informatikoen bidez.
— Eginkizun adierazgarrienak:
1. Erabiltzaileari arreta eskaini liburutegiko eta artxiboko era guztietako baliabideak erabiliz.
2. Zerbitzua ongi erabiltzen dela ziurtatu.
3. Liburutegitik kanpo dagoen liburu-postontziko liburuak jasotzea.
4. Liburuak ordenatu eta txukun jaso erraz aurkitu ahal izateko.
5. Maileguak, erreserbak, mailegu eskaerak eta liburutegien arteko mailegua egin.
6. Bazkideak datu basean sartu, txartelak inprimatu eta postaz bidali.
7. Atzerapenak kontrolatu, bazkideen gutunak inprimatu eta postaz bidali.
8. Bazkideei beharrezko informazioa eman online katalogoa (OPAC) eta E-liburutegiari buruz.
9. Ordenagailuak zaindu eta arazoen berri eman ardunadunari, udal informatikariari edota Jaurlaritzako zerbitzu teknikoari.
10. Liburuen eta aldizkarien ale berriei alta eman: erregistratu, zigilua eman, barra kodeak eta txaplatak inprimatu eta jarri.
11. Hondatutako liburuak konpondu.
12. Bilaketak egin Absysnet programa informatikoan, aleen eta bazkideen egoera jakiteko eta estatistikak bete ahal izateko.
13. Funtsen xahuketan lagundu eta proposamenak egin.
14. Funtsen erosketan lagundu eta proposamenak egin.
15. Funtsen katalogazio eta sailkapenean lagundu okerrak detektatu eta zuzentzeko.
16. Irakurzaletasuna bultzatzen lagundu.
17. Liburutegi- eta artxibo-zerbitzuarekin lotutako beste edozein administrazio-lan, zerbitzuaren arduradunak aginduta.
Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokide den titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…).
a) Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzutan bizi direnak.
b) 16 urte beteta edukitzea eta erretiro adinera ez iritsi izana.
c) Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokide den titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian lortutako tituluren bat izanez gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
d) Internet eta Writer (Ofimática Open Office) edo Microsoft Word testu-prozesadoreetan, maila aurreratuan IT txartelaren jabe izatea.
e) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…). Hautagaiek hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
f) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea egotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori eskatzen denean egiaztatu beharko du enpresako mediku-zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun-azterketaren bidez.
g) Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publikotatik banatuta ez egotea, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
h) Izendatua gertatuz gero, lanpostuaz jabetuko den egunean, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera bateraezinak diren jardueretan ez aritzea.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Astigarragako Udaleko Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://astigarraga.eus/eu/tramiteak), eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.
Paperean doazen eskabideak Astigarragako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foru plaza 13. 20115 Astigarraga).
Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean.
GAI ZERRENDA OROKORRA
1. 1978ko Konstituzio espainiarra. Egitura eta printzipio orokorrak. Espainiarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Horiek bermatu eta kentzea.
2. Espainiako Toki erregimena: Udala: udalerria, biztanleria eta antolamendua.
3. Toki-erakundeen gobernu-organoak. Alkatearen eta osoko bilkuraren eskumenak, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legearen arabera. Astigarragako Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2019-07-08 eta 2020-06-22).
4. Informazio-batzordeak: Kontzeptua, motak, sorkuntza eta eskumenak.
5. Tokiko taldeko organoen funtzionamendua: Bilkuren eta akordioen araubidea.
6. Ordenantzak, Erregelamenduak eta Bandoak. Egiteko prozedura eta onartzea. Arau-hausteak. Ordenantza fiskalak.
7. Toki Erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena.
8. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Prozedura hastea.
9. Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arrunteko legea. Ebazteko betebeharra. Interesatuaren eskariz hasitako prozeduretan administrazio isiltasuna. Ofizioz hasitako prozeduren ebazpen gabezia.
10. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak; betekizunak, eraginkortasuna eta deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidean berrikustea; eta Administrazio-errekurtsoak.
11. Administrazio Elektronikoa urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arrunta legean. Administrazio Publikoekin elektronikoki harremantzeko eskubide eta betebeharra; eta Erregistro Elektronikoa.
12. Administrazio Elektronikoa urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arrunta legean. Jakinarazpena: jakinarazpenen jardunbiderako baldin tza orokorrak. Jakinarazpenen jardunbidea paperean. Jakinarazpenen jardunbidea bitarte.
13. Herriko administrazio-jardunbidea: Agirien sarrera- eta irteera-erregistroa.
14. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. Sektore publikoko kontratuak: aplikazio-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Kontratu administratiboen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.
15. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. kontratazio-organoak tokiko administrazioan. Kontratu txikiak.
16. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa. Xedapen orokorrak. Datu-tratamenduen printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Datu bereziki babestuak.
17. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa. Xedapen orokorrak. Pertsonen eskubideak.
18. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak.
19. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: I. titulua.
20. Erribera kulturgunearen araudia.
BERARIAZKO GAI ZERRENDA
21. Liburutegi publikoa: definizioa eta helburuak. Unescoren manifestua.
22. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa:
Xedapen orokorrrak (I. Titulua).
Euskadiko liburutegi-sistemal (II. Titulua).
23. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa: Euskadiko irakurketa publikoko sarea (III. títulua).
24. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa: Euskadiko liburutegia (IV. Titulua).
25. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa: Zehapen araubidea (IX. Títulua).
26. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa: Euskadiko bibliografia-gordailua (VI. titulua).
27. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzkoa: Irakurketa sustatzea (II. kapitulua).
28. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzkoa: Liburuaren araubide juridikoa (IV. kapitulua).
29. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzkoa: Liburutegia (V. Kapitulua).
30. 23/2011 Legea, uztailaren 29koa, lege-gordailuari buruzkoa:
Lege-gordailua egiteko betebeharra (II. kapitulua).
Lege-gordailua administratzea (III. kapitulua).
31. Katalogatzeko prozedura orokorrak: katalogazio-hizkuntza, eta datuak sartzeko arau orokorrak.
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publiko-sarearen-dokumentazioa/web01-a2libzer/eu/
32. Katalogatzeko prozedura orokorrak: katalogatzeko lan prozesua eta katalogazio jarraibideak.
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publiko-sarearen-dokumentazioa/web01-a2libzer/eu/
33. Beste katalogo batzuetako erregistroak atzemateko prozedura.
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publiko-sarearen-dokumentazioa/web01-a2libzer/eu/
34. Aleen xahupenerako gida: Definizioa eta lege-oinarria, Ebaluazio kritikoa; eta Ondorioak.
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publiko-sarearen-dokumentazioa/web01-a2libzer/eu/
35. Sailkapen bibliografikoak. CDUa.
36. Informazio bibliografikoa trukatzeko formatuak. MARC formatua.
37. Liburutegia interneten. eLiburutegia.
eLiburutegia. Euskadiko liburu digitalen mailegurako plataforma.
38. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS).
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publikoko-sarea-eips/web01-a2libzer/eu/
39. EIPSeko liburutegien arteko maileguaren eskuliburua.
https://www.euskadi.eus/liburutegien-arteko-mailegua/
web01-a2libzer/eu/
40. EIPSeko erabilearentzako eskuliburua. OPAC katalogoa erabiltzeko eskuliburua.
https://www.euskadi.eus/euskadiko-irakurketa-publikoko-sarea-eips/web01-a2libzer/eu/
41. Liburua eta irakurketa sustatzeko euskal plana.
42. 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultura Ondarearena: Artxibo-zerbitzuak (IV. tituluko I. kapitulua).