Ogasun eta Finantza Saila

Next Generation Euskadin

Eraldaketa ekonomikoaren aldeko apustu argia, euskal gizarteraren bizi-kalitatean, gure enpresa-sarearen lehiakortasunean eta gizarte-kohesioan eragin positiboa izango duena.

Gainera, koherentea da GJHekin (Garapen Jasangarriaren Helburuak) eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiarekin RIS3 (Research and Innovation Strategy).

Atal honetan, Euskaditik planteatuko proiektuetara iritsi diren Europako MRR baliabideen jarraipena egiten da. Euskal erakundeak jarri dituzte abian proiektuak, beren betearazpena arindu eta bermatzearren.

Abian diren proiektuak sailez sail

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruko ekintzak

Jarraian, abian dauden proiektu nagusien laburpen bat aurkeztuko dugu.

Jarraian, abian dauden proiektu nagusien laburpen bat aurkeztuko dugu. Zerrenda osoa ikusteko, jaitsi honako agiria.

Ekonomiaren Garapena,
Jasangarritasuna eta
Ingurumena

Euskal gizarte osoan energia berriztagarriak hedatzeko eta integratzeko lanean jarri da arreta, hainbat ekimenen bidez, hala nola Mugikortasun Eraginkor eta Jasangarrirako Pizgarrien Plana, energia garbiko tokiko proiektu berezietarako inbertsioak edo lehendik dauden autokontsumorako instalazio berriztagarrietan biltegiratzeko laguntzak.

Plan osagarriak ere bultzatzen dira hainbat arlotan, hala nola osasunari aplikatutako bioteknologian, energian eta hidrogeno berdean eta material aurreratuetan.

Energia-kontsumoa murrizte aldera, eraikinen birgaitzea bultzatzen da, bai publikoena, bai etxebizitzena.

Beste jarduera-eremu garrantzitsu bat nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sistema digitalaren eta ingurumen-eraldaketaren aldeko apustua da.

Gainera, biodibertsitatea kontserbatzeko hainbat proiektu jarri dira abian, hala nola biosfera-erreserbetako, ekosistemetako eta azpiegitura berdeko jarduerak, hegazti-faunarentzako kaltegarriak diren linea elektrikoak zuzentzea, edo baso-kudeaketa jasangarrirako plana.

Lana
eta Enplegua

Sailak lan-merkatu dinamikoa, erresilientea eta inklusiboa sortzera zuzendutako politika publiko berriak ezartzera bideratzen ditu ahaleginak.

Horretarako, hainbat jarduera sortu ditu, besteak beste, gaitasun digitalak unibertsalizatzeko, berrikuntzari eta ekintzailetzari laguntzeko, landa-garapena bultzatzeko eta genero-arraila murrizteko, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lan-munduan txertatzeko programak barne.

Formakuntzari dagokionez, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren premia identifikatu da. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Reskilling eta Upskilling arloko prestakuntza modularra (hiru jarduketa-esparrutan: pertsonen zaintza, despopulazioa eta sektore estrategikoak).

Aipagarriak dira gazteen enplegua profesionalizatzera eta duin egitera zuzendutako beste programak batzuk ere, hala nola Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa edo Investigo programa, gazte ikertzaileak kontratatzeko.


Hezkuntza

Sailaren inbertsioen artean nabarmentzekoak dira hezkuntza-sistema (unibertsitate-maila barne) digitalizatzeko hainbat plan eta LH Modernizatzeko Plana.

Finantza-ahalegin handiak egingo dira haur-hezkuntzan plaza publikoak sortzen eta unibertsitateko ikertzaileen eta irakasleen prestakuntzan eta gaikuntzan.

Ikerketaren esparruan 5G inguruko ikerketa- eta berrikuntza-ekosistema, Energia Biltegiratzeko Ikerketa Zentro Nazionala edo Komunikazio Kuantikoari buruzko ikerketak bultzatuko dira.

Hezkuntza inklusiboan aurrera egiteko, bi ekimen jarri dira abian: Konplexutasun handiko ikastetxeetako orientazioko, aurrerapeneko eta hezkuntza aberasteko programa eta hezkuntzaren ikuspegitik zaurgarriak diren ikasleei eta familiei laguntzeko eta orientazioa emateko unitateak sortzekoa.

Osasuna

Arlo honetan inbertsio handiak egingo dira modernizazioan, eta goi-teknologiako ekipamenduak erosiko dira, osasunean aplikatutako bioteknologia sustatzeko planak gauzatuko dira eta osasunaren arloko profesionalen etengabeko formakuntza gauzatuko da.

Horrez gainera, detekzio goiztiarreko eta prebentzioko programak ere jarriko dira abian, besteak beste, Osasun Publikoaren Zaintza Sarea eta minbiziaren arloko estrategia berri bat.

Berdintasuna, Justizia
eta Gizarte Politioak

Sailak 115 milioi eurotik gora bideratzen ditu iraupen luzeko zainketara eta laguntzara, gizarte-zerbitzuak modernizatzera eta haurren arreta indartzera.

Horrez gainera, adinekoei eta desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonei etxebizitzaren eskuragarritasun unibertsala erraztea eta sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko arreta integrala ematea ere sustatzen ditu.

Justiziaren arloa modernizatzeko bidean aurrera jarraitzen da, besteak beste Justizia 2030: “0 Proiektua” eta JustiziaBAT proiektuen bidez.

Turismoa, Merkataritza
eta Kontsumoa

Helmugetako Iraunkortasun Turistikoko Planak jarriko dira abian, bai eta iraunkortasuneko eta erresilientziako hainbat estrategia ere, turismo-enpresetako energia-eraginkortasuneko eta ekonomia zirkularreko proiektuen finantzaketa barne.

Era berean, Xacobeo 2021-2022ren esparruan, ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko hainbat proiektu egiten dira erabilera turistiko jasangarriarekin.

Gainera, Merkataritza modernizatzeko programaren barruko Funts Teknologikoa aktibatuko da.

Kultura eta
Hizkuntza Politika

Sail honetako partidarik handiena eraikin publikoak birgaitzeko erabili da. Bestalde, inbertsioa egingo da lehiakortasuna hobetzeko, profesionalizatzeko eta kultura- eta sormen-industrien nahiz lehendik dauden eszena- eta musika-azpiegituren kudeaketa jasangarria egiteko, bai eta kultura-ondarea kontserbatzeko, zaharberritzeko eta balioesteko neurriak hartzeko ere.

Halaber, laguntzak ematen dira zinema-aretoetarako eta liburutegiak hornitzeko, bai eta landa-eremuetako kultura-eskaintza dibertsifikatzeko ere.

Digitalizazioaren aldeko apustuaren ardatza artxibo-sistemaren gaitasuna eta elkarreragingarritasuna handitzea da.

Azkenik, kirol seguru, osasungarri eta inklusibo batera bideratutako jarduerak finantzatuko dira, hala nola errendimendu handiko zentroen modernizazioa.

Lurralde Plangintza,
Etxebizitza eta Garraioa

Etxebizitzaren arloan inbertsio handiak egingo dira erronka demografikoko udalerrietan gizarte-alokairuko etxebizitzak eraikitzeko.

Era berean, eraikinen zaharberritze integrala sustatuko da, bai banakakoa bai auzo-mailakoa.

Garraioaren arloan, ahaleginik handiena bidaiarien nahiz salgaien errepideko garraiorako ibilgailuak eraldatzera bideratzen da.

Era berean, 50.000 biztanletik gorako udalerriei lotutako metropolietako mugikortasunaren jasangarritasuna ere sustatuko da.

Azkenik, digitalizazioa sustatzea nabarmentzen da, bereziki ETEen esparruan.

Gobernantza Publikoa
eta Autogobernua

Ekimenak hiru esparrutan UNICO (Azpiegitura Digitalen Unibertsalizazioa Kohesiorako) programaren barruan: konektibitatea indartzea zentro eta zerbitzu publikoetan, bonu sozial digitala kolektibo zaurgarrientzat eta azpiegiturak egokitzea eraikinetako telekomunikazioetarako.


Segurtasuna

Segurtasun Sailean ahaleginak eraikin publikoak zaharberritzea sustatzera bideratuko dira (PIREP).