Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zer da SALE?

SALE, "Software Askea/Libre Euskadin", Eusko Jaurlaritzak Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzatik 2010eko maiatzean sortutako bulego teknikoa da. Bere helburua da Eusko Jaurlaritzaren software librearen jardunak gidatzea, bai barruan (Sail eta Erakunde Autonomoetan) eta baita kanpoan ere, Zuzendaritza honen gidalerroen arabera.

Euskadiko Gobernu Irekia politikaren baitako ekimena da, gauzatzen duena teknologia libreen garapenaren aldeko apustua. Gobernuko beste proiektu batzuen bidetik, SALEk lotura bat egin nahi du gizarte eragileen eta Administrazioaren artean, partaidetza eta gardentasuna sustatuz.

SALEk helburu nagusienetakoa du Euskal Herri Administrazioaren barruan aldeko eszenatoki bat prestatzea software libreko proiektu eta ekimenak garatzeko, eta asmoa du gizartean bultzatzea Software Librearen mugimenduak dauzkan balioa eta onurak.

Software libreak eginkizun bereizgarri bat du, euskal gizarteari eszenatoki eta aukera berriak ekarri ahal diezazkiokeena. Aldaketa kultural sakona dakar, eta ezin diogu aurre egin modu bat bateko antolatu gabean. Beharrezkoa da, sartuta dauden pertsona eta erakunde guztien artean eszenatoki bat prestatzea, teknologia libreak pixkana, eroso eta gardenki eskuratu ahal izateko. Hau da gure zeregin nagusia.

Hona hemen sare sozialetan ditugun profilak (jarrai gaitzazu):

 

Nortzuk gara?

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Software Libreko Bulego Teknikoa, SALE, 2010eko maiatzean sortu zuen Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak software librea dela eta burutzen dituen ekintzen lidergoa eramateko asmoz, barnean (Sail eta Erakunde Autonomiadunak) eta kanpoan, Zuzendaritzaren ildoak jarraituz.

 

Helburuak eta jarduerak

 

 

SALEren helburu estrategikoak hauek dira:

  1. Eszenatoki bat sortzea Euskal Herri Administrazioan software librea sar dadin.
  2. Pixkana sartzen joatea software librea Eusko Jaurlaritzako Informazio Sistemetan, kontuan izanik irizpide hauek: zerbitzuaren kalitatea, kostuak txikitzea, jakintza eskuratzea eta independentzia teknologikoa.
  3. Talentua Euskadira erakartzea, sustatuz lankidetza eta gestioa sarean beste pertsona eta erakundeekin, software askearen munduan esperientzia handia dutenekin hain zuzen.
  4. Aurkitu eta abiaraztea software librearen proiektu estrategikoak, onura ekarriko dutenak epe ertain eta luzean, bereziki tokiko garapenean.
  5. Komunikatu eta zabaltzea Euskadin software librearen arloan egiten diren lanak, hainbat eragileren posizionamendu estrategikoa lortzeko, haien produktu eta zerbitzuak kanpora ateratzea bilatuz.

Teknologia eta software libreari buruzko jardunak hiru arlotan egituratzen dira, Behatokia eta Zaingoa, Azpiegiturak eta Proiektuak, eta Marketina eta Komunikazioak, honako jardun hauek eginez:

  • Jakintzaren kudeaketa eta Aholkularitza lizentzia, tresna eta teknologietan.
  • Bideragarritasun azterketetan lankidetza.
  • Laguntza; proiektuen ateratze, burutze eta segimenduetan (garapen berriak, migrazioak, liberazioak).
  • Prospektiba Azterketak egitea.
  • Zaingo teknologikoa.
  • Komunikazioa eta zabalkundea.
Azken aldaketako data: 2015/12/20