I. gunea - 3 eta 4. irudiak

Lehenengo irudietatik 5 m inguru gelatxoan barneratuz, zati estuan, eta betiere ezkerreko horman jarraituz, beste bi iruditxo aurkituko ditugu. Bi oreinen irudiak elkarri aurrez aurre, agian oreina eta oreinkumea. Irudi handiak irudi txiki edo oreinkumearenak baino askoz margo gehiago du. Izatez, gorputz osoa ikusten zaio bere hanka eta guzti, lepoaren azpialdea eta paparra izan ezik. Oreinkumearen irudiak askoz ere margo gutxiago dauka.

3. irudia
3. irudia

4. irudia
4. irudia


Azken eguneratzea: 2006/08/11