I. gunea - Oreinen gelatxoa

Oreinen gelatxoa

Gelatxoaren lehen zatia forma erdizirkulurrekoa da, gero goraka luzatzen da galeria estu batean zehar. Gelatxoaren ardatz nagusiak 10 m baino zertxobait gehixeago du eta erdizirkulu egiten duen gelatxoak 3,50 m inguru ditu alderik zabalenenan.

Irudiak hormetan zehar daude hor-hemenka banatuta, gehienak gelatxoko alde luze eta estuan daude. Gorri kolorez margotutako orein multzo bat osatzen dute. Irudiak egiteko puntuen teknika erabili da, ondoz ondo lerratutako puntutxoak; irudi batzuetan puntu horiek tarte handiagoak dituzte batetik bestera. Irudien tamaina 40 eta 85 cm bitarte dabil

Gaur egun ikus daitezkeen irudiak asko aldatu dira jatorrian zuten itxuratik. Hormak arrakalatuta daude erabat y arrakaletan sortzen diren kristalek erraz zartatzen dute harria eta horretan dauden margoak. Haitzulotik gertu dagoen harrobiko dardarek ere areagotu egiten dute haitzulo barruko hormen narriadura.

Orein gorri hauek, puntuatze-teknikarekin egindakoak, Kantabriako beste haitzulo batzuetan ere ikus daitezke, hala nola, Covalanasen (Ramales de la Victoria) eta La Pasiegan (Puente Viesgo), biak Kantabrian. Irudi horiek Madalein aldikotzat jotzen badira ere, Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko kobetako aipaindurak baino lehenagokoak jotzen dira.


Azken eguneratzea: 2006/02/21