Berriro galeria nagusira itzuliz eta haitzuloan zehar 80 m inguru sartuz, haitzuloaren eskuineko edo ekialdeko horman estalagmitek egindako zarakarraren gainean hiru irudi daude nolabait bata bestearen gainean.
Irudi horietako bat, nabarmenena, uro bat da, zati bat margotua du eta bestea harrian grabatua. Metro bat inguruko luzera du muturretik isatsera.