Helbidea
Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu. Honako hau da egiteko modu egokia:
Miren Gaztañaga Argote
zuzendaria
Gailur Errementeria SM
Aralar kalea 6, 5.B
489011 Bilbao
(izen-abizenak)
(kargua)
(erakundea, saila...)
(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)
Kargua letra xehez idatzi behar da; baina erakunde edo sailaren izen ofiziala letra larriz.
Herritarrei idaztean, ostera, honako hau da era zuzena:
Miren Gaztañaga Argote
Gorbeia kalea 20, 4.C
01008 Vitoria-Gasteiz
(izen-abizenak)
(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)
Helbidea adierazten dugunean, kaleen eta herrien izen ofizialak idaztea komeni da.
Atearen letra maiuskulaz idatzi behar da:
Manuel Iradier 7, 3.a (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A (hirugarren solairuan bizi da, A letran)
Adibideetan ikusten denez, posta-kodeak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.