Igorlearen sinadura eta datuak
Dataren ostean sinatu eta, azkenik, igorlearen datuak idatzi behar dira.
Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...
Idazkia elebakarra izanez gero, ezkerraldean lerrokatu ahal dira; baina, idazkia elebiduna izanez gero, erdialdean lerrokatzen dira.
Adibidea: testua elebakarrean
Bilbao, 2006ko martxoaren 7a
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea
Adibidea: testua elebidunean
Bilbao, 2006ko martxoaren 7a
Bilbao,
a 7 de marzo de 2006
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea
Subdirectora de Gailur Errementeria