Argitalpen-data: 2017/07/28
OpenApps Euskadi: iturburu irekiko aplikazioen katalogoa
OpenApps
“OpenApps Euskadi” Euskadiko Administrazio Publikoen iturburu irekiko aplikazioen katalogoa da, eta bere helburua da Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde publikoek garatu dituzten aplikazioen erregistroa izatea. Bere xedea da Europako hainbat ekimenekin bat eginik, aplikazio horien guztien iturburu kodea (eta erlazionatutako dokumentazioa) argitaratzea eta partekatzea, interesa duen edonork (beste administrazio bat, enpresa edo pertsona) berrerabil ditzan.
Hemen kontsultatu daiteke Open Apps-en katalogoa: http://opendata.euskadi.eus/aplikazio-katalogoa/ Orain arte publikatu diren aplikazioetako batzuk hauek dira, adibide gisa:
- PLATEA Fitxategien Integrazioa (PFI): fitxategiak elkartrukatzeko soluzioa da, eta Eusko Jaurlaritzaren Sare Korporatiboko aplikazioen artean nahiz beste sare batzuetan sartutako aplikazioekin erabil daiteke.
- Bilera aretoak erreserbatzeko aplikazioa: Eusko Jaurlaritzako gelak erreserbatzeko garaturiko web-aplikazioa da. Aplikazio honen bidez edozein administraziok beraien bilera aretoen kudeaketa egin ahal izango du.
- “Basque Global Network” sare soziala: Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen sare sozial honen mugikorrerako aplikazioa da (app).
- Ibilgailuak: Eusko Jaurlaritzak garaturiko aplikazioa bere ibilgailuen kudeaketa burutzeko.
- Euskadiko Airearen Kalitatearen Web Gunea: denbora errealean Euskadiko airearen kalitatea aurkezten duen webgunea da hau.
- Aktiboen amortizazioen kontrolerako aplikazioa: San Markos Mankomunitateak publikatutako aplikazioa da; administrazio lokalaren aktibo orokorren kontrolerako erabiltzen da. Erakunde baten aktiboen inbentarioa kudeatzen du, eta aktibo bakoitzaren amortizazioaren kontrola darama.
- Open Argazki: Eusko Jaurlaritzak Open Argazki izeneko aplikazioa jarri du erabiltzaileen, garatzaileen eta oro har komunitatearen eskura, argazkiak kontsultatzeko eta deskargatzeko.
- Open Gida: Eusko Jaurlaritzaren komunikazio gida.
- Open Irekia: Eusko Jaurlaritzako Open Government ataria.
- UDA: Aplikazioak garatzeko utilitateak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordainketen pasagunea: . Administrazio Publikoaren edozein tramite ordaintzeko prozesua errazten duen zerbitzua
Etorkizunari begira, helburua da partekatutako aplikazioen zerrenda osatzea, eta baita CTT biltegian argitaratutako informazioa ere (Teknologiaren Transferentziarako Gunea, gaztelerazko Centro de Transferencia de Tecnología https://administracionelectronica.gob.es/ctt/ctt#.WXnTtidpzCI), estatuko Administrazio Publiko guztiek darabilten biltegia haien garapen teknikoen zabalkundea eta berrerabilpena bultzatu gura duena, Administrazio Elektronikoa sustatzeaz gain.
Info+