Eusko Jaurlaritzak, SALEren bitartez (Software Librea bultzatzeko bulegoa), aplikazio informatikoak publikatzen jarraitzen du OpenApps Euskadin, iturburu irekiko aplikazioen direktorioan. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Sailek eta Erakunde Autonomiadunek hemeretzi aplikazio publikatu dituzte 2018an zehar. Hortaz, berrogeita hamar baino gehiago dira jada OpenApps Euskadin berrerabiltzeko prest publikatu diren aplikazioak.
Ohar honen bidez, eskertu nahi diegu Sail eta Erakunde Autonomiadunei eskainitako lankidetza, aplikazioen berrerabilpena bultzatzen baitu euskal administrazioan bertan, beste administrazio publiko batzuetan, enpresetan edota edonoren aldetik.
Ondoren aipatzen ditugun hauek dira argitaratu diren azken aplikazioak:
Aplikazio honen bidez kudeatzen da elikagaien garbitasuna eta segurtasunean osasun-kontrola eta erregistroa, eta baita arriskuen ebaluazioa eta esku-hartze publikoa ere.
Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroa eta Amiantoaren arriskua duten lan-planen baimentzearen prozedura kudeatzeko erreminta informatikoa, [396/2006 Errege Dekretuak (martxoaren 31koa) zehazten duen bezala, gutxieneko segurtasun eta osasun neurriak ezarriz.
Sistema hau amiantoa kentzeko lanak egiten dituzten enpresei zuzenduta dago, Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroan inskripzioa zein lan-planen baimentze-eskaera elektronikoki kudeatzeko aukera ematen duelarik.
Aplikazioak bi aukera eskaintzen ditu: alde batetik, errepideko salgaien garraioaren kostu-simulatzailea; eta, beste alde batetik, errepideko pertsonak garraiatzen dituzten autobusen ustiapen-kostuen simulatzailea. Biak garraio arloko profesionalei zuzendutako aplikazioa da.
“Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua” (ETZEB) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez sortutako doako zerbitzu publikoa da. Herri-administrazio eta erakundeei nahiz herritarrei, edonork egiaztatuta dituen titulu eta ziurtagiriei buruzko informazio ofiziala eskaintzen du aplikazioak.
Aplikazio honek Euskal Kultura Ondarea osatzen duten elementuen inguruko informazioa eta geolokalizazioa kudeatzen ditu.
Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, eta gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko erabiltzen da.
Aplikazio honek Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguruen bitartekarientzako erregistro administratibo berezia kudeatzen du. Bertan erregistratu behar dira, euren jarduerak hasi aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean helbidea eta jarduna duten bitartekariak. Halaber, bitartekari hauek ematen duten informazio estatistiko kontablea kudeatzen du. Intraneterako aplikazio bat da eta Finantza Politikako Zuzendaritzak erabiltzen du.
Aplikazio honek Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (EBEO) bidali behar diren iragarkien bidalketa kudeatzen du Europako Batzordeak bere plataforman alta eman duten erakundeentzat. Halaber, aplikazioak kontsola bat eskaintzen du, egindako bidalketen egoera kontsultatzeko edota oraindik argitaratu ez den iragarki baten publikazioa eteteko, berrekiteko, eta abar.
OpenData Euskadi proiektuko Linked OpenData azpiegiturako osagai bat da URIHandler eta ondorengoen arduraduna da: URIen kudeaketa, URIen Politikan zehazten den moduan, SPARQL kontsultak triple-store-ra (tripleen datu-basea) eta tripleen bisualizazioa HTML formatuan ondorengo hau erabiliz: https://github.com/epimorphics/elda.
Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren turismo atarian (https://turismoa.euskadi.eus/eu/) erabiltzen diren bilatzaileak batzen ditu. Orri bakoitzean erabiltzailea/turistaren interesekoak izan daitezkeen turismo-baliabideak erakusten dira bilatzaile bat erabiliz. Webgune honek baliabide-turistikoen informazioa lantzen den aplikazio bat darabil.
Bizilagun doako zerbitzu publiko bat da, eta honako misio hau du: informazioa ematea jabe, bizilagun, errentatzaile edo errentari bezala aitortutako eskubide eta betebeharri buruz, eta zalantzak argitzea etxebizitza baten jabe edo maizter bezala aitortutako eskubide eta betebeharrei buruz; bitartekari jardutea Auzokiden Komunitate bateko bizilagunen edo jabeen eta maizterren artean, horien guztien artean sor litezkeen gatazkak ebazteko, betiere beraien artean konpontzen ez direnean.
Aplikazio honen arduraduna da Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Zerbitzua eta honako behar espezifiko hauei erantzuna ematea ahalbidetuko du: Eusko Jaurlaritzaren babes publikoko etxebizitzak kontsultatzea; Eusko Jaurlaritzaren babes publikoko eranskinak eta lokalak kontsultatzea; erregistroa etxebizitzak gehitzea, aldatzea edo kentzea, banaka edo multzoka; erregistroan eranskinak edo lokalak gehitzea, aldatzea edo kentzea, banaka edo multzoka; zuzkidura-bizitokiak gehitzea, aldatzea edo kentzea; bigarren transmisioetarako etxebizitzen gehieneko prezioen ziurtagiriak igortzea; administrazioak erabiltzeko etxebizitzen erreserba kudeatzea (Etxebizitza Saila, Ordezkaritzak, Foru Aldundiak, Udalak...).
Sistema honen helburu orokorra da Etxebizitza-Sailburuordetzak egindako plan gidatzaile desberdinetan definitutako helburuak kudeatzea.
Business Cycle Tracer grafikoa Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren bilakaera ezagutzeko tresna bat da. Irudikatze-sistema honetan hainbat indizeren eboluzioa erakusten da; adibidez, handizkako merkataritza eta txikizkako merkataritza, barne-produktu gordina, esportazioak eta inportazioak, kontsumo-ondasunen ekoizpena eta abar.
Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) barne aplikazioa da eta baliabide materialen antolakuntza eta kudeaketa bideratzen ditu, erosketen tramitazioa, mantentze-lanak, ekipamenduak, zerbitzu berriak eta eskaerak erraztuz, orokorrean, Lanbideko bulego eta egoitzetan.
Aplikazio hau hotel, turismo bulego eta abarren arduradunek erabiltzen dute, turismo baliabideen zenbait datu eguneratu ahal izateko. Ondoren, datu hauek turismo-webgunean ageri dira (https://turismoa.euskadi.eus/eu/).
Euskadiko turismo bulegoetan erabiltzen da aplikazio hau. Aplikazio honen bidez, Euskadiko Turismo bulegoetara gerturatzen diren turista/bisitarien datuak betetzen dira. Ondoren, informazioa aztertzen da Gobernuari hainbat estatistika eman ahal izateko.