SALEk Librecon 2018ren mahai-inguruan hartuko du parte
Argitalpen-data:
Software Askea Libre Euskadin (SALE) izeneko Eusko Jaurlaritzaren bulego teknikoak Librecon kongresuan laguntza eskainiko du software librearen inguruan administrazio publikoan eragingarritasun handiena lortzeko moduaren inguruan eztabaida egiteko mahai parte-hartzailean. Liberatzea eta berrerabiltzea?, non jarri behar du arreta administrazio publikoak? izango da mahai-inguru horren izenburua.
Eusko Jaurlaritza ahalegina egiten ari da softwarea liberatzeko, baina horren berrerabilera-arrakasta ez da izan aurrez ikusitakoa. Arazo hori bera gertatu da beste administrazio batzuetan eta eztabaida hau ireki nahiko genuke: lan egokia egiten ari al gara?, zer alderdi hobetu behar dugu?, gure lana errentagarriago egiteko… non jarri beharko genituzke gure energia eta ahalegina?
Horiek izango dira mahai gainean jarriko ditugun galdera batzuk eta, elkarrekin erantzunak topatzeko, zuen parte-hartzea izango dugula espero dugu.
Mahaia Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak, Nerea Karmele López-Uribarrik, moderatuko du eta honako hauek hartuko dute parte eztabaidan:
- Ángel Cancelo - Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren arduraduna; berrerabilerako arrakasta-kasu bat erakutsiko du.
- Jorge de la Herrán, SALEren (Eusko Jaurlaritzan Software Libreari laguntza emateko bulego teknikoa) koordinatzailea.
- Mikel Larreategi, OpenApps Euskadiren koordinatzailea: Eusko Jaurlaritzako iturburu-irekiko aplikazioen direktorioa.
Data: azaroak 21.
Ordua: 10:00 - 10:50
Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo (Bizkaia). (“Inspiration Space” aretoa)
Zuen zain izango gara!
Informazio gehiago: librecon.io