aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
4. artikulua.- Fitxategiak sortzea, aldatzea eta ezabatzea
1.- Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, dena delako fitxategia atxikita dagoen saileko titularraren agindu bidez egin beharko da. Indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko ditu agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. Agindu hori egiteko prozedura xedapen orokorrak egiteko erabakita dagoen berbera izango da.
2.- Datu pertsonalen fitxategiak beste administrazio, erakunde edo korporazio batzuetakoak badira, berriz, hura sortu, aldatu edo ezabatzeko erabakiak edo xedapenak derrigorrezko aipamen guztiak jaso beharko ditu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo lurralde historikoko aldizkarian argitaratuko da, fitxategia duenaren eginkizun edo aginpideak zein lurralde-eremutara iristen diren kontuan hartuta.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|