aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
2. artikulua.- Aplikazio-eremua
1.- Datu pertsonaletarako fitxategietan aplika daiteke lege hau. Zuzenbide publikoko ahalak gauzatzeko sortu edo kudeatuak behar dute izan fitxategi horiek; honako hauek sortuak edo kudeatuak:
-
Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, lurralde historikoetako foru-organoek, Euskal Autonomia Erkidego barruko toki-administrazioek eta, zuzenbide publikoko ahalak gauzatzeko sortu bazituzten, herri-administrazioen menpeko edo haietara loturiko edonolako erakunde publikoek.
-
Eusko Legebiltzarrak.
-
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.
-
Arartekoak.
-
Lan Harremanen Kontseiluak.
-
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak.
-
Kooperatiben Goren Kontseiluak.
-
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak.
-
Ebazpen Batzordeak.
-
Interes ekonomiko eta profesionalak ordezkatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide publikoko korporazioek.
-
Eusko Legebiltzarrak lege bidez sorturiko beste edozein organismo edo erakundek -berdin dio nortasun jurdikoa duen edo ez-, lege horrek bestelakorik xedatzen ez badu.
2.- Aurreko zenbaki horretan jarrita dagoena jarrita dagoela ere, honako fitxategi hauetan ez da aplikatuko lege hau:
-
Sekretutzat jotako gaietarako babes-arauen pean dauden fitxategietan.
-
Terrorismoa eta delinkuentzia-modu antolatu larriak ikertzeko dauden fitxategietan.
-
Hauteskunde-araubideko legeek arauturikoetan.
-
Euskadiko poliziek bideokamera bidez lorturiko irudi eta hotsetatik sorturiko fitxategietan, gai horri buruzko legeen arabera.
3.- Estatistiketarako besterik ez badira eta funtzio estatistiko publikoari buruzko legeen babesean badaude, datu pertsonalak tratatzeko, hartarako berariazko xedapenak eta -halako ezer xedatzen badu- lege honetan bereziki xedaturikoa bete beharko dira.
4.- Osasuneko erakunde eta zentro publikoek eta hor lan egiten duten profesionalek osasun-arloko legeetan xedaturik dagoenaren arabera tratatu ahal izango dituzte etortzen zaizkien gaixoen edo bertan tratatu behar dituzten gaixoen osasunari buruzko datu pertsonalak. Hala ere, lege horiekin bateraezina ez den guztirako, lege honetan xedaturikoa ere bete beharko da.
5.- Euskadiko poliziek datu pertsonaletarako sortu edo kudeatzen dituzten fitxategietan ere -artikulu honetako 2. zenbakian agertzen direnen artean ez badaude- lege honetan xedaturikoa aplikatu beharko da, araubide juridikoan dituzten berezitasunak zainduta. Hemen daude berezitasun horiek: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|