Euskadi Literatura Sariak [2014]

LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA

Habiak - Atala

Irabazlea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Izenburua: Habiak
Argitaletxea: Txalaparta

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:

  • Nuria Hernández Pintor, epaimahaiburua
  • Iker Ayestaran Pradilla, epaimahaikidea
  • Begoña Medel Bermejo, epaimahaikidea
  • Enrique Martínez-Inchausti Portu, epaimahaikidea
  • Lourdes Vicente Estevez, epaimahaikidea

EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK

Epaimahaiak honako meritu hauek aipatu nahi ditu Habiak lan irabazlean.

Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa. Lan poetiko eta intimista honetan marrazkiek eraikitzen dute istorioa. Akuarela eta arkatz-teknika dotorea darabil, udazken giroko gama kromatikoa eta kolore apalduak, istorioaren tonuarekin guztiz bat datozenak. Nabarmentzekoak dira lan honetan plano-konposizioak, originalak eta antzerkizkoak


SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU

Maite Gurrutxaga Otamendi

Maite Gurrutxaga Otamendi (Amezketa, 1983)

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen EHUren Leioako Fakultatean eta Bartzelonako UBn. Halaber, ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonako Escola de la Donan eta 2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Geroztik, heldu, gazte eta haurrentzako liburu ugari ilustratzeaz gain, aldizkariak edota diskoak ere irudiztatu ditu. 2009. urtean, Mikel Gurrutxagarekin batera Etxepare saria irabazi zuen Alex nire laguna album ilustratuarekin, 2010. urtean Pamielak eta Kalandrakak argitaratuko zutena. 2013. urtean, Edo argitaletxeak 2010 eta 2011 urte bitartean egindako bozetu liburuen bilduma argitaratu zuen Maite Gurrutxaga: Alderik alde liburuan.


HABIAK

Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.

Maite Gurrutxagaren pintzeladak bi protagonisten hasierako gaizki-ulertuen eta harreman gatazkatsuen lekuko izango dira. Baina, zuhaitzen sustraiek hirietako espaloiak zartarazten dituzten gisa berean, pertsonaia bien iraganek oraina pitzatuko dute, adiskidetasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez.

Habiak - Ilustración Habiak - Ilustración

AURREKO EKITALDIETAKO IRABAZLEAK