Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Urtekaria 2010

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Urtekaria 2010 egitasmoa Hirugarren Sektorearen inguruko datuak, batez ere kuantitatiboak eta etengabe gaurkotuak, eskaini nahi zituen proiektua da, sektore horren errealitatearen ezagutza dinamikoa izateko eta konparaketak ahalbidetzeko denboran.

Behatokiaren aurreko ikerkuntza bati loturiko egitasmoa zen, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuria–ri, hain zuzen. Liburu horren bitartez, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko erakundeei buruzko errealitatearen ezagutza nabarmen zabaldu ez ezik, bere sustapen eta garapenerako orientabideak ere ezarri ziren epe ertain eta luzera.

Lehenengo diagnostiko kuantitatiboa burutu zenetik denbora igaro da jada, eta ikerkuntza berri bati hasiera eman nahi izan diogu. Hala, arreko egitasmoan garaturiko tresna eta ezagutzetatik abiatuz, Ikerlan horren bitartez erabilgarri dagoen informazioa gaurkotu nahi da honako hauetarako:

  1. Bizkaiko Hirugarren Sektoreko erakundeen direktorioa (eskuragarri dago webgune honetan) zabaldu eta hedatzeko.
  2. Hirugarren Sektoreko erakundeen ezaugarriei buruzko Informazio kuantitatibo zehatza aztertzeko, une bakoitzeko errealitatearen erradiografia lortzeko, eta bere bilakaera behatzeko.

Egitasmoaren garapenean honako fase hauek ezberdintzen dira:

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
1. Fasea
Ikertu beharreko gaiaren Unibertsoaren Berrikusketa
Amaituta
2. Fasea
Tresnen doiketa eta informazioaren bilketa
Amaituta
3. Fasea
Datuen analisia eta txostenaren taxutzea
Amaituta
4. Fasea
2010eko diagnostikoaren argitalpena
Amaituta