Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuria 2007 - 2009
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuriak Bizkaiko Lurralde Historikoko Hirugarren Sektorearen ezaugarriei eta egiturari buruzko ezagutza aberastu ahal zuen.
Proiektuak bi ardatz nagusi zituen: alde batetik, Bizkaiko hirugarren sektorearen egoerari buruzko diagnostikoa edo deskribapena egitea, eta, bestetik, diagnostiko hori aztertu eta baloratzea, hortik etorri baiziren hirugarren sektorearen garapenari buruzko ondorengo orientazioak eta proposamenak.
Ardatzetako bakoitza proiektuaren fase eta aldi desberdin bati dagokio, baina, azken batean, Liburu Zuriaren ekarpenak honela laburbildu ditzakegu:
Eremua
2007 - DIAGNOSTIKOA
- Gaur egun Bizkaiko hirugarren sektorea osatzen duten erakundeak identifikatzea. (Hemendik gutxira kontsultatu ahal izango da)
- Hirugarren sektoreko erakundeen ezaugarriei buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatibo zehatza biltzea, egungo errealitatearen erradiografia lortzeko. (Hemendik gutxira kontsultatu ahal izango da)
- Bildutako informazioa jasoko duen datu-base bat egitea. Datu-base horrek eguneratzeko, bilakaeraren berri ikusteko eta azterketak egiteko aukera eman behar du.
- Hirugarren sektoreko erakundeen erregistro eguneratua eskaintzea, sektorearentzat interesgarriak diren sailkapen desberdinen arabera. (Hemendik gutxira kontsultatu ahal izango da)
2008-2009 - BALORAZIOA ETA PROPOSAMENAK
- Sektorearen gaur egungo egoeraren balorazioa egitea, indarguneen, ahulguneen eta abarren azterketa eta gogoetan oinarrituta. (Hemendik denbora batera kontsultatu ahal izango da)
- Sektorea hobetzeko orientazioak eta aholkuak ezarri eta adostea. (Hemendik denbora batera kontsultatu ahal izango da)
Proiektuak ez zeukan zentzurik, hirugarren sektoreko erakundeek eta sareek ez badute zuzenean parte hartzen fase guztietan. Horrez gain, beraiekin konpartitu nahi zituen prozesutik sortutako gogoetak, ondorioak eta gainontzeko informazioa.
Jarraian dagoen koadroan kontsultatu dezakezue proiektu honen prozesuaren garapena:
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. Fasea Aztergaia zehaztea
|
Amaituta | ||
2. FaseaUnibertsoa identifikatzea eta Informazioa biltzea | Amaituta | ||
3. FaseaDatuak ateratzea | Amaituta | ||
4. FaseaDiagnostikoaren balorazioa
|
Amaituta | ||
5. FaseaOrientazioak | Amaituta | ||
6. FaseaLiburu Zuriaren argitalpena | Amaituta |