Euskararen Aholku Batzordea (EAB)
Euskararen Aholku Batzordea (EAB) Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, baina bere egitura organikoan txertatu gabe.
Euskararen Erabilpena Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 29. artikuluan aurreikusi zen harreman-organoa da EAB: Jaurlaritzak, euskararen erabileraren normalizazioa ahalbideratzeko, Lege hau gauzatu eta garatze aldera erakunde guztien lanak eta ahaleginak aztertu, bideratu eta bateratzea helburu izango duen topagune bat sortuko du.
Hortaz, EABren helburua da hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzea, bideratzea eta koordinatzea.
Zeregin horretarako, besteak beste, kide anitzeko organo hauek izango ditu:
- Batzorde Osoa
- Batzorde-atal bereziak
ARAUDIA: 99/2020 DEKRETUA , uztailaren 28koa, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa.