Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EABren Batzorde-atal bereziak

99/2020 Dekretuaren arabera, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak batzorde-atal bereziak sortzea erabaki dezake gai zehatzei buruzko lanak eta txostenak egiteko.

2021eko apirilaren 26an Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak bi Akordio onartu ditu honako bi batzorde-atal hauen legealdiko jardunari hasiera emateko, eta batzorde-atal horien funtzionamendu-arauak eta osaerak onartzeko:

Ingurune Digitala Batzorde-atal Berezia

Sarreran aipatu dugun bezala, 2021eko apirilaren 26an Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak Akordioa onartu du Ingurune Digitala Batzorde-atal Bereziaren legealdiko jardunari hasiera emateko, eta horren funtzionamendu-arauak eta osaera onartzeko.

Ingurune Digitala Batzorde-atalaren helburu nagusia da Euskararen Aholku Batzorde Osoari laguntzea bere eginkizunetan, bereziki ingurune digitalaren eremuari lotutakoetan. Ildo horretatik, ingurune digitalean euskararen presentzia eta erabilera indartzeko har daitezkeen neurrien eta egin daitezkeen jarduerei buruzko gomendioak egitea da bere egiteko nagusia.

Bere egitekoak burutzeko, besteak beste, Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024 (leiho berri batean irekitzen da) dokumentuan zehaztutako gomendioen jarraipena egingo du batzorde-atalak. Dokumentua 2021eko maiatzean argitaratu da, eta euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik, ingelesez eta frantsesez ere eskuragarri dago:

Ingurune Digitala Batzorde-atal Bereziaren osaera:

    • Miren Dobaran Urrutia, Hizkuntza Politikarako sailburuordea: batzordeburua
    • Maite Goñi Eizmendi: Batzorde-atalaren zuzendaria
    • Josune Zabala Alberdi, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria: idazkaria

Adituak:

    • Iurdana Acasuso Atutxa
    • Iban Arantzabal Arrieta
    • Xabier Arrieta Goiri
    • Xabier Artola Zubillaga
    • Ander Elortondo Bergaretxe
    • Luistxo Fernandez Ostolaza
    • Gorka Julio Hurtado
    • Igor Leturia Azkarate
    • Leyre Madariaga Gangoiti
    • Elisabeth Pombo Aramendi
    • Lontzo Sainz Nieto
    • Miriam Urkia Gonzalez
    • Josu Waliño Pizarro

Idazkaritza teknikoa:

    • Ane Crespo Calvo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zerbitzuko arduraduna
    • Jone Aboitiz Legarra, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zerbitzuko teknikaria
    • Araceli Diaz de Lezana Fernández de Gamarra, Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna

Hizkuntza eta Generoa Batzorde-atal Berezia

Sarreran aipatu dugun bezala, 2021eko apirilaren 26an Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak Akordioa onartu du Hizkuntza eta Generoa Batzorde-atal Bereziaren legealdiko jardunari hasiera emateko, eta horren funtzionamendu-arauak eta osaera onartzeko.

Batzorde-atalaren helburuak dira hizkuntzaren (euskara) eta generoaren arteko harremanaz gogoeta egitea eta elkar sendotzeko aukeretan sakontzea; bi esparruak ukitzen dituen jakintza sustatzea, antolatzea eta garatzea; eta hizkuntza politikan genero-ikuspegia txertatzeko proposamenak egitea.

Hizkuntza eta Generoa Batzorde-atal Bereziaren osaera:

    • Miren Dobaran Urrutia. Hizkuntza Politikarako sailburuordea: batzordeburua
    • Irene Arrarats Lizeaga: Batzorde-atalaren zuzendaria
    • Josune Zabala Alberdi. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria: idazkaria

Adituak:

    • Lorea Agirre Dorronsoro
    • Jaime Altuna Ramirez
    • Uxoa Anduaga Berrotaran
    • Maite Asensio Lozano
    • Amelia Barquin Lopez
    • Zaloa Basabe Gutierrez
    • Ander Bergara Sautua
    • Idurre Eskisabel Larrañaga
    • June Fernandez Casete
    • Saioa Iraola Urkiola

Idazkaritza teknikoa:

    • Ane Crespo Calvo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zerbitzuko arduraduna
    • Hiart Legarra Uruburu, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zerbitzuko teknikaria
    • Susana Carramiñana Garcia, Kultura eta Hizkuntza Politikako berdintasun-teknikaria