Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko prozesua
LPSak EAE osorako antolamendu sektorialeko planak dira. Plan horiek idaztea Eusko Jaurlaritzako edo, hala badagokio, foru-aldundietako sail, zuzendaritza edo erakunde eskudunen mende dago, eta gai jakin baterako antolamendu-tresna zehatzagoak dira, HAPOek ere errespetatu beharrekoak. LPSek honako gai hauek antolatzen dituzte, besteak beste: Nekazaritza eta basogintza, Ibaien eta Erreken Ertzak, Errepideak, Energia Eolikoa, Trenbide Sarea, Jarduera Ekonomikoetarako eta Merkataritza Ekipamenduetarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoa, Hezeguneak, Itsasertza Babestu eta Antolatzea, Hiri Hondakinen Azpiegiturak edo Bizikleta Bideak.
Klima-aldaketaren ondorio kaltegarriei buruzko kontzientzia gero eta handiagoa da, eta, horren ondorioz, energia- eta ingurumen-esparruko dokumentu estrategikoen eta plangintza-dokumentuen segida onartu da. Dokumentu horien helburu ia komuna da jatorri berriztagarriko iturriek protagonismo handiagoa hartzea energia-iturri gisa.
Oro har, energia berriztagarriek ingurumenean izango duten eragina oso ona izango dela esan daiteke, energia-ekoizpenaren deskarbonizazioa dela-eta; horrela, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuko dira. Gainera, baliabide berriztagarriak eskuratzeak ez ditu baliabide ez-berriztagarrien hornikuntzaren berezko inpaktuak sortzen; izan ere, zuzenean lortzen da, erauzketa inbaditzailerik, hornikuntzarik edo baliabideen garraiorik gabe, adibidez petrolioaren deribatuekin gertatzen den moduan. Era berean, egoera horrek laguntza emango du EAEko energia-sektorearen independentzia handiagoa lortu dadin, lurraldearen erresilientzia handitu dadin klima-aldaketaren aurrean, eta ekonomia zirkularra bultzatu dadin.
Energia berriztagarrien garapena ere onuragarria izango da eragile gehienentzat; izan ere, negozio-aukerak eta enplegu berdea sortuko dira, landa-eremuetan biztanleria finkatuko da eta administrazioek arlo horretan dituzten garapen jasangarriko helburuak beteko dira.
Hala ere, energia mota horren abantaila energetiko, sozial, ekonomiko, teknologiko eta ingurumenekoak eztabaidaezinak diren arren, mota honetako instalazioen bitartez lurzorua okupatzeak nahiko eragin handia izan dezake Euskal Autonomia Erkidegoan, zalantzarik gabe. EAEko lurraldearen gaineko eragina, energia berriztagarrien garapenak eragindakoa, desberdina izango da erabilitako teknologiaren arabera.
Ondorioz, teknologia horiek klima-aldaketarekin, paisaiarekin, kultura-ondarearekin, ingurune sozioekonomikoarekin, segurtasunarekin eta osasunarekin eta ingurumen-balioekin bateragarriak direla bermatzeko, beharrezkoa da eremu horiekin zerikusia duten plangintza-, kudeaketa- eta legegintza-tresna guztiak sakon aztertzea, ondorioztatu ahal izateko energia berriztagarrien ezarpenak, haiekin bateragarria izateaz gain, haien gidalerro, helburu eta jarduketa-ildo asko indartuko dituela.
Beraz, instalazio horien kokalekuak aurreikustea eta hautatzea funtsezko erabakia da, eta egin nahi den lurralde-planak horri erantzun nahi dio, jatorri berriztagarriko energia-aprobetxamendurako kokaleku egokienak identifikatu, hautatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan integratuz, hori guztia ingurumen-faktorea kontuan hartuta, garrantzitsuenetarikoa den aldetik.
Araudiaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak beharrizan horren berri ematen du, eta Eusko Jaurlaritzari agintzen dio Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko.
Ildo horretan, 2019ko otsailean, Eusko Legebiltzarrak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Plan horretan, energia eolikoarekin batera, beste energia berriztagarri batzuen ezarpena ere planifikatuko da lehentasunezko helburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa areagotzeko asmoz.
Era berean, uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartzen dituenak, aipatutako Plana egin beharra ezartzen du.
Agindu horietatik abiatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egingo du, energia berriztagarrien mapa definituko duen plangintza-tresna bat eduki ahal izateko. Horretarako, eskuragarri dauden teknologiek ahalbidetzen dituzten modalitate guztiak hartuko dira kontuan.
Herritarren Parte-hartzeari buruzko Programak definitzen du zein den Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze publikoaren estrategia Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala prestatzeko prozesuan, eta idazketa-prozesuaren faseetako bakoitzean garatzen du parte-hartze hori.
Parte-hartze publikoaren proposamenak bi punturen arteko oreka onargarria bilatu behar du: alde batetik, parte-hartzea ahalik eta zabalena eta malguena izatea herritar guztientzat; eta, bestetik, egituraketa operatibo eta praktikoa zehaztasunez finkatuta egotea. Modu horretan, idazketa-taldeak eta Lurralde Plan Sektoriala egiteko eta onartzeko eskumena duten organoek parte-hartzearen berri izango dute, sintetizatu ahal izango dute, eta aintzat hartuko dute. Horrela, argi eta zehatz jakin ahal izango da zein den Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia, onartu nahi den lurralde-antolamendurako tresnari buruz. Beste alde batetik, pandemiak sortu duen salbuespenezko egoerarekin ere bat etorri beharko du.
Esparru horretan, hauek dira aurkeztutako partaidetza-prozesuak lortu nahi dituen helburu espezifikoak:
- Planaren berri ematea EAEko biztanleei.
- Partaidetza-prozesuan egin beharreko ekintzak eta jarduerak diseinatzea.
- Helarazi beharreko mezuak eta prozesu honen faseetan erabili beharreko komunikazio-euskarriak proposatzea.
- Planaren diagnostiko-faseko ekarpenak jasotzea.
- Bildutako informazioa bahetzea, antolatzea eta egituratzea, eta informazio hori Plana idazteko prozesuaren egiturara eta terminologiara egokitzea.
- Plana idatzi duen taldeari ekarpenak egitea, planean sar ditzan.
Partaidetza-prozesua abiarazteko oinarria funtsezko bi dokumentu dira: Partaidetza Plana eta Oinarrizko Dokumentua.
Partaidetza Plana partaidetza-prozesuaren ibilbide-orria ezartzen duen dokumentua da, eta erakunde interesdunen eta, oro har, herritarren lankidetza definitzen eta artikulatzen du, energia berriztagarrien etorkizuneko lurralde-ereduaren definizioan bertan. Parte-hartzeari buruzko proposamen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako parte-hartze publikorako bidea zabaldu nahi da, herritarren aurretiko parte-hartze maila zabalagoa sortuz eta antolatuz; hartara, Lurralde Plan Sektoriala onartzeko prozesuaren plangintza-dokumentuak prestatzeko faseetan ere jardun ahal izango da.
Oinarrizko Dokumentua dokumentu tekniko bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egindakoa. Dokumentu horretan, partaidetza-tresnen bidez landu beharreko gaiak zerrendatzen dira, eta eduki teknikoen laburpen bat izango da, aipatutako prozesua abian jartzeko abiapuntu gisa erabiliko dena.
Partaidetza-prozesua elkarren segidako 4 fasetan egituratzen da. Prozeduraren fase bakoitzean, tresnak eta ekintzak zehaztuko dira, eta ekintza horietako batzuk gainjarri egingo dira denboran zehar.
Hauek dira partaidetza-prozesua osatzen duten faseak:
- 1. fasea: Prestaketa.
- 2. fasea: Aurretiazko kontsultak.
- 3. fasea: Parte-hartzea.
- 4. fasea: Ondorioa.
(Ikusi programa osoa (PDF, 555 KB) (PDF) erantsitako dokumentuan)
Lehenengo parte-hartzea:
Bigarren parte-hartzea:
Hirugarren parte-hartzea
- 1_Hasierako_Dokumentu_Estrategikoa_Memoria.pdf (PDF, 11 MB) (PDF)
- 2_Hasierako_Dokumentu_Estrategikoa_Planoak.pdf (PDF, 11 MB) (PDF)
- HDE_I-Eranskina_Ingurumen_Inpaktuaren_Azterketa.pdf (PDF, 462 KB) (PDF)
- HDE_II-Eranskina_Formularioa.pdf (PDF, 459 KB) (PDF)
- HDE_III-Eranskina_JEA.pdf (PDF, 242 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-1-MEMORIA (PDF, 4 MB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-1-MEMORIA-ERANSKINA-JARRAIBIDEAK (PDF, 1011 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-2-APLIKATZEKO-ARAUAK (PDF, 956 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-3-PLANOAK (PDF, 602 MB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-4-EKONOMIKOA-FINANTZARIOA (PDF, 580 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-6-JASANGARRITASUNA (PDF, 600 KB) (PDF)
- HASIERAKO-PLANOAK-SHAPE (ZIP, 235 MB)
- HASIERAKO-DOK-5-0-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-MEMORIA (PDF, 11 MB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-5-1-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-1ERANSKI (PDF, 931 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-5-2-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-2ERANSKI (PDF, 627 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-5-3-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-3ERANSKI (PDF, 1 MB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-5-4-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-4ERANSKI (PDF, 728 KB) (PDF)
- HASIERAKO-DOK-5-5-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-PLANOAK (PDF, 602 MB) (PDF)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-1-MEMORIA (PDF, 3 MB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-1-MEMORIA-ERANSKINAK-JARRAIBIDEAK (PDF, 591 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-2-APLIKATZEKO-ARAUAK (PDF, 1005 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-3-PLANOAK (PDF, 254 MB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-4-EKONOMIKOA-FINANTZARIOA (PDF, 140 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-6-JASANGARRITASUNA (PDF, 181 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-7-NGEP (PDF, 15 MB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-0-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-MEMORIA (PDF, 10 MB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-1-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-1ERANSKI (PDF, 397 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-2-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-2ERANSKI (PDF, 180 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-3-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-3ERANSKI (PDF, 594 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-4-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-4ERANSKI (PDF, 402 KB)
- BEHIN-BEHINEKO-DOK-5-5-INGURUMEN-ESTRATEGIKOA-PLANOAK (PDF, 361 MB)
Azken aldaketako data: