Etxebizitza Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

12. artikulua.– Etxebizitza Sailburuordetza.

Etxebizitza Sailburuordetzak jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

  1. Etxebizitza.
  2. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.
  3. Babes publikoko etxebizitzetarako bizitegi-eremuei lotutako plangintza.
  4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.
  5. Hiri-birgaitzea sustatzea, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.
  6. Irisgarritasuna sustatzea.

Etxebizitza Sailburuordetzak egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, herritarren parte-hartzearen sustapena, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, gauzatzea eta ebaluazioa egitea.
  2. Jasangarritasuna sustatzea, eraikingintzaren eta urbanizazioaren garapena bideratzeko elementu gisa.
  3. Irisgarritasuna bultzatu eta sustatzea.
  4. Hiria birgaitzeko politiken sustapen eta kudeaketa operatiboko programak, araudiak eta jarduerak bultzatzea, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.
  5. Babes publikoko etxebizitzen kalifikazioa aldatzea; Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 11. artikuluaren 5. apartatuan dago aipatuta.
  6. Adjudikazio-prozedura orokorretatik kanpo uztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sustatutako alokairu-programetan sartuta dauden babes publikoko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta etxebizitza libreak, norbanakoak salbuestea halako etxebizitza edo bizitokiak eskuratzeko ezarrita dauden baldintzak betetzetik, eta etxebizitza horiek zuzenean adjudikatzea, araudian ezarritako moduan.
  7. Etxebizitza bat ordezko etxebizitzatzat jotzea, gerora sortutako arrazoiengatik eta aldi baterako kalifikazioarekin, eta ordezko etxebizitzaren erabilera duten babes publikoko etxebizitzen adjudikazio-prozedura baztertu eta norbanakoak salbuestea halako etxebizitzak eskuratzeko ezarrita dauden baldintzak betetzetik.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erosiko dituen babes publikoko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartzea eta etxebizitza libreak erostea babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatzeko, ondarearen arloan indarrean dagoen legediaren arabera.
  9. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako baimen-prozedurak ebaztea.
  10. Dirulaguntzak emateko espedienteak ebaztea, izapideak eta kudeaketa hierarkikoki mendekoa den organo edo entitate batek egiten dituenean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
  11. Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak koordinatu, antolatu eta zuzentzea, Etxebizitza Sailburuordetzaren mende badaude organikoki, kalterik egin gabe zuzendarien mendekotasun funtzionalari.
  12. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen erregelamendu bidezko garapen osoa bultzatzea.

Etxebizitza Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA» (Visesa) eta «Alokabide SA» Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sozietateak eta «Sestao Berri 2010 SA» partaidetzazko sozietatea sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

Etxebizitza Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak.

5. artikulua.– Sailburuordeak.

Sailburuordeei dagokie, beren eskumenen esparruan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Sailburuordetzaren jardunak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta administrazio-unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak emanez.
  2. Beren arlo funtzionaletako jarduera-politikak definitu, landu eta sailburuari proposatzea, Jaurlaritzaren estrategiaren arabera sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.
  3. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak definitzea, aurrekontuen aurreproiektua egiteko.
  4. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.
  5. Oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzea dagokien zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Beren jardun-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.
  8. Sailburuordetzak eta haren zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezatela zaintzea, Europako eta nazioarteko proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan.
  9. Beren eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
  10. Beren gain hartzea, beren eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miguel de Los Toyos Nazabal
(2024/07/03 - ) Etxebizitza sailburuordea