Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

  1. Etxebizitza-politikaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa.
  2. Etxebizitza-politikaren finantza-kudeaketa.
  3. Etxebizitzaren, lurzoruaren eta etxebizitzak birgaitzearen arloko finantza- eta dirulaguntza-neurriak.
  4. Etxebizitzaren arloko prozesu operatiboen zuzendaritza funtzionala.

Arlo horietan, egiteko hauek izango ditu Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, gauzatzea eta ebaluazioa egitea, herritarren parte-hartzea sustatuz. Horrek guztiak ez ditu eragotziko Ogasun eta Finantza Sailari dagozkion eskumenak.
  2. Etxebizitza-programaren aurrekontu-aurreproiektuaren proposamena egitea, eta etxebizitza-programaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa egitea, Zerbitzu Zuzendaritzaren koordinazio-eskumenak errespetatuz.
  3. Sailari atxikitako etxebizitza-arloko sozietate publikoen eta partaidetzazko sozietateen kudeaketa-informazioa integratu eta finkatzea, eta estrategia eta jardueren jarraipena eta kontrola egitea.
  4. Etxebizitza-arloko politiken eta eremu babesgarrien inguruko plan, finantzaketa-programa eta araubide juridikoaren proposamenak egitea.
  5. Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioa proposatzea.
  6. Dirulaguntzak emateko espedienteak ebaztea, izapideak eta kudeaketa hierarkikoki mendekoa den organo edo entitate batek egiten dituenean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
  7. Politika publikoek etxebizitza-politikaren helburuak lortzean duten eragina aztertzea, eta, bereziki, etxebizitzak arrazoizko prezioan eskaintzea bultzatzeko programek duten eragina.
  8. Zaurgarritasun ekonomikoari eta bitartekotzari buruzko txostena egitea, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean jasotako lurzoru-ondare publikoan sartutako etxebizitzei eta zuzkidura-bizitokiei dagokienez, eta Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 439.6, 655 bis eta 685.2 artikuluetan aurreikusitako izapideak egitea.
  9. Sailburuordetzaren jardun-eremuan izango duen eragin ekonomiko eta sektorialari buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak egitea, etxebizitzaren arloko politika eraginkor eta koherentea ahalbidetzeko.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzari proposatzea Estatistika Planean sar ditzala Etxebizitza Sailburuordetzari dagozkion gaietako eragiketak, eta gai horiei buruzko txosten, azterlan eta analisi estatistikoak egitea, hargatik eragotzi gabe sailaren berariazko estatistika-organoaren eskumenak.
  11. Informazio-sistemen plan estrategiko eta operatiboak diseinatu eta ezartzea etxebizitza-programaren arloan, eta administrazio-informazioko sistemak mantendu eta kudeatzea, sektorearen errealitatea eta haren bilakaera behar bezala ezagutzen dela bermatzeko, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  12. Etxebizitza-alokairuaren merkatuaren erreferentzia-indizeen sistema garatzeko koordinazio teknikoa, bai eta etxebizitzaren eta lurzoruaren merkatuaren errealitatearen jarraipena eta behaketa egiteko beste tresna batzuk garatzeko ere.
  13. Etxebizitza-arloko zerbitzuak hobetzeko eta modernizatzeko planak eta programak diseinatu eta ezartzea, teknologia telematiko berriak bultzatuz, etengabe hobetzeko tresnak bultzatuz eta parte-hartzea sustatuz, alde batera utzita Jaurlaritzaren organo zentralek gai horietan dituzten eskumenak.
  14. Etxebizitzen sustapen itunduei dagozkien onuren deialdia, kudeaketa eta adjudikazioa egitea.
  15. Alokairuko etxebizitzak sustatzeko pizgarriak adjudikatzea eta hitzarmenak prestatzea entitate publiko eta pribatuekin, baita alokairu-programak kudeatzea ere.
  16. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean araututako lurzoru-ondare publikoan sartzen diren etxebizitzak, eranskinak, merkataritza-lokalak, zuzkidura-bizitokiak eta baliabide ekonomikoak eskuratu, administratu eta kudeatzea, lege horretan aurreikusitakoaren esparruan.
  17. Honako prozesu deszentralizatu hauen zuzendaritza funtzionala: etxebizitza-eskariaren eta -adjudikazioaren kudeaketa eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren kudeaketa; bitartekaritza, informazioa eta adiskidetzea jabeen eta maizterren eskubideen arloan jabetza horizontalaren eta hiri-errentamenduen gaietan; eta laguntzak izapidetzeko sistemaren kudeaketa, bereziki etxebizitzak birgaitzeari dagokionez.
  18. Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien adjudikazioei dagokienez, planifikatu, aginduak argitaratu, barematu, koordinatu eta kontrolatzea.
  19. Kanpoko entitateekin koordinatzea, hala nola udalekin, sustatzaile pribatuekin eta kooperatibekin, etxebizitzak adjudikatzeko prozesuetan, eta haien beharretara egokitutako datu-baseak hornitzea.
  20. Fidantzen itundutako gordailutze-araubide bereziari buruzko eskabideak ebaztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroaren zuzendaritza funtzionala egitea, Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
  21. Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroaren, Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroaren eta Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren zuzendaritza funtzionala.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzerako berariaz jasotako egitekoez gain, zuzendaritza bakoitzari egiteko hauek dagozkio, bere eskumen-esparruaren barruan eta dagokion sailburuordearen mende:

  1. Bere jardun-arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletako politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
  2. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak prestatu eta izapidetzea bere eskumeneko gaietan.
  3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, hitzarmenak, protokolo orokorrak eta beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzeko bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, eta horiek gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzea.
  4. Dirulaguntzak emateko antolaketa proposatzea, haiek arautzen dituzten dokumentu eta tresna juridiko eta ekonomikoak lantzea, eta horretarako izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
  5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
  6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteetan memoriak eta oinarri teknikoen orriak idaztea, kontratuak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea dagokie.
  7. Publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eta berrerabiltzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, arlo hauetan: gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, datu publikoak irekitzea eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
  9. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, aplikatu beharreko legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan.
  10. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpen, txosten eta azterlanak egitea.

Zuzendariei dagokie:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauen arabera.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
  3. Datu pertsonalak babestearen arloan, zuzendaritzako tratamenduen arduradun gisa dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzea.
  4. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea berari dagokion eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua eginez bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-esparruetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea nork bere jardun-alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  6. Bere eskumeneko eremuetan dagozkion ebazpenak ematea, eta goragoko organoei ebazpen-proposamenak aurkeztea, hala dagokionean.
  7. Goragoko organoei proposamenak egitea, bere eskumeneko gaietan.
  8. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Zuzendaritzetako aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako eginkizunak beteko dituzte, d), e) eta f) apartatuetakoak izan ezik, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mario Yoldi Domínguez
(2024/06/27 - ) Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak