Administrazio Orokorreko Administrarien Azpieskalaren berezko egiteko orokorrez gain, mailaren eta kategoriaren barruan esleitzen zaizkion funtzioak ere bete beharko ditu.
Izangaientzako informazio gisa eta hautaketa-prozesuko ebaluaziorako irizpideen oinarri gisa balio izan dezan, honako hauek dira funtzio eta zeregin esanguratsuenak:
— Udalaren ondasun higigarrien, higiezinen eta eskubideen inbentarioaren aplikazio informatikoaren bidez kudeatzen den ondasunen datu-basea kontrolatzea, erregistratzea eta eguneratzea, kokapenari, distribuzio fisikoari, neurketei, planoei, argazkiei, ezaugarri teknikoei eta abarri dagokienez egiten diren aldaketak erregistratuz eta zergapetuz.
— Sistema informatikoaren zenbakitze automatikoaren bidez ondasunen errotulazioa ateratzea eta udal-bulego guztietan erosten diren aktibo finkoak etiketatzea.
— Arloko dokumentazio sailkatua errezibitzea, errebisatzea, analizatzea eta sistematizatzea, jarraibide orokorren araberako irizpide propioekin.
— Ondasunen Kudeaketa administratiboko dokumentuak egitea eta eguneratzea.
— Beharrezko dokumentazio tekniko, juridiko eta administratibo guztiarekin (txostenak, planoak, kontratuak, fakturen kopiak, argazkiak, etab.) udal-inbentarioaren erregistroa osatzen duten udal-ondasun higigarrien eta higiezinen espedienteak integratzea eta eguneratuta edukitzea.
— Ondasun higiezinak eta eskubide errealak eskuratzeko tituluak eta ondarearen eta inbentarioaren arloko dokumentazioa eta erregistroak kontrolatzea, artxibatzea eta zaintzea.
— Inbentarioaren jarraipena egitea Departamentuak emandako jarraibideen arabera, eta dokumentuak irizpide propioekin idaztea jarraibide orokorren arabera, horretarako eskatzen diren inprimakiak hornituz.
— Inbentarioaren Erregistroko datu-baseetako informazioa araztea.
— Lagatako ondasunen egoeraren analisia eta jarraipena egitea: etxebizitzen alokairuak, kontzesio administratiboko garajeak (eskaerei erantzutea, plaza horiek «in situ» erakutsiz, kontratuak sortuz eta salmenta horiek dakartzaten tramiteen jarraipena eginez).
— Udaleko departamentuekin koordinatzea haiei esleitutako ondasunen Kudeaketan.
— Eraikin edo bulegoetan Udalaren jabetzako ondasunen existentzia fiskalizatzea.
— Ondasunak salerosteko, trukatzeko, dohaintzan emateko, gozamenean hartzeko, utzarazteko, afektatzeko eta desafektatzeko kontratuak nahiz komodatuko eta errentamenduko kontratuak formalizatzeko behar den dokumentazioa integratzea, zeinen bidez hirugarrenei ematen baitzaie udal-jabariko ondasun higigarri edo higiezinen erabilera edo gozamena, bai halaber horiek administratzea eta betetzen direla egiaztatzea, kontrolatzeko eta kobratzeko erregistroaren bidez.
— Udalaren eraikinak edo bulegoak entregatzeko eta errezibitzeko egintzetan parte hartzea hala eskatzen zaionean, bulegoetako ondasun higigarrien eta kontsumo-ondasunen inbentarioak egiaztatzeko.
— Erabiltzen ez diren ondasunen baja eta azken destinazioa tramitatzea.
— Udalaren titulartasuneko ibilgailuen erroldaren erregistroa eguneratuta dagoela eta dagokien asegurua behar bezala dutela gainbegiratzea.
— Ondasun higigarri eta higiezin guztiek dagokien asegurua dutela gainbegiratzea.
— Udalaren higiezinen gaineko eskubide errealen edo pertsonalen, prekarioko lagapenen eta kontzesio demanialen jarraipena egitea (alokairuak, kontzesioko garajeak…), eta dagozkien kontserbazio-neurriak egin direla egiaztatzea (galdaren mantentzioa, aseguruak…).
— Udalaren ondarea osatzen duten ondasunen errentamenduko, komodatuko, dohaintzako, salerosketako eta kontzesioko kontratuen tramitazio administratiboa prestatzea, edo zeinen bidez ondasun higigarrien eta higiezinen jabetza edo erabilera eskuratzen edo eraukitzen den kontratuena.
— Konfigurazio horizontalari lotutako udal-ondasunen administrazio-lanen jarraipena egitea (kuotak eta obrak pagatzea, jabe-komunitateen akordioak…) (finken administratzailearen kontratua). Udala haien parte den jabe-komunitateetan tratatu beharreko gaien jarraipena.
— Beste administrazio publiko batzuei informazioa eskatzea eta tratamendua egitea.
— Ondareari buruzko erregistro-gaien jarraipena egitea.
— Beste erakunde publiko batzuekiko harremanak (notariotzak, katastroa, jabetza-erregistroak), ondasunak eta eskubideak inskribatzeko.
— Kontabilitateko negoziatuari bidaltzea hasierako inbentarioa eta erabilerako ondasunen mugimenduen hileko parteak, dela ondasunen altena, bajena eta eskualdatzeena, dela berritasunik gabeko parteak, operazio hori justifikatzen duten formularioekin.
— Udaleko aurrekontuan burututako gastua Inbentarioaren Erregistroko altekin, bajekin eta aldaketekin eta horien balorazioarekin bat datorrela gainbegiratzea eta egiaztatzea.
— Operazio konkretuak egitea, hala nola inprimakiak eta ziurtagiriak betetzea, datuak betetzea, egiaztatzea edo konprobatzea, konplexutasun ertaineko kalkuluak egitea, etab.
— Korrespondentzia eta sartzen diren dokumentuak modu egoki, efiziente eta seguruan antolatzea, kontrolatzea, jasotzea, erregistratzea, sailkatzea, tramitatzea, banatzea, jarraitzea eta artxibatzea.
— Departamentuaren datu-baseak (kontabilitatekoak, aurrekontukoak eta zergadunen erroldenak) tresna ofimatikoen eta/edo informatikoen bidez tratatzen laguntzea, haiek aztertzeko eta emaitzak lortzeko.
— Ondare-izaerako ondasun munizipalen baten erabilerari buruzko kexa edo desadostasun bat planteatzera negoziatura jotzen duten langileei eta herritarrei zuzeneko arreta eskaintzea.
— Departamentuko gainerako negoziatuetara joaten diren langileei eta herritarrei arreta eskaintzea.
— Bulegoko korrespondentzia eta dokumentazioa jasotzea eta bidaltzea, eta bulegoko sarreren eta irteeren erregistroa egitea.
— Departamentuko gainerako negoziatuen eta unitateen Kudeaketan laguntzea.
— Departamentuko gainerako langileak ordezkatzea, haiek ez badaude, eta/edo haiei laguntzea.
— Terminalak, testu-tratamenduak, kalkulagailuak, bulegotikako tresnak (Office Acces, Excel, Word, etab.) maneiatzea.
— Oro har, gorago aipatu ez diren lanak egitea, baldin eta departamentuari eragiten dioten gaiei buruz bere nagusiek eskatzen badizkiete.
Batxilergoko titulua, teknikoa edo baliokideak.
Hizkuntzen Europako Erreferentziazko Marko Bateratuaren C1 maila.
a) Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahalko du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzutan bizi direnak.
b) 16 urte beteta eta erretiroko adinera ez iritsi izana.
c) Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokideak diren titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian lortutako tituluren bat izanez gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
d) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntza-eskakizuna, EGA…). Hautagaiek hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa-probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
e) IT Txartelaren ziurtagiri hauek edukitzea:
— Windows 7 (edo goragokoa).
— Ofimatika 2003 oinarrizkoa.
— Microsoft Word 2007 (edo goragoko) maila aurreratuan.
— Microsoft Access 2007 (edo goragokoa) maila aurreratuan.
— Microsoft Excel 2007 (edo goragokoa) maila aurreratuan.
— Microsoft Outlook, edozein bertsio.
— Mekanografia.
Ziurtagiri horiek badituela egiaztatzeko, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu epearen barruan, bederatzigarren oinarriko 2. paragrafoan aurreikusitako merezimenduekin batera.
f) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea egotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori eskatzen denean egiaztatu beharko du enpresako mediku-zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun-azterketaren bidez.
g) Diziplinazko espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publikotatik banatuta ez egotea, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
h) Izendatua gertatuz gero, lanpostuaz jabetuko den egunean, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera bateraezinak diren jardueretan ez aritzea.
i) Oinarri hauetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko azken egunean bete beharko dira eta Udaleko funtzionario karreradun izendatzen denera arte mantendu beharko dira.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Lasarte-Oriako Udaleko Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://lasarte-oria.eus/eu/tramiteak, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.
Paperean doazen eskabideak Lasarte-Oriako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira (Okendo plaza 1, 20160 Lasarte-Oria) lanegunetan, 14:00ak arte.
Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutun-azalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean.
GAI-ZERRENDA OROKORRA
1. 1978ko Konstituzio espainiarra. Egitura eta printzipio orokorrak. Espainiarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Horiek bermatzea eta kentzea.
2. Administrazio Publikoaren jarduerarako printzipioak: efikazia, hierarkia, deszentralizazioa, deskontzentrazioa eta koordinazioa. Administrazioa Legearen eta Zuzenbidearen mende egotea. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legeari eta Erregelamenduei egindako aipamen berezia.
3. Espainiako erregimen lokala: udalerria, lurraldea, biztanleria eta antolamendua.
4. Udalerrien eskumenak, Erregimen Lokalaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera eta Euskadiko Instituzio Lokalei buruzko 2/2016 Legearen arabera.
5. Organo kolegiatu lokalen funtzionamendua: bilkuren eta akordioen erregimena. Aktak eta akordioen ziurtagiriak. Udalbatzako buruaren ebazpenak.
6. Ordenantzak, Erregelamenduak eta Bandoak. Egiteko prozedura eta onespena. Arau-hausteak. Ordenantza fiskalak. Helburuak. ezaugarriak eta tramitazioa.
7. Ekintza administratiboaren formak, aipamen berezia eginez Administrazio Lokalari. Sustapeneko jarduera. Polizia-jarduera: Lizentziak.
8. Zerbitzu Publiko Lokala: Zerbitzu publiko lokala kudeatzeko erak.
9. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoarena. Sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jarduketako printzipio orokorrak. Administrazio publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumena eta kide anitzeko organoak. Abstenitzea eta errekusatzea.
10. Administrazio Elektronikoa Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legean. Espediente administratiboa.
11. Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legea. Ebazteko obligazioa. Administrazioaren isiltasuna interesatuaren eskariz hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik eza ofizioz hasitako prozeduretan.
12. Administrazio Elektronikoa Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legean. Administrazio Publikoekin elektronikoki erlazionatzeko eskubidea eta obligazioa; eta Erregistro Elektronikoa.
13. Administrazio Elektronikoa Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legean. Notifikazioa: notifikazioen jardunbiderako baldintza orokorrak. Notifikazioen jardunbidea paperean. Notifikazioen jardunbidea bitarte elektronikoen bidez. Emaitzarik gabeko notifikazioa.
14. Sektore Publikoko kontratuen 9/2017 Legea. Sektore publikoko kontratuak: aplikazio-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Kontratu administratiboen erregimen juridikoa. Kontratu pribatuen erregimen juridikoa.
15. Sektore Publikoko kontratuen 9/2017 Legea. kontratazio-organoak administrazio lokalean. Kontratu txikiak.
16. Ogasun lokalen baliabideak. Entitate lokalen diru-sarrera desberdinen sailkapena. Diru-sarrera publikoak sailkatzeko irizpideak. Erregelamenduzko eskumena arlo fiskalean.
17. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa. Xedapen orokorrak. Datuen tratamenduaren printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Datu bereziki babestuak. Pertsonen eskubideak.
18. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-esparrua, printzipio orokorrak eta entitate lokalen eskumenak.
19. 5/2015 errege-dekretu legegintzazkoa, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bateratua onesten duena. II. Titulua, Administrazio publikoen zerbitzura diharduen pertsonala. III. Titulua, eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea.
GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
— Lehen partea: ondarea eta etxebizitza.
1. Ekainaren 13ko 1372/1986 errege-dekretua, Entitate Lokalen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: Ondasunen kontzeptua eta sailkapena. Entitate Lokalen ondarea.
2. Ekainaren 13ko 1372/1986 errege-dekretua, Entitate Lokalen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: ondasunen inbentarioa eta erregistroa.
3. Ekainaren 13ko 1372/1986 errege-dekretua, Entitate Lokalen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: jabari publikoko ondasunen eta ondarezko ondasunen erabilera.
4. Ekainaren 13ko 1372/1986 errege-dekretua, Entitate Lokalen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: ondasunak besterentzea.
5. Azaroaren 6ko 2/2007 dekretu legegintzazkoa, Euskadiko Ondarearen Legearen Testu Bateratua onestekoa. I. Titulua. Xedapen Orokorrak; II. Titulua. Ondarearen babesa eta defentsa; III. Titulua. Ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
6. Azaroaren 6ko 2/2007 dekretu legegintzazkoa, Euskadiko Ondarearen Legearen Testu Bateratua onestekoa. IV. Titulua. afektazio, adskripzio eta mutazio demaniala; V. Titulua. ondasun demanialak erabiltzeko eta aprobetxatzeko beste modu batzuk; VI. Titulua. jabari pribatuko ondasunak besterentzea eta xedatzeko beste modu batzuk.
7. Administrazio Publikoen Ondarearen 33/2003 Legea, azaroaren 3koa: Atariko titulua. xedapen orokorrak: II. kapitulua. Administrazio publikoen ondarea; I. Titulua. Ondasunak eta eskubideak eskuratzea; II. Titulua. Ondarea babestea eta defendatzea.
8. Administrazio Publikoen Ondarearen 33/2003 Legea, azaroaren 3koa: III. Titulua. Ondasun eta eskubide publikoak; IV. Titulua. Ondasunen eta eskubideen erabilera eta ustiapena; V. Titulua. Ondarearen Kudeaketa; IX. Titulua. Zigor-erregimena.
9. Errentamendu Urbanoen 29/1994 Legea, azaroaren 24koa: II. Titulua, Etxebizitzen errentamenduak; IV. Titulua, Xedapen komunak.
10. Martxoaren 1eko 7/2019 errege-dekretuzko legea, etxebizitzaren eta alokairuaren arloko neurri urgenteena: II. Titulua, Etxebizitzen errentamenduak; IV. Titulua, Xedapen komunak.
11. Martxoaren 4ko 39/2008 dekretua, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko neurri finantzarioei buruzkoa.
12. 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz erregimen autonomikoko dotaziozko bizitokiak adjudikatzeko prozedurei buruzkoa.
13. 1889ko uztailaren 24ko errege-dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena: Bigarren Liburua. Ondasunak, jabetza eta horien aldaketak; Laugarren Liburua. Betebeharrak eta kontratuak: I. Titulua, Betebeharrak; II. Titulua. Kontratuak; IV. Titulua. Salerosketako kontratua; V. Titulua Trukaketa; VI. Titulua. Errentamenduko kontratua, XIV. Titulua. Fidantza; XVIII. Titulua. Preskripzioa.
— Bigarren partea: ogasun lokalak, aurrekontuak eta kontabilitatea.
14. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Ogasun Lokalen Erregulatzailea: Udalerriak: Tributu propioak; zuzenbide pribatuko diru-sarrerak; tributu propioak: arau orokorrak.
15. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Ogasun Lokalen Erregulatzailea: Udalerriak: zergak; tasak; prezio publikoak.
16. Abenduaren 19ko 21/2003 foru-araua, Gipuzkoako lurralde historikoko entitate lokalen aurrekontuei buruzkoa: I. Titulua: I. Kapitulua, Aurrekontuaren definizioa, indarraldia eta printzipioak; II. Kapitulua, Aurrekontu orokorren edukia; III. Kapitulua, Aurrekontu orokorren estruktura; eta IV. Titulua, Aurrekontu orokorrak prestatzea eta onestea.
17. Abenduaren 19ko 21/2003 foru-araua, Gipuzkoako lurralde historikoko entitate lokalen aurrekontuei buruzkoa: I. Titulua: V. Kapitulua. Aurrekontuko kredituen erregimen orokorra eta aldaketen erregimena; VI. Kapitulua, Aurrekontuen exekuzioa; VII. Kapitulua, Aurrekontuen likidazioa; eta VIII. Titulua, Aurrekontuen luzapena.
18. Abenduaren 19ko 21/2003 foru-araua, Gipuzkoako lurralde historikoko entitate lokalen aurrekontuei buruzkoa: II. Titulua, Diruzaintza; III. Titulua, Kontabilitatea; eta IV. Titulua, Kontu-hartzailetzako kontrola.
19. Abenduaren 15eko 86/2015 foru-dekretua, Gipuzkoako entitate lokalen kontabilitatearen arau-esparrua onesten duena. Aitortzeko eta baloratzeko arauak: 1. araua, ibilgetu materiala (TAKPPOren 3. eranskineko bigarren partea).
20. Abenduaren 15eko 86/2015 foru-dekretua, Gipuzkoako entitate lokalen kontabilitatearen arau-esparrua onesten duena. 2. Taldeko kontu-taula. Aktibo ez-korrontea (TAKPPOren 3. eranskineko laugarren partea).
21. Abenduaren 15eko 86/2015 foru-dekretua, Gipuzkoako entitate lokalen kontabilitatearen arau-esparrua onesten duena. 2. Taldeko kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Aktibo ez-korrontea (TAKPPOren 3. eranskineko bosgarren partea).