Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
Lehiaketa:
Informatika teknikaria
Lanpostua:
Informatika teknikaria.
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
- Informazio Sistemen Departamentuko Zuzendaritzari dagozkionak.
- Sistemen taldea koordinatzea.
- Enpresaren estrategia ezagutzea eta enpresaren zerbitzura dauden informazio-sistemak harekin lerrokatzea.
- Negozioa esparru guztietan kudeatzeko aukera ematen duten tresnak ezagutzea (aurrekontuak, ERP, espedienteen kudeaketa, datuen analisia, komunikazioak, web-zerbitzuak, etab.)
- Barruko eta kanpoko bezeroarekiko harremana koordinatzea, bezeroarenganako orientazio-bokazio argiarekin eta enpresarekiko konpromisoarekin.
- Berrikuntzarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko interesa izatea, enpresaren eraldaketa digitalean laguntzeko.
Titulazioa:
Goi-mailako unibertsitate-titulua, ahal dela Informatikako edo Telekomunikazioetako Ingeniaritzan
Hizkuntza eskakizuna:
- EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
- Ingelesa balioetsiko da, ahozko eta idatzizko ulermena eta komunikazioa
Beste baldintza batzuk:
EXPERIENTZIA
10 urteko esperientzia:
- Softwarea garatzeko eta proiektuak zuzentzeko arloa.
- Proiektuak kudeatzea Administrazio Publikoan edo harentzat, besteak beste, Informazio-sistemetan, Aplikazioen garapenean, Azpiegituretan eta Komunikazioetan, eta bereziki baloratuko da espediente elektronikoen kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea (ingurune publikoko programak eta zerbitzuak).
- Lantaldeak zuzentzea.
BESTE ESKAKIZUN BATZUK
- Bidaiatzeko prestasuna
- Gida-baimena
HONAKO HAUETAN IZANDAKO ESPERIENTZIA BALORATUKO DA:
- Informazio-sistemen zuzendaritza eta koordinazioa.
- Datuak kudeatzeko, aztertzeko, tratatzeko eta bistaratzeko tresnak ezagutzea.
- Sistema eragileak, komunikazioak eta datu-baseak ezagutzea.
- Zibersegurtasunaren, segurtasun-ziurtagirien ezarpenaren, Segurtasun Eskema Nazionalaren eta abarren arloko ezagutzak eta esperientzia.