Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.
Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
B motako gida baimena.
NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKERen eskabide eredua (DBLO Eskaera 2021 Solicitud LOPD) aurkeztuz eta CV erantziz, berari dagozkion froga-agiriak gehituz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.
Lan esperientzia egiaztatzeko, enpresa zein administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bertan kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi beharko dira. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.