Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko LEGEA, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 1955
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 1982/11/24
  • Argitaratze-data: 1982/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Azaroaren 24ko 10/1982 "Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei. Gasteizen, 1982garreneko Azaroaren 24an. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Agintaritzaren esku uzten dute euskeraren erabilpena zabaltzeko eta arauzkotzezko xedezko neurriak hartzea, euskera Euskal Herriaren Kultura-Ondarearen funtsezko zati eta, gaztelaniarekin batean, Autonomia-Elkarteko hizkuntza ofizial denez. Helburua zera da: Euskera, gure Elkartearen nortasunaren erakusgarri nabarmenena eta behinena eta, ezagutzaren eta erabilkeraren bidez, gizabanakoak Elkartean erabat bertakotzeko bidea dela aitortzea. Euskera Euskal Herriaren berenezko hizkuntza eta gaztelaniarekin batean hizkuntza ofizial izateak ez die, inola ere, batagatik edo besteagatik hartaz baliatzen ez diren herritarren eskubideei kalterik ekarri behar, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 6garren Ataleko 3garrenak berariz dionez. Hizkuntzari Euskal Herriko herrikide guztien baterapide denaren aitorpena egin ondoren, euskal herritarrek hizkuntzaren alorrean dituzten eskubideak gure Lege-Antolapidetzaratu beharra dago eta, batipat, hizkuntza ofizial bietan ihardutzeko eskubidea, eta hizkuntzarekiko babesaren bermea, Euskal Herriak gordetzen duen kultura-ondare baten funtsezko zati denez. Legea gauzatzen duten guztizko oinarri-irizpideetatik abiatuta, Aintzin-Idazpuruak euskera Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen berenezko hizkuntza denaren aitorpena egiten du, eta haren lur-mugartean euskera eta gaztelania hizkuntza ofizial direnekoa. Atal horretan bertan, hizkuntzagatikako bereizkeria galerazten da. Lehenengo Idazpuruak, herritarrek hizkuntzaren alorrean dituzten eskubideak eta euskal Herri-Agintaritzak egin beharrekoak ditu gai. Bigarren Idazpuruak Herri-Agintaritzaren ekintzak araupetzen ditu. Bertako lehen-Atalburua Herri-Arduralaritzan euskera erabiltzeari buruzkoa da, Autonomia-Arduralaritzarekingo harremanetan euskera eta gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen delarik. Agiri-paperak herri-erroldetegietaratzea ere araupetzen da, aginte-araupideak edo erabakiak edo Arduralaritzaren egintza guztiak, baita mezuak eta adierazpenak ere bi hizkuntzetan argitaratu beharko direla agintzen da. Zuzenbidea eragiten dutenekingo harremanetan herritar guztiei bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofiziala erabiltzeko esku ematen zaie. Autonomia-Elkarteko herrien eta orohar toki-izen guztien izen ofizialak finkatzeko ahalmena Jaurlaritzari, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei edo Toki-Erakundeei ematen zaie. Kale-bidetango seinale eta iragarpenen idazkera araupetzen da. Zinpeko itzultzaile-tituloa lortu eta ematea araupetzeko ahalmena Jaurlaritzari ematen zaio, baita itzultzaileen zerbitzu ofiziala sortaraztekoa ere. Herri-Agintaritzak erabili beharreko iragarki edo itxura-eredu ofizialak, baita Euskal Herritik abiatzen diren Herri-Garraioen zerbitzuak ere bi hizkuntzetan erabilli beharko direla agintzen da. Hemi-Arduralaritzari datxekon lanarigoa arian-arian euskalduntzea aintzin-ohartematen da. Bigarren Atalburuak euskeraren irakaskuntzango erabilpena araupetzen du. Aukeratuz besteko hizkuntza ofiziala irakatsi beharra araupetzen delarik, ikasle guztiek bere ikasketak euskeraz egiteko duten eskubidea aitortzen da. Jarri beharreko hizkuntza-ereduak araupetzea, bi hizkuntza ofizialak behar hainbat ezagutzeko neurriak hartzea eta ikasketa-egitamuak elkarri egokitzea Jaurlaritzaren gain uzten ditu. Irakasleak gaitzeari buruzkoan, irakasleok euskeraz eta gazteleraz erabateko gaitasuna lor dezaten, hauen ikasketa-egitamuak egokitzea ohartematen da. Euskera ikasi beharrik ez izateko agiango barkapenak ere ohartematen dira. Hirugarren Atalburuak, albisteak euskeraz jaso ahal izateko eskubidea aitortzen duelarik, euskeraren adierazpideetango erabilpena araupetzen du. Autonomia-Elkarteko adierazpideetan euskera suztatzea eta EITB-n euskerari indar ematea eta irratigintzan, albistaritzan, irudiaren eta hotsaren irarpidetan etabar, euskera suztatzezko eta babestezko neurriak hartzea jaurlaritzaren gain uzten ditu. Laugarren Atalburua euskera gizartean eta erakunde-mailako beste alorretan erabiltzeari buruzkoa da eta gara-adinekoei euskera erakustea eta euskeraz alfabetatzeko lana, maila ezberdinetan euskeraren erabilpena suztatzea Jaurlaritzaren gain uzten du eta, Lege honen erabilpena eta hedapena elkarkidetzeko, Jaurlaritzak harreman-sail bat sortaraziko duela ohartematen du. Boskarren Atalburuan agizko euskera-idatzi ofizialaren batasun eta arauzkotasunaz arduratzeko lana Jaurlaritzaren gain uzten du. Erabaki Gehigarriak, Autonomia-Elkartetik kanpo egon eta euskerarekin zerikusirik duten ekintzapidetan ihardun diharduten iraskunde edo aginte-sailekin atxikipenak antolatzea Jaurlaritzaren gain uzten du. Aldibaterako Erabakiak, orain arkitzen garen egoeratik, Lege honen funtsa beste Lege eta Araudietan gauzatu artean araupidetza-hutsik gerta dedina galeraziz, Lege honen erabilpena eta hedapena bete-betekoak izan daitezeneko beste egoera ,batera aldatzea segurtatzen du. Legeak Baliogabetzezko eta Azken-Erabaki bana sartzen ditu eta hoietan Legearen arauzko hedakuntza egiteko baimena ematen zaio Jaurlaritzari. AINTZIN-IDAZPURUA Lehenengo Atala Euskeraren eta gaztelaniaren erabilkera Lege honetan agindutakoari eta Lege honen hedapenerako Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak eman ditzaten gainerako aginduei atxikiko zaie. 2garren Atala Euskal Herriak euskera du berenezko hizkuntza. 3garren Atala Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen hizkuntza-ofizialak euskera eta gaztelania dira. 4garren Atala Euskal Herriko Autonomia-Elkartean hizkuntzagatik inork bereizkeriarik izan ez dezan, Herri-Agintesailek ardura izan eta behar daitezen neurriak hartuko dituzte. LEHENENGO IDAZPURUA ATALBURU BAKARRA Herritarren eta herri-agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean 5garren Atala 1. Euskal Herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak hitzez nahiz idatziz ezagutzeko eta erabiltzeko eskubide. 2. Euskal Herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie: a) Arduralaritzarekin eta Autonomia-Elkartean kokatutako edozein Ihardutze-Sail edo Erakunderekin harremanak hitzez eta/edo idatziz euskeraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea. b) Ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea. c) Aldizkariak, irrati eta telebista eta beste adierazpideetako emankizunak euskeraz jasotzeko eskubidea. d) Lanbidezko, lanezko, politikazko eta sindikaritzazko ekintzetan euskeraz aritzeko eskubidea. e) Edozein bilkuratan euskeraz egiteko eskubidea. 3. Eskubide hauek eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen, herri-agintesailek beroien erabilpena bermatuko dute. BIGARREN IDAZPURUA. Herri-agintaritzaren ihardunez LEHENENGO ATALBURUA Euskera Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lur-eremu barruko herri-arduralaritzan erabiltzeaz 6garren Atala 1. Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri-Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskera nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, behar daitezen neurriak hartuko dira eta eskubide honen erabilpena arian-arian bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko. 2. Norbanako batek baino gehiagok eskuhartu dezateneko zehaztapidetzan edo arazopideketan, haiek elkar hartuta aukeratu dezaten hizkuntzaz baliatuko dira herri-agintariak. Elkar hartzerik ez bada, zehaztapidetza edo arazopideketa hasitakoak nahi dezan hizkuntza erabiliko da, bi aldetakoek argipideak bere aukerako hizkuntzan jasotzeko duten eskubidearen kaltetan gabe. 7garren Atala 1. Autonomia-Elkartearen menpeko agiripaperak herri-erroldetegietaratzea, hauek nahiz Eusko Jaurlaritzarenak, bertako Erakunde Burujabeenak; Foru-Arduralaritzenak, Toki-Arduralaritzarenak, nahiz besterenak izan, egon daitezeneko hizkuntza ofizialean egingo da. 2. Autonomia-Elartearen menpeko ez diren herri-erroldetegietan, Eusko Jaurlaritzak, gaitasunaren jabe diren ihardutze-sailekin elkar hartuz, euskeraren erabilpena arauzkotzea suztatuko du. 3. Hoiek erakusteko eta/edo hoiekiko egiaztapen-agiriak egiteko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko edozein hizkuntza ofizialetarako itzulpenaren bermea emango da. 8garren Atala 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egon daitezen Herri-Agintaritzagatikako edozein aginte-araupide edo erabaki ofizialek bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du zabalkunde ofiziala egiteko. 2. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango herri-agintariek eskuhartu dezateneko egintza guztiak, eta bai arduralaritza-mezu eta adierazpenak ere, bi hizkuntzetan egon beharko dute, doakienek berariz Autonomia-Elkarteko hizkuntza ofizialetatik bat aukeratu dezatenean salbu. 3. Gorago agindutakoa hala dela ere, udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez dedinean, herri-agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean, euskera bakarrik erabili ahal izango dute. 9garren Atala 1. Epailaritzarekingo harremanetan, herritar guztiek aukerako hizkuntza ofiziaIaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska dakiekeela. 2. Euskeraz aurkeztutako idazki eta agiriak, eta bai epailaritza-ihardunak, balio osozkoak eta eragite-indarrezkoak izango dira. 3. Eusko Jaurlaritzak, dagokien ihardutze-sailekin elkar hartuta, Euskal Herriango Epai-Arduralaritzan euskeraren erabilpena arauzkotzea suztatuko du. 10garren Atala 1. Autonomia Elkarteko lurralde, udal, herri, jeografia-gorabehera, hiribide eta, orohar, toki-izen guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek edo Toki-Erakundeek finkatuko dituzte, bakoitzak berari dagokion aginte-eremuaren barruan eta, beti ere, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari, hizkuntza bakoitzari dagokion idazkeraz men eginez. Toki-erakundean eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurreko atalean esandako izen ofizialei buruzko auziren bat gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzak ebatziko du, aurrez Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu ondoren. 2. Kale-bidetango seinale eta iragarpenak bi hizkuntzetan egongo dira, nolanahi ere nazioarteko arauei eta baliatzaileekiko ulergarritasunari eta segurantzari atxikiz. 3. Izen hauek oso ezberdinak izanez gero, bide-seinaleei buruzkoetarako, biak ofizialtzat joko dira. 11garren Atala Euskal Herritik abiatzen diren herri-garraiozko zerbitzu guztietan, jendearentzako irarkiak, mezuak eta adierazpenak euskeraz eta gaztelaniaz egingo dira. 12garren Atala 1. Jaurlaritzak araupetuko ditu bi hizkuntzen arteko zinpeko itzultzaile-tituloa lortzeko eta emateko baldintzak. 2. Halaber, itzultzaile-zerbitzu ofiziala sortaraziko du; hori Autonomia-Elkarteko herritarren eta Herri-Erakundeen esku egongo da, itzulpenen zehaztasuna eta legezko baliokidetasuna bermatzeko. 13garren Atala Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko herri-agintaritzak erabili beharreko iragarki edo itxura-eredu ofizial guztiak bi hizkuntzetan egon beharko dute. 14garren Atala 1. Lege honen 6garren atalean aitortzen diren eskubideak egiteratu daitezen, herri-agintariek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzari atxikitako lanariak arian-arian euskalduntzeko xedezko neurriak hartuko dituzte. 2. Herri-agintariek erabakiko dute zein lantokitarako izango den beharrezko bi hizkuntzak jakitea. 3. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen lur-eremuango Arduralaritzako gainerako lantokietara sartzeko egin daitezen baztertze-indarrezko azterketetan, beste merezimenduen artean hizkuntza ofizialen jakintzamaila hartuko da kontutan; horren haztaketa lanbide-maila bakoitzerako egingo du Arduralaritzak. BIGARREN ATALBURUA Euskeraren irakaskuntzango erabilpena 15garren Atala Ikasle guztiei, hezkuntza-maila berezitan, irakaskuntza euskeraz eta gaztelaniaz hartzeko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako Legebiltzarrak, edo hala badagokio Jaurlaritzak, elebitasuna arian-arian Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko hezkuntza-erapidetza osora hedatu dedineko xedezko neurri egokiak hartuko ditu. 16garren Atala 1. Unibersitate ikasketetaraino eman dedin irakaskuntzan, aitak, kuradoreak edo hala egokituz gero ikasleak berak ikasketak egiteko aukeratu ez duen hizkuntza ofiziala erakustea nahitaezkoa izango da. 2. Hala ere, Jaurlaritzak ikastegi bakoitzean erabiIi beharreko hizkuntza-ereduak araupetuko ditu, guraso edo kuradoreen nahia eta eskualdeko gizarte-hizkuntzazko egoera kontutan izanik. 3. Herri-diruzko laguntza hartu eta araupeko irakaskuntza Elkartean ofizial ez den hizkuntza bat oinarri dela eman ditzaten norbanako-jabetzapeko ikastegiek, euskera eta gaztelera nahitaezko ikasgai gisa emango dituzte. 17garren Atala Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabilzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskera-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapidetan eta Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskera agizko adierazpide eginez. 18garren Atala Irakasketa-egitamuak 15garren, 16garren eta 17garren ataletan jarritako helburuei egokitu zaizkie. 19garren Atala Irakasleen gaikuntzarako unibersitate-eskolek irakasleak bere berarizkotasunak eskatzen duenaren arauera euskeraz eta gazteleraz erabat gai izan daitezela lortzeko egokituko dituzte bere ikasketa-egitarauak. 20garren Atala 1. Jaurlaritzak, irakaskuntza euskeraz hartzeko eskubidea egiteratzeko, irakasleak arian-rian gehiago euskalduntzeko bideak jarriko ditu. 2. Halaber, eta Lege honen 15garren eta 16garren ataletan ohartemandakoa betetzeko, euskeraz jakitea nahitaezko izango duten lantoki edo irakaskuntza-gelak zehaztuko ditu. 21garren Atala Bere ikasketak Euskal Herriko Autonomia-Elkartetik kanpo hasita euki; edo bere ohizko egoitza Autonomia-Elkartean ez dutela egiaztatu dezaten ikasleei, euskera ikastea barkatu ahal izango zaie, horretarako jarri daitezen modutan. HIRUGARREN ATALBURUA Euskeraren gizarte-adierazpideetango erabilkera 22garren Atala Gizarte-adierazpideek albisteak euskeraz eta gazteleraz eman diezaizkieten duten eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei. Horretarako Jaurlaritzak, euskera gizarte-adierazpideetan gero eta gehiago agertu dedineko neurriak hartuko ditu, hizkuntza ofizialen erabilkera arian-arian berdindu dedinera joz. 23garren Atala Jaurlaritzak, aurreko atalak jarritako bi hizkuntzen arteko kidetasuna bermatzeko, Autonomia-Elkarteko adierazpideetan euskera lehenengotasunez erabiltzea suztatuko du. 24garren Atala Jaurlaritzak, EITB-n hizkuntza arauzkotzeari bultza egingo dio, euskera, Euskal Herriaren berenezko hizkuntza denez behar bezala erabiliko dela bermatzeko. 25garren Atala Jaurlaritzak 22garren atalean aitortutako eskubidea arian-arian bermatzeagotzeko, euskal argitalpenak suztatzeko eta babesteko neurriak hartuko ditu, nolanahi ere honako hauetan euskeraren zabalkundeari eta benetan erabili ahal izateari indar emanaz: Irratian. Egunkari eta aldizkarietan. Zineman. Antzerki eta ikuskizunetan. Irudiaren eta hotsaren irarpideetan. Horretarako, aurreko alor hoietzaz ihardun eta hoiek araupetu ditzaten legeetan horretzazko idazpuru bat sartuko da. LAUGARREN ATALBURUA Euskeraren gizarte-erabilpena eta erakunde-alorrreko beste alderdi batzuk 26garren Atala Euskal Herri-agintariek euskera gizarte-bizitzaren alor guztietan erabili dedila suztatzezko neurri egokiak hartu eta beharrezko baliapideak jarriko dituzte, herritarrei bere merkataritza, kultura, bazkun, kirol, erlijio eta beste nolanahiko ekintzapidetan euskeraz ari daitezeneko bideak eskeintzeko. 27garren Atala 1. Euskal herri-agintariek euskera zabalkunde-ihardunetan erabiltzea suztatuko dute. 2. Halaber, euskera-giroari indar emango diote, eta bai merkataritzazko, atsedenezko, kulturazko eta bazkunezko ofizialez besteko nolanahiko erakundetako iragarkietan erabiltzeari ere. 28garren Atala Jaurlaritzak, euskeraren gara-adinekoentzako irakaskuntza eta euskaldunak alfabetatzea suztatuko ditu, horretarako Herri-Erakunde bat sortaraziz. Horrentzako araupideak Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez jarriko dira. 29garren Atala Jaurlaritzak, euskeraren erabilpena arauzkotzezko lana errazteko, harreman-sail bat sortaraziko du, Lege hau egiteratzeari eta osabideratzeari buruzkoetan Erakunde Berezien ahalegin eta ekintzapideak aztertzea, zedarritzea eta antolakidetzea xede duela. BOSKARREN ATALBURUA Euskeraren idatzitako hizkuntza ofizial denezko erabilkera 30garren Atala Jaurlaritza, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen lur-eremu osorako idatzizko hizkuntza ofizial denez, euskeraren batasun eta arauzkotasunaz arduratuko da, Euskal Herriaren kultura ondarearen funtsezko zati direnez euskalkiei bizi diren tokietan zor zaien begirunearen kaltetan gabe. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Jaurlaritza, bere agintepideen hesparruan, Autonomia-Elkartearen mugartetik kanpo ihardun eta euskerarekiko ikerlan, babes eta suztapen-ekintzapidetan ihardun dezaten iraskundeen edo agintaritzen lankide izango da, horretarako kultura-atxikipenak antolatuz. Bigarrena.- Jaurlaritzak, Euskal Herriko gizarte-hizkuntzazko egitamuketarako mapa egingo du, hori aldian-aldian Eusko Legebiltzarrari jakin erazi ondoren birrikuskatuz. Hirugarrena.-Eusko Jaurlaritzak, horretarako gaitasuna duten ihardutze-sailekin elkar hartuta, Lege honen 6garren, 8garren, 11garren, 13garren eta 14garren ataletan araupetu-takoetan, Erresumaren Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango Arduralaritzan euskera arian-arian arauzkotzenagotu dedineko neurriak hartzeari bultz egingo dio. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.-Herri-Arduralaritza berezitan Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako biderapen eta zehaztapidetza guztiei, hasi zireneko hizkuntzan jarraituko zaie bukatu arte. Bigarrena.- Jaurlaritzak, tokiko herri-agintariek eskatuta, eta tokiko gizarte-hizkuntzarekiko egoerari bereziki begiratuz, Lege honetan Konstituzioaren edo Estatutoaren aginduz noraezeko izan ez daitezen atalen batzuk egiteratzea aldi baterako barkatu ahal izango du, bere agintepide-eremuaren barruan. BALIOGABETZE-ERABAKIA Lege honetan agindutakoaren aurkako gerta daitezen maila bereko edo apalagoko agintza guztiak baliogabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Lege hau egiteratzeko eta erabiltzeko behar daitezen araupidetza-agintzak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari; Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (18)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.