Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 15eko 370/1987 DEKRETUA, Azaroaren 24eko 10/1982 Legearen 29.atalak dioena betetzeko Euskararen Aholku Batzordea antzaldatuz eta Lege horren Lehen Erabaki Gehigarriari dagokion zenbait eginbehar Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusiare egotziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 2661
  • Xedapen-zk.: 370
  • Xedapen-data: 1987/12/15
  • Argitaratze-data: 1987/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

ARRAZOI-AZALPENA Euskararen Aholku Batzordea sortu ondoren Euskararen Erabilera Nornmltzeko Oinarri-Legea onartu zuen Eusko Lege·biltzarrak. Estatuto Gobernuak Konstituzioaz kontrako Errekurtsoa tartean jarri zion gero Lege hurretako zenbait atali; eta Konstituzio Auzitegiak emana du, azkenik, errekurtso horren Epaia. Euskararen Aholku Batzordea egituraz eta funtzionamoldez antzaldatzea komeni da, guzti horregatik, Euskararen Legeak zenbait ataletan dioena betetzeko: 29. atalean dioena, bereziki, elkargune bat sortarazteaz. Euskararen Aholku Batzordea elkarrizketarako bilgune izango da, beraz. Eta, ondorioz, osakeraz ere izango du horren oihartzunik: Lurralde Historikoen ordezkaririk izango da bertan, berdin Euskal Herrian sendo erroturiko erakunde eta elkarteetakurik, eta bai euskararen alor-eremuan begirune eta itzal berezia irabazia duen norbanakorik ere; politikazko harat-honaten gainetik, gure hizkuntza sendotu eta zabaltzen lagunduko duen organoa izan behar du bilgunezko Batzorde honek. Guzti horren ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1987ko Abenduaren 15eko bere bileran aztertu ondoren, zera ERABAKI DUT: 1. Atala.- 1 Euskararen Aholku Batzordea hizkuntza normaltzeko ahaleginetan ari diren erakunde desberdinen elkargune izango da, Azaroaren 24eko 10/1982 Legeak bere 29. atalean dioenaren ildotik. 2. Erakunde desberdin horien ahaleginak eta ekintzak aztertu, bideratu eta koordinatzeko lana, Lege horren aplikazio-garapenez denaz bezainbatean, Aholku Batzordoaren Osokoaz eta Etengabeko Batzorde-atalaz bideratuko da batetik; baina, batez ere, Berarizko Batzorde-atalak baliatuko dira zeregin horretarako. Dekretu honetan ezartzen zaizkien eginkizunen ildotik bideratuko da, batean zein bestean, langintza osoa. 2. Atala. 1. Honako talde atalok izango ditu, bere langintzarako, Euskararen Aholku Batzordeak: - Batzorde Osoa - Batzorde-atal Iraunkorra - Berarizko Batzorde-atalak -2. Norbanako atalok izango ditu, bestalde, Euskararen Aholku Batzordeak: - Lehendakaria - Idazki Nagusia - Berarizko Batzorde-atalen Bateragilea 3. Atala.- 1.- Aholku Batzorde Osoaren kideak honako hauek izango dira: a) Lehendakaria: Eusko·Jaurlaritzaren Lehendakaria, bere ordezkotza hala leritzonetan Jaurlaritzako Sailburu bati eman diezaiokeelarik. b) Idazkari Nagusia: Hizkuntz Politikarako Idazkari Nagusia bera. c) Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez izendatutako batzordekide bat. d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez izendatutako batzorkide bat. e) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez izendatutako batzorkide bat. f) Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Historikoetako hiru Foru Aldundien proposamenez izendatutako batzordekide bana. g) Euskaltzaindiaren proposamenez izendatutako batzordekide bat h) Euskal Herriko Unibertsitatearen Errektoreak proposaturik izendatutako batzordekide bat. i) Deustoko Unibertsitatearen Errektoreak proposaturik izendatutako batzordekide bat. j) HABEren proposamenez izendatutako batzordekide bat. k) EITBren proposamenez izendatutako batzordekide bat. I) HAEEren proposamenez izendatutako batzordekide batm) Euskarari buruzkoetan itzala aitortzen zaienen artetik izendatutako hamabi batzordekide. 2. Batzorde Osokoen artetik hautatutako batzordekide bat izango da batzar-agirien idazkari. 3. Kasuan kasuko aztergaiak hala eska dezanean, hartan jakitun den bestelako lagunik ere deitu ahal izango da Osoko bileretara. Hizpidea izango du halakok, baina botorik ezin emango du. 4. Atala.- 1. Lehendakariaren Dekretuz izendatuko dira Aholku Batzordearen kideak 2. Lau urte iraungo dute batzordokideek kargu horretan. 3- Aurreko pasarteak dion aldia igaro izanagatik tokia utzitako batzordekideak beste kargualdi berrietarako proposatu eta izendatu ahal izango dira. 4. Heriotzez, ezintasunez, kargu-uzteaz edo beste zernahi arrazoirengatik batzordekideen artean hutsarterik gertatuko balitz kasuan kasuko erakundea-jakinaren gainean jarriko da, falta den kargualdirako ordezkorik aukera dezan. 5. Atala. - Aholku Batzorde Osoaren eginkizun dira: a) Autonomi Elkarte osorako hizkuntz plangintza orokorraz, Eusko -Jaurlaritzak berau onartu aurretik, beharrezko argibideak emetea. b) Jaurlaritzaren mandatuz, Euskal Autonomi Elkarteko hizkuntz plangintzaz diharduen zernahi arazo aztertu eta lantzea. c) Jaurlaritzak onartu aurretik, Autonomi Elkarte osorako ekintza-planak osatzeko proposamenak prestatzea. d) Eusko Jaurlaritzak argitasun-eske aurkeztuko dizkion luze-zabaleko agindu-gaiei buruzko bere eritzia jakinaraztea. e) Euskararen erabileraz diharduten arauzko erabakiei etekinik hoberena ateratzeko,. Jaurlaritzari nahiz kasuan kasuko Herri-Aginte eta Erakunde zein erabaki hartu proposatzea. f) Euskalgintzan diharduten elkarteen langintza koordinatzeko arau gidariak eskaintzea. g) Hizkuntza kontuan zeresan zuzena duten Herri-Aginte guztien jarduna bateratzeko neurriak proposatzea. h) Administrazio-gune desberdinetan euskalkien nahiz euskara batuaren erabilerak sor ditzakeen gora-beherez, hala legokiokeenean Euskaltzaindiari bere eritzia eskatu ondoren, argibiderik ematea. i) Gobernuak Soziolinguistikazko Plangintza Mapa prestatu edo berrikusi aurretik, horri buruzko argibideak ematea. j) Dekretu honen 15. atalak dioenaren ildotik egingo zaizkion galderei erantzuna ematea. k) Batzorde-atal Iraunkorrak prestatuko duen urteroko txostena onartzea. 1) Legez edo araubidez hala legokiokeen beste edozein eginbehar. 6. Atala.- Honako hauek dagozkio Lehendakariari, edota honek bere ordezkotza ernandakoari a) Batzorde Osoa biltzeko deiak egitea. b) Legeak betearaztea eta Batzordearen barne-jardunak eraz egin daitezen ziurtatzea. c) Batzordeak prestaturiko txosten eta eritzi-azalpenak Jaurlaritzari bidaltzea. d) Edozein norbanako nahiz entitate publiko zein pribaturen aurrean Batzordearen ordezkotza egitea. e) Legeek, Araudiek edota Aholku Batzordearen erabakiek egozten dion beste zeinnahi aginpidez jardutea. 7. Atala.- Honako hauek dagozkio Idazkari Nagusiari a) Lehendakaria bertan ez dagoenean Batzorde-atal Iraunkorraren bileran buru izatea. b) Batzordearen eta Batzorde-atalen ekintzak koordinatzea. c) Lehendakariaren gidaritzapean, Aholku Batzordearen eta bere Batzorde-atalen erabakiak bete daitezen zaintzea. d) Tramite-kontuei bere bideak eginaraztea. e) Legeek, Araudiek edo Aholku Batzordeak eta Batzorde-atalek (azkenok aktan jaso-arazitako erabakiz) eman diezazkioten gainontzeko egitekoak bideratzea. 8. Atala.- 1. Honako hauek izango dira Batzorde-atal Iraunkorraren kide: a) Lehendakaria b) Idazkari Nagusia c) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez izendatutako batzordekidea. d) Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez izendatutako batzordekidea. e) Batzorde Osoak bertakoetatik izendatutako hiru batzordekide. f) Osoko akta-idazkaria, aurrean esandako horietariko bat ez bada. 2. Akta-idazkaria Batzorde Osokoa bera izango da, non eta Batzorde-atal Iraunkorrak besterik erabakitzen ez duen. 9. Atala.- Batzorde-atal Iraunkorraren eginkizun dira: a) Osoko bileran landu beharreko gaiak aztertu eta arauz bideratzea. b) Eztabaidagai izatekoak diren puntuez Batzorde Osoari beharrezko argibideak eskaintzea. c) Batzorde Osora zein gai aurkeztu eta zein ez erabakitzea, edozein gairi heltzeko azken hitza beti ere Batzorde Osoak bere duelarik. d) Aholku Batzordearen urteko ekintzen txostena prestatu eta, onespen-eske, Batzorde Osoari aurkeztea. e) Legeek, Araudiek edota Aholku Batzorde Osoak eskuratu diezaion beste edozein arazo. 10. Atala.- a) 1.- Aholku Batzorde Osoaren erabakiz Berarizko Batzorde-atalak eratu ahal izango dira, gai jakinetarako txostenak eta lanak prestatzeko. 2. Eginkizun nagusi bi izango dituzte Berarizko Batzorde-atalok: batetik, Batzorde Osoari eta Batzorde-atal Iraunkorrari beren lanak egiten laguntzea; bestetik, erakunde desberdinek Euskararen Legea aplikatu eta garatzeko eman beharreko pausoak xehetu eta guztien lan-jarduna bateratzeko oinarrizko azterlanak egitea. Berarizko ardura eskainiko diote, alor honetan, Soziolinguistikazko Plangintza-Mapari. Guzti hori, jakina, Berarizko Batzorde-atalon sorrera-erabakian zehaztuko diren gainerako xehetasunak aintzakotzat hartuz bideratuko da. b) 1.- Berarizko Batzorde-atalak aldi baterakoal: edo iraunkorrak izan ahal izango dira; bakoitzaren sorrera-erabakiak finkatutakoa izango dute, beti ere, arau gidari. 2: Bertako kideek, hala izan badaitezke ere, ez dute ezinbestean Aholku Batzordearen kideetakoak izan beharrik: delako clkarguncari dagozkion zereginekin nolabaiteko harremana izatea, hori dute ezinbesteko baldintza. Hori dela-eta, era honetako kideez osatuko dira Euskararen Aholku Batzordearen Berarizko Batzorde-atalak: a) Euskararen Erabilera Normaltzeko Oinarri-Legeak markatzen dituen eginbeharrak bete eta garatzeko gaitasun-ahalmenik duten erakundeen ordezkariak. b) Euskalgintzan, euskararen erabilera norrnaldu asmoz, diharduten elkarteen ordezkariak. 3. Berarizko Batzorde-atalon kide izan ahal izango dira, orobat, berarizko gai horietan arituak izanik nazioartean halako entzutea irabazia duten jakitunak. 4. Idazkari Nagusiak Berarizko Batzorde guztietan parte hartu ahal izango du. 5. Euskararen Aholku Batzordeak Berarizko Batzorde-atalen Bateragile bat izango du. Bateragile hori 3. ataleko m) pasartean aipatzen diren 12 batzordekideetariko bat izango da. Euskararen Aholku Batzordearen Idazkari Nagusiaren gidaritzapean, Berarizko Batzorde-atal hauei egotzitako eginbeharrak ongi betetzeaz arduratuko da. 6. Euskararen Aholku Batzordearen Idazkari Nagusiak hala proposaturik, Lehendakariaren Dekretuz izendatuko da Bateragilea. 7. Berarizko Batzorde-atalen bilera-deiak Idazkari Nagusiak egin ahal izango ditu edota, hala Iegokiokeenean, Bateragileak. Ohiz kanpoko bilera-deiak, berriz, Aholku Batzordearen Lehendakariak. 11. Atala.- Aholku Batzordeak gutxienez hiru hilabetez behin egigo ditu bere ohizko bilerak, eta Lehendakariak edota Idazkari Nagusiak dei egin diezaioten guztian. 2. Batzorde-atal Iraunkorra hilean behin bilduko da gutxienez, eta Idazkari Nagusiak dei egin diezaion guztian. 3. Berarizko Batzorde-atalak beren sorrera-erabakietan finkatuko den gutxienezko maiztasunez bilduko dira. 12. Atala.- Euskararen Aholku Batzordearen barne-ihardupideaz Dekretu honek araupetu gabe uzten duen guztietan 1958ko Uztailaren 17ko Prozedura Administratiboari buruzko Legeak bere I. tituluaren II. atalburuan begiz jotakoa hartuko da gidari. 13. Atala.- Euskararen Aholku Batzordea eratzeak eta horren jardunak ekar ditzan nolanahiko gastuak Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzak dituen Aurrekontuen gain joango dira. 14. Atala.- Euskararen Aholku Batzordearen kideek arauz finkatuko diren bidai gastu eta egun-sarietarako eskubidea izango dute. HIZKUNTZ POLITIKARAKO IDAZKARITZA NAGUSIAZ 15 .Atala.- Euskal Herriaren soziokulturazko batasunari sendo eusteko eta bere etnolinguistikazko bizitasuna indartzeko, Euskararen Aholku Batzorde osoa entzun ondoren honako ekintza hauek bideratzeko ahalmena du Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusiak: a) Ikerlanez edo jagoletzaz euskalgintzan diharduten Nafarroako Herri-Aginteekin Eusko Jaurlaritzak bere aginpide-alorrean eratuko dituen kulturazko lokarri-harremanak bideratzen saiatu eta indartzea. b) Gainerako Euskal Lurraldeetako erakunde eta Herri-Aginteekin Jaurlaritzak, Legeak ezarritako ildotik, ezar ditzakeen lokarri-harremanak eratzeko beroni proposamen jakinak aurkeztea. c) Jaurlaritzari beste nonnahiko bizigune elebidunekiko harreman-bideak sendotzeko proposatnenak aurkeztea, hizkuntz aniztasuna aintzat hartuko duten herriarteko politika-neurriak indartu asmoz. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa: Jaurlaritzak, euskalgintzan jardungo duen erakunde publiko berri bana sortu ahala eta erakunde horren proposamenean oin-hartuz, kide bana izendatu ahal izango du Euskararen Aholku Batzorderako. Bigarrena: Euskararen Aholku Batzordeak berak onartuko du bere barne-jardunerako Araudia. INDARGABETZEKO ERABAKIA 1982ko Urtarrilaren 11ko Dekretua indargabeturik gelditzen da, Dekretu honetan esandakoaren kontra legokeen guztian. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emandako egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1987ko Abenduaren 15ean. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.