Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 11ko, 27/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 504
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 1987/03/11
  • Argitaratze-data: 1987/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak, orain arteko Jaurlaritzaren eratze eta ihardutze-egitura finkatu zuen. Itunearen gai izan den Jaurlaritza-Ituneak, Jaurlaritzan aldaketak sartu beharra ekarri du eta Dekreto honen onarpenaren komenigarritasuna sortarazi. Dekreto honen bidez, Jaurlaritza-Legearen agindu bat betetzen da, funtsezko egituran beharrezko diren aldaketak eta Lehendakariordetzak eta Jaurlaritzako Sailek bete behar dituzten egitekoak, berriz ere lege-agiri bakar batetan eskainiz. Guzti horren ondorioz, eta Jaurlaritza-Legeko 8., 23. eta 25. Atalek ematen dizkidaten eskubideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Jaurlaritzaren egitura. Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusia, honako Sail hauen bidez antolatzen da. - Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saila. - Herrizaingo Saila. - Herriogasun eta Dirubideetarako Saila. - Ekonomia eta Egitamugintza Saila. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. - Kultura eta Turismo Saila. - Lan eta Gizartesegurantza Saila. - Osasunketa eta Kontsumo Saila. - Industria eta Merkataritza Saila. - Nekazaritza eta Arrantzu Saila. - Garraio eta Herrilan Saila. - Hirigintza, Etxebibitza eta Ingurugiro Saila.2. Atala.- Lehendakaria. Lehendakariak Jaurlaritzaren ordezkotza izan eta horren ekintzak artezten eta antolakidetzen ditu, Lehendakariordearen eta Sailburu bakuítzak bere ihardunean duen erantzukizunaren kaltetan gabe, eta Legeek eta Araudiek izendatzen dizkioten gainontzeko eginkizunak betetzen ditu.3. Atala.- Lehendakariordea. Lehendakariari dagokion politika-artezkaritzaren eta Autonomia-Estatutoak eta Legeek Jaurlaritzari ematen dizkioten agintepideen kaltetan gabe, honako egiteko hauek dagozkio Lehendakariordeari:. a) Jaurlaritzari buruzko Legeak ezarritakoak. b) Ekonomia-Egitamuaren lanketaren buru izatea eta Egitamu hori gaurkotzea. c) Jaurlaritzak Eskuemandako Batzordeen buru izatea eta horiek gidatzea, horien buru izateko Lehendakariak esku eman diezaionean. d) Jaurlaritzari buruzko Legeak dioenaren arabera, Lehendakariak esku eman diezaioneko gainontzekoak4. Atala.- Lehendakaritza, Zuzentza era Autonomia-Garapen Saila. Honako hauek dagozkio Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzun-beharraren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Jaurlaritzako Idazkaritza. b) Jaurlaritzaren izenean Legebiltzarrarekiko eta erakundearteko harremanak eta komunikazioak segurtatzea. c) Eusko Jaurlaritzaren autonomia-politikari dagozkion Akordioak onartzea eta formalizatzea, horrek eragina izan dezaneko Sailaren beharrezko partaidetzaren kaltetan gabe kasu bakoitzean; horretarako, Estaduarekiko Transferentzia-Batzorde Mistoaren Burutza Eusko Jaurlaritzaren izenean eta Sailen ekintzen koordinakuntza ondorio horietarako. d) Autonomia-Estatutoaren legezko aldezpena; horretarako, Erresumako eta gainontzeko Lurralde-Erakundeetako legepideei arta egin, horiek ikuskatu, eta horiekiko erizpenak ematen ditu, Jaurlaritzari dagozkion ekintzen saloak eginez. e) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari funtzio publikoaren, arduralaritza-erakuntzaren eta argipide-erapidetzen, lege-jaurpideen eta lanarien lansari-jaurpideen alorretan ematen dizkioten agintepideak egiteratzea. Lanari-erroldeei buruzko manu eta erabakiez arduratu, eta horiei arta egitea. Arduralaritzaren eraldakuntza suztatzea, herri-zerbitzuaren beharrei egokitzeko. f) Epai-Agintaritzarekingo harremanez arduratu, eta Autonomia-Elkarteari Epailariczaren eta Espetxeen a1orretan dagozkion agintepideak egiteratzea. Eskribauen eta Jabego-Erroldelarien izendapena. g) Barneko legezkotasun-zaingoa egitea. h) Eusko Jaurlaritzaren eta horren ihardutze-sailen auzietango ordezkaritzaren buru izatea. i) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari Toki-Arduralaritzaren alorrean ematen dizkioten agintepideak egiteratzea. j) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Argitalpenak. k) Europako Komunitateekin Lotura duten Arazoetarako Gabinetea. l) Elkarteak. ll) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera, Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta HerriBaltzuak arteztea. m) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 5. Atala.- Herrizaingo-Saila. Honako hauek dagozkio Herrizaingo-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren artezkaritza eta suztapena, hori Lehendakarien bidez egiteratzen duen Jaurlaritzaren goren-agintepean. b) Autonomia-Elkarteko Herribabes-zerbitzuak arteztu, eta hoiek herri-arduralaritzen edo norbanakoen beste batzuekin Legeek diotenaren arauera antolakidetzea. c) Autonomia-Elkarteko bideetako ibilgailu-goaiarekiko zaingoa, legeek eta Araudiek diotenaren arauera. d) Jokuaren, apostuen eta ikuskizunen alorreko arduralaritza-zaingoa. e) Barne-irrapide eta elkartzepide-sarearen zaingoa. f) Hauteskunde-arduralaritza. g) Parke Mobila. h) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera, Sailari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.6. Atala.- Herriogasun eta Dirubideetarako Saila. Honako hauek dagozkio Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia Elkarteko Aurrekontu Nagusiak lantzea eta horien zaintza egitea. b) Finantzak eta Finantzaketa-Erakundeekiko Harremanak. c) Diruzaingoa. d) Ekonomia-Itunea, Erresumarentzako Kupoa eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketak. e) Transferentzien gai diren aginte eta/edo zerbitzuen baloraketa. f) Zergen Administrazioa eta ekonomia eta administrazio mailako zuzenketa-eskeak. g) Patrimonio eta Akurapenak. h) Artekaritza eta Auditoria. i) Kontaduritza eta Kontaduritza-erantzukizunak. j) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera, Sailari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. k) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.7. Atala.- Ekonomia eta Egitamungintzarako Saila. Honako hauek dagozkio Ekonomia eta Egitamugintzarako Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Ekonomia Plangintza. b) Ekonomia-Ikerketak. c) Estadistika. d) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera, Sailari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. e) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.8. Atala.- Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Saila. Honako hauek dagozkio Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Estatutoaren 10.16 eta 16 Atalei Eskolaurreko, O.H.O.-ko BBB-eko, Lanbide-Hezkuntzako eta Unibersitateko Irakaskuntzari buruz darizkien eskubideak. b) Zientzia alorreko politika; teoriazko ikerkuntzaren eta ikerketa baliagarrien suztapena eta antolakideketa. c) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. d) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak.9. Atala.- Kultura eta Turismo Saila. Honako hauek dagozkio Kultura eta Turismo Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaur1aritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Kirol-Politika. b) Gazteria eta elkarte-hazkuntza. c) Kondaira eta Artezko Ondarearen eraentza eta babesa; Erakustetxeak, Liburutegiak eta Agiri-Gordetegiak. d) Kultura-zabalkundea eta arte-ekintzapideak: Zinemagintza, Antzerkia, Musika, Folklorea; Arte Ikugarrien Suztapena. e) Herri-jabetzapeko Gizarte-Adierazpideak. Irratibaimenak ematea. f) Turismo Suztapena. g) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. h) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainonczeko aginte guztiak.10. Atala.- Lan eta Gizartesegurantza-Saila. Honako hauek dagozkio Lan eta Gizartesegurantza Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lan-Legepideak banakako eta bateango lan-harremanen alorrean egiteratzea. b) Lanbide-politika. c) Gizarte Ekonomia. Kooperatibak. d) Gizarte-Ogasuntza. e) Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Arta, Zaingoa eta Suztaketa. Herri-Osasuna eta Elikadura-Osasunbidetza. f) Gizarte-Segurantza; honen zerbitzuen artezkaritza, antolaketa eta arduralaritza, eta Gizarte-Segurantzaren ekonomia jaurpidearen eraentza. g) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. h) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak.11. Atala.- Osasunketa eta Kontsumo Saila. Honako hauek dagozkio Osasunketa eta Kontsumo Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten eskubideen kaltetan gabe: a) Osasunketaren Plangintza eta Erakuntza. b) Osasunketa Publikoa eta Elikadura-Higienea. c) Epidemiologia-Zainketa. d) Farmazia-Erakuntza. e) Bezero eta Baliatzaileen Babesketa. f) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. g) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.12. Atala.- Industria eta Merkataritza Saila. Honako hauek dagozkio Industria eta MerkataritzaSailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten eskubideen kaltetan gabe: a) Industria-politikaren eraentza; industria-alorreko azken helburuak finkatzea; industriaren eraldakuntza eta birrindustriaketa. b) Meategien eta gainontzeko jeologiazko eskuarteen bilaketa eta horien ustiaketa. c) Enerjia-iturrien ekoizpenari, bilaketari, suztapenari eta ustiaketari buruzko egitekoak; enerjiari iraunaraztea eta aurreratzea. d) Barne-merkataritza; merkataritza-egiturak. e) Prezio-politika; Euskadiko Prezio-Batzordea. f) Nazioarteko eta Nazio-Azokak. g) Eskulangintza suztatzea eta indartzea. h) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzua árteztea, Lege eta Araudien arabera. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak.13. Atala.- Nekazaritza eta Arrantzu Saila Honako hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantzu Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei afxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Nekazaritza-Suztapena: Nekazaritza, Abelazkuntza eta Mendiak. b) Nekazaritzaren eta Landalurren Antolaketa. c) Izadi-eskuarceen antolaketa; Oihan eta Izadi-Babesaren Zerbitzuak. d) Mugarte-barruko ehizezko eta arrainezko ogasunekiko ustiapen-jaurpideak. e) Arrantzu-Alorraren Antolaketa. f) Itsasokoez beste uretango arrantzua, maskulu-bilketa eta arrainazkuntza. g) Nekazaritza, Arrantzu eta Janaritza-Industriak eta Merkatalbideak. h) Janari-nekazaritzaren politikabideak: Janari-nekazaritzako gaien Suztapena, Xedapena, Jatorri-izena eta ontasun-mailaren zaingoa. Mahastigintza eta Ardogintza. i) Nekazaritzako eta Itsasketa-Arrantzuko Hezkuntza. j) Nekazaritza eta Itsas-Ikerketa, Dekretu honen 8.b) Atalean oharcemandakoaren kaltecan gabe. k) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. 1) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.14. Atala.- Garraio eta Herrilan Saila Honako hauek dagozkio Garraio eta Herri1an Sai1ari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Herrilanak. b) Trenbideak. c) Errepide eta Bideak. d) Lurretikako, itsasozko, ibaizko eta unama-bidezko garraioak; garraio-alorreko Akurategi eta zamategiak. e) Helikoptero eta hegazkin-zelaiak. f) Portuak. g) Eguraldi-ikertegiak. h) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak.15. Atala.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. Honako hauek dagozkio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lurraldearen eta Itsasertzaren Antolaketa. b) Ingurugiroa. c) Hirigintza eta Etxebizitza. d) Urezko Eskuarte eta Baliapideak. e) Ubideak eta Ureztaketa Bideak. f) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea, Lege eta Araudien arabera. g) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko aginte guztiak.GEHIGARRIZKO ERABAKIA Gaurregungo Araudi organikoak, Dekretu honek ezartzen dituen sail-egiturei eta honek dakartzan ekintza-arloei egokituko zaizkie hiru hilabeteko epearen barruan.INDARGABETZE ERABAKIA Egiteko eta ekintza-arloak zehazten dituen urtarrilaren 27ko 5/85 Dekretua eta Dekretu honek ezartzen duenaren maila bereko edo beheragoko Erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira.AZKEN ERABAKIA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean.Gasteiz, 1987.eko Martxoak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (24)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.