Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 5eko 156/1987 DEKRETOA, Garraio eta Herrilan Sailaren ihardute-egiturari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 989
  • Xedapen-zk.: 156
  • Xedapen-data: 1987/05/05
  • Argitaratze-data: 1987/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

II ERANSKINA FORMULARIOSailak sortze eta birregituratze eta Jaurlaritzaren egiteko eta ekintza-eremuak zehazteari buruzko Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretoz, Garraio eta Herrilan Saila sortu da. Sail honek eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak, Uztailaren 10eko 223/84 Dekretoz sortutako Lurralde-Antolaketa eta Garraio Saila ordezkatzen dute, Tirismo-Sailordetza honengandik bereiztu zela eta Kulturakoari atxiki zitzaiola. Horiek horrela, beharrezkoa da egitura berri bat artikulatzea. Horiek horrela, Garraio eta Herrilan Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1987.eko Maiatzaren 5ean egindako batzarrean aztertu ondoren, honakoa hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA ANTOLAERA 1. Artikulua.- Garraio eta Herrilan Sailak, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean eta indarrean dauden legeek ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, honako Organo hauek izango ditu: ORGANO NAGUSIAK - Garraio-Sailordetza. - Herrilan-Sailordetza. - Garraio-Zuzendaritza. - Garraioen Azpiegitura-Zuzendaritza. - Herrilan-Zuzendaritza. - Portu eta Itsas-Arazoetarako Zuzendaritza. - Zerbitzu-Zuzendaritza. Garraio-Ikerketarako Zentrua, Garraio-Zuzendaritzapean egongo da, organo mailako Zerbitzu gisa. TOKIAN-TOKIKO ORGANOAK Garraio eta Herrilan-Saileko Portuen Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Zerbitzuak. 2. Artikulua.- Euskal Herriko Administrazioaren eta Garraio eta Herrilan-Sailari atxikitako aholkularitzarako eta koordinaketarako goi-mailako Organoak dira horiek: - Garraio-arloan, Garraioetarako Euskal Herriko Batzordea. 3. Artikulua.- 1. Sailburuaren pean, Sailordetzez gainera, Zerbitzu-Zuzendaritza, egongo da artez. 2. Honako hauek egongo dira artez Portu eta Itsas-Arazoetarako Zuzendaritzaren pean: a) Portu eta Itsasertz-Zerbitzua. b) Itsas-Arazoetarako Zerbitzua. 3. Portuen Lurralde Zerbitzuak, Portu eta Itsas-Arazoetarako Zuzendariaren pean egongo dira organikoki. 4. Artikulua.- Honako organo hauek egongo dira Garraio-Sailordetzaren pean artez: - Garraio Zuzendaritza. - Garraioaren Azpiegitura-Zuzendaritza. 5. Artikulua.- Honako organo hauek egongo dira Herrilan-Sailordetzaren pean artez: - Herrilan-Zuzendaritza. - Portu eta Itsasarazoetarako Zuzendaritza. II ATALBURUA EKINTZA-EREMUEN IZENDAPENAK I SEKZIOA GARRAIO-SAILORDETZAZ 6. Artikulua.- Garraio-Sailordetzak, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, honako ekintza-eremu hauen buru izan eta honako hauek koordinatuko ditu: a) Garraio-Azpiegitura. b) Lurretikako, Aidetikako eta Kable-bidezko Garraioak. c) Autonomia-Elkarteko Meteorologia. 7. Artikulua.- Elonako hauek dagozkio Garraioaren Azpiegitura-Zuzendaritzari: 1. Autonomia Elkarteak horretan agintea dueneko trenbidezko garraioaren azpiegituraren plangintza eta programaketa egitea eta bai horren gauzaketa zaintzea eta gainbegiratzea ere. 2. Trenbidezko garraioaren azpiegitura-arloarekiko teknika mailako ikerketa eta garapena. 3. Trenbidezko garraioaren azpiegitura-proiektuen gainbegiraketa teknikoa eta ikuskaritza egitea eta, beharrezko izan dadinean, horiek lantzea. 4. Trenbidezko garraiorako azpiegitura-obren gauzaketaren zuzendaritza eta kontrola eramatea. 5. Proiketuak idazterakoan eta trenbidezko garraioen Azpiegitura-obrak izendatzerakoan eta eskuratzerakoan laguntza teknikoa ematea. 6. Obrak eta proiektuak egitea Metropolitano mailako Bilboko Trenbidean Eusko Jaurlarizaren agintepekoak direnetan. 7. Trenbidezko garraioaren azpiegiturari dagozkion arau-proiketuak lantzea. 8. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Garraio-Zuzendaritzari: 1. Lege eta arau-garapen Proiektuak eta garraioen goi-mailako ikuskaritza, plangintza, eraketa eta koordinakuntza. 2. Trenbideen eta tranbiekiko plangintza, horiek jartzea, antolatzea, ustiatzea eta ikuskatzea. 3. Kablezko Garraio-zerbitzuak izendatzea, horietarako baimenak ematea, horiek ustiatzea eta ikuskatzea. 4. Trenbideen, funikular eta garraioen administrazio-zaintza egitea, Autonomia-Elkartearen agintepeko direnetan. 5. Trenbidezko garraio-zerbitzuen artezko gestioa Sailaren agintepeko direnetan, Elkarte Publikoek gestionatzen dituztenak izan ezik, emankortasun-kontrola eramango duela hauekiko. 6. Autonomia-Elkartearenak diren aginteak erabiltzea, aidetikako garraio, aireportu, heliportu eta komunikazioei dagozkienetan. 7. Meteorologia-arloko aurrikuspenak, ikerketak eta informazioak.II SEKZIOA HERRILAN-SAILORDETZAZ 9. Artikulua.- Herrilan-Sailordetzak, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, honako ekintza-eremu hauen buru izan eta honako hauek koordinatuko ditu: a) Herrilanak. b) Portu eta Itsas-Arazoak. 10. Artikulua.- Honakoa hauek dagozkio Herrilan-Zuzendaritzari: 1. Euskal Herriko bide-sarearen plangintza eta programaketa egitea eta horiek gauzatzearen zaintza eta gainbegiraketa eratzea. 2. Bideen eta uren azpiegiturari dagozkion teknika-mailako proiektuak lantzea eta bateratzea. 3. Bideen eta uren azpiegiturari dagozkion arau-proiektuak lantzea. 4. Ur baliabideen kualitate eta kantitate mailako ezagutza izatea. . 5. Obra hidraulikoen plangintza eta gestioa eramatea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Saileko Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritzarekin koordinatuz. 6. Proiektu eta obra hidraulikoak egitea. 7. Proiektuak lantzea eta gainbegiratzea; obrak egitea eta proiektuetarako Zerbitzu berezirik ez duten Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen gain eragina izan eta eraikintzarakoak ez diren obra publikoen ziurtagirien teknika-mailako ikuskaritza eta kontrola eramatea. 8. Eraikintzarakoak ez diren eta Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen gain eragina duten obra publikoak hartze-kontrolean laguntzea. ' 9. Garraio eta Herrilan-Saileko obra publikoetarako proiektuak idaztean eta horien zuzendaritzan, laguntza teknikoa ematea. 11. Artikulua.- Houako hauek dagozkio Portu eta Itsas-Arazoetarako Zuzendaritzari: 1. Portuen eta bertako instalazioen garapen eta zainketarako plangintza eta programaketa. 2. Portuko zerbitzu-eremuak antolatzea. 3. Portuko zerbitzuen eta jabetza publikopeko ondasunen ustiaketaren gestioa eta kontrola eta bai portuko operazioen razionalizaketa ere. 4. Portuan egiten diren obra eta instalazioen proiektuen zuzendaritza eta bai horiei baimena eta ekonomia-onarpena eman aurreko gainbegiraketa ere. 5. Itsasotikako eta ibaietikako garraioak. 6. Isas-salbamendua. 7. Itsas-irakaskuntzak Sailaren agintepeko direnetan eta bai itsas-garraioetako profesionalen reziklaia eta hobekuntza.III SEKZIOA ZERBITZU-ZUZENDARITZAZ 12. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Zerbitzu-Zuzendaritzari, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean: 1. Sailburuari teknika-lege eta administrazio mailako laguntza emaiea. 2. Saileko organo ezberdinen eta Jaurlaritzako beste Saileekiko harremanak koordinatzea. 3. Aurrekontuak lantze, zaintze eta kontrolatze-lanak koordinatzea. 4. Administrazio mailako akurapenak, Sailari dagozkionetan. 5. Sailaren lege-aholkularitza, gainontzeko Zuzendaritzekin lana koordinatuz. 6. Sailak eman ditzan arauak koordinatzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea eta kontrola eramatea. 7. Saileko langilegoaren gestioa eramatea. 8. Saileko zerbitzu nagusien antolaketa eta administrazioa eramatea. 9. Sailak informatika-arloan egin ditzan aplikazioen koordinakuntza eta gestioa eramatea, Antolaketa eta Informatika Batzorde Teknikoaren eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Informazio-Sistemen Zuzendaritzaren agintepideen kaltetan gabe. IV SEKZIOA GARRAIO ETA HERRILAN-SAILEKO PORTUEN LURRALDE ZERBITZUEZ 13. Artikulua.- Lurralde-Zerbitzuek, portuerako instalazioen egiazko erakuntzarako, ustiaketarako eta mantenimendurako beharrezko diren ekintzak izango dituzte beren ardurapean.V SEKZIOA GARRAIO ETA HERRILAN-SAILARI ATXIKITAKO ERAKUNDE AUTONOMOEZ ETA BALTZU PLIBLIKOEZ 14. Artikulua.- Garraio eta Herrilanetarako Sailari atxikitako Erakunde Autonomoak eta Baltzu Publikoak, honako organu hauen menpe egongo dira: - S.A. Pública Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos: Garraio Sailburuordearen menpe. - Zamak Kontratatzeko Zentrua Erakunde Autonomoa: Garraio Zuzendariaren menpe.III ATALBURUA AGINTEAK I SEKZIOA SAILBURUAZ 15. Artikulua.- Garraio eta Herrilanetarako Sailburuaren aginteak dira Jaurlaritza Legeko (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) III Atalburuaren III Idazpuruko 26. artikuluan ezarritakoak eta Martxoaren 11ko 27/87 Dekretoz Sailari dagozkion eremuan eta alorretan indarrean dauden legeek eskura diezazkionak ere bai.II SEKZIOA SAILBURUORDEEZ 16. Artikulua.- Garraio eta Herrilanetarako Sailburuordeek, euren ihardutze eremuen barruan, Sailburuaren goi gidaritzaz eta zaingoaz, eta Jaurlaritza Legeko IV Atalburuaren III Idazpuruko 30. Artikuluan xedatutakoaren arabera, honako aginte hauek dituzte eskuratuta: 1. Sailburuak espreski delegatu ondoren, Sailaren ordezkaritza egitea. 2. Sailordetzari atxikitako langilegoaren buruzagitza gorena egitea. 3. Sailordetzari atxikitako zentruen, tegien eta erakundeen ikuskaritza. 4. Gainontzeko Sailekiko eta Sailordetzarekin zerikusia izan dezaten Erakunde eta Entitateekiko harreman-bideetarako organoa izatea. 5. Sailordetzaren eta berorren menpe dauden Organoen iharduketen koordinaketa. 6. Horren ihardutze alorretako gaietan xedapen nagusiak gertatzea behar bada, eta Sailburuari bidaltzea. 7. Manuak eta zirkularak ematea bere ihardutze alorretako gaietan. 8. Bidezkoak eritzitako erabakien proposamena egitea Sailburuari bere agintepekoak diren gaietan, horien izapideak egitea Sailburuari dagokiola. 9. Sailburuaren delegazioz eskuratuak. 10. Sailordetzaren agintepekoak dieen espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezen gastuak baimentzea, urte askotarako gastuei eta obrak eta horniketak egiteratzezko espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezenei dagozkienak salbuetsiz; horien aurrekontuak, dagokien zerga-zatia kendu ondoren, berrogeita hamar milloi peseta eta hamar milloi peseta, hurrenez hurren, gaindi ditzatenean. Baita sorospidetza teknikoko, zerbitzuak alogeratzeko eta, ohizkoak ez diren lan berezi eta zehatzen, eta administrazio izaera bereziko gainontzeko espedientei buruzkoak ere; horien aurrekontua, dagokien zerga-zatia kendu ondoren, hamar milloi pesetakoa baino gehiagokoa izan dadinean, horrelakoetan, Sailburuari dagokiolarik baimenak ematea. 11. Kredituen transferentzien proposamenak, Sailordetzaren eremuari dagozkion aurrekontu-erabilpen ezberdinen artean. 12. Indarrean dauden lege xedapenek eskura diezazkien gainontzeko agintepide, ahalmen, eskubide eta egiteko guztiak.II SEKZIOA ZUZENDARIEZ 17. Artikulua.- Zuzendariek, Jaurlaritzari buruzko Legearen IV Atalburuaren III Idazpuruko 31. artikuluan (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) ezarritakoaren arauera, honako agintepide hauek izango dituzte: 1. Zerbitzuen gidaritza eta gestioa, beren ardurapeko diren Saileko gaiei eterapide ematea, Sailburuordearen edo Zerbitzu-Zuzendaritza izanez gero, Sailburuaren koordinaketa eta kontrolpean. 2. Beren menpeko dependentzia guztiak zaindu eta ikuskatzea. 3. Sailburuordeari edo Zerbitzu-Zuzendaritza izanez gero, Sailburuari, beren egiteko izan eta horiek bideratzea Zuzendaritzari dagozkioneko gaietan bidezko eritzitako erabakietarako saloak ematea. 4. Beren menpeko bulegoen ihardutzeko barne errejimena finkatzea. 5. Beren Zuzendatzari dagokion aurrekontua egiterapenaren jarraipena eta horren kontrola eramatea. 6. Indarrean dauden manuek eman diezazkieten gainontzeko agintepide, ahalmen, lehentasun eta egiteko guztiak. IV ATALBURUA OROTARIKO XEDAPENAK 18. Artikulua.- 1. Sailburuari bereak bezala emandako eginbeharrak, Sailburuordeari eta Zuzendariei delega dakizkieke, Jaurlaritza Legeko 39.4 artikuluari jarraiki. Sailburuordeenak, Zuzendariei delega dakizkieke. Zuzedarienak, Zuzendaritzetako Zerbitzuetako Buruzagiei. 2. Delegazioa Sailburuaren Aginduz egin beharko da, eginbehar hori berea duen Organuaren proposamenez, eta aldibaterako izango da, edozein unetan ezeztatu ahal izango delarik. 19. Artikulua.- Goragoko edozein Organuk, hierarkikoki beheragoko mailakoak direnen agintepide diren gaiei eta erabakiei buruzko argibideak eskatu ahal izangn ditu, bai eta horien ekintzak gainbegiratu ere. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu honek, Garraio eta Herrilanetarako Sailaren Oinarrizko Egitura Organikoa araupetzen du, Egitura hau, ihardutze-alor bakoitzari agintepideak eskuratzeari buruz dagozkion Dekretuen onarpenaren bidez osatu daitekeela. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honen garapenari buruzko arauak ematen ez diren artean, indarrean dauden xedapenek iraungia izan den Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari eskuratutako agintepideak, Garraio eta Herrilanetarako Sailaren ihardutze-eremuei dagozkienak alegia, horren Sailburuari eskuratutakotzat hartuko dira. INDARGABETZEZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Lurralde Antolaketa, Garraio eta Turismo Sailaren Egitura Organikoari buruzko Uztailaren 10eko 223/1.984 Dekretua indargabetzen da, eta hori, Garraio eta Herrilanetarako Sailaren egitekoei eta ihardutze-alorrei dagokienean. Bigarrena.- Modu berean, Dekretu honen lerrun berdinekoak edo txikiagokoak diren eta hemen ematen diren aginduen aurkakoak diren, horiei kontraesaten dieten edo horiekin bateraezinak diren erabaki guztiak indargabetzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garraio eta Herrilanetarako Sailburuari, Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkotzat jo daitezen erabaki guztiak emateko baimena ematen zaio. Bigarrena.- Dekretu honetan agindutakoa betetzeko beharrezkoak izan daitezen transferentziak eta, hala badagokio, kredituen gaikuntzak egiteko baimena ematen zaio Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Maiatzak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan-Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTIN.