Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 11ko 77/1983 DEKRETOA, Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzarentzako informatikazko ogasun eta Zerbitzuen jabe egiteko era finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 719
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 1983/04/11
  • Argitaratze-data: 1983/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzako zerbitzu bereziak informatikabidezkotu beharrak, informatika-alorreko ogasun eta zerbitzuen jabe egiteko barne-egokitasunezko era orokor bat antolatu beharra dakar. Informatikazko teknikabide berezien erabilkeraren antolakideketak eta tresneriaren erosketak, zerbitzu eta Sail berezien berenezko arioaren kaltetan gabe, Jaurlaritzak Sail berezien informatikazkotze-egitamuak eta Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzarentzako informatikazkotze-egitamua ontzat eman baino Iehen teknikaren aldetikako erizpena emateko ahalmena Jaurlaritzako Erakuntza eta Informatikako Teknika-Batzordeari eta ekonomiaren aldetikakoa Ekonomia-Batzordeari ematea egingarri gertatzen da. Ahalmen-emate horiek, Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoaren 4garren Atalak eta Martxoaren 17ko 42/1981 Dekretoko bosgarrenak batzorde horiei aitortzen dizkieten agintepideen ondorio dira. Bestalde, eta teknika-irizpideen batasuna lortzeko xedez, Orotariko Informatikazkotze-Egitamua gertatu ez dadin artean zatikako egitamuak egiteko bideak jartzen dira, Saloen biaerapenari buruzkoetan esandako 97/1981 Dekreto horretan agindutakoari atxikiz. Araupeketa honen gai diren ogasunen berarizkotasun eta teknikazko edukiak, eta tresneria-bikoiztasunari ihes egin eta horietaz bete-betean baliatuz ahalik eta etekinik haundiena ateratzean datzan arduralaritzango eginkortasun eta merketasun-premiak, hurretarako berarizko akurapen-mahai bat eratzea aholkugarri egiten du, mahai horretako kideak zientzuk izango diren Dekreto honetan agintzen dela. Horiek horrela, Jaurlaritza-aatzarrak Apirilaren 11n egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) Atalak ematen dizkidan eskubideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Euskadiko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sail, Ihardutze-Erakunde Burujabe eta norbanako-alurreko Iegepeko Herri-Izaiki bereziek informatikazko ogasun eta zerbitzuen jabe egitea, horiek inorentzakotzea, alogeran erabiltzea, horiei eustea eta bai informatika-alorrean ezein arrazoirengatik zerbitzuak egin ditzaten laparien atxikipena ere, Dekreto houetan egiten den araupeketaren menpe geldituko da. Bigarren Alala.-Honako itune eta egintza hauek egongo dira Dekreto honetako araupideen menpe: a) Argipide-xehapenen erabilkerarako tresneria eta antolapidetzak erostea eta saltzea. b) Informatika-egitarauak erostea eta saltzea. c) Aurreko a) zatian esandako tresneria eta antolapidetzei bere onean eustea. d) Informatikako tresneria, antolapidetza edo egitarauak erosteko aukerarekin nahiz aukerarik gabe alogeran hartzea. e) Informatikazko egitamu edo egitarauak indarrean jartzeko jarraitzeko edo aldatzeko azterlan eta egitasmoak. f) 1 nformatikako makina-atal, tresna eta apailuen moetak, zeinezkoak eta ereduak finkatzea. g) Kosko, atal edo nolanahiko gehitzezko edo osatzezko zati edo antolapideak erantsiz tresneria edo antolapidetzen gaitasun-neurria aldatzea. h) Informatikako ogasun, zerbitzu edo ekintzen zuzkiketa gai izan dezaten nolanahiko ituneak. Hirugarren Atala.-Dekreto honi dagozkionetarako honako hauek joko dira informatikako ogasun eta zerbitzutzat: a) "Argipideen erabilpenerako antolapideak": Elkarri estakatuta nahiz estekatu gabe egon, eta argipide-xehapenez jakineko helburu baterako baliatu ahal izateko beharrezko izan daitezen eragiketetarako gai diren makinak, makina-sailak eta antolapideak, honako hauek barne: 1.- Xehapenak ezein moetako edo nolakozko euskarri baten eta erapidetza baten sarrerango edo irteerango apailuen bidez irakurri daitezkeen txulozko, imanezko, argizko, irudizko nahiz bestelako zantzuak irartzeko edo agertarazteko makinak. 2.- Lehengo zatian esandako makinetan bildutako xehapenetatik nahiz beste ezein bidetatik artez hartutakoetatik abiatuz argipide-xehapenei eragiteko makinak. 3. Nolanahiko sare edo bidetatik xehapenak emateko, urrutira bidaltzeko edo urrutitik jasotzeko makinak eta makina-atalak. b) "Argipide-xehapenak erabiltzeko erapide edo erapidetzak" Bera bakarrik ihardutzeko gai den tresneria batek (eragiketa-buru nagusia, laguntze-atalak eta xehapenak sartzeko eta ateratzeko antolapideak), egitarau batek edo batzuk, eta lana erabat burutzeko gainontzeko atalek batean osatzen dutena. e) "Egitarauak": Ez nolanahiko ikur-sailez idatzita egon eta lanak burutzeko beharrezko diren arau-artezpideen zerrenda soila, baizik eta bai horien azterpena, saioak, sarrerako eta irteerako adierazpide-rnoetak, zerbitzua indarrean jartzeko eta, hala egokituz gero, jarri dakizkion lanak egiteko beharrezko gerta dadin prestakuntza osoa ere. d) Zernolakoz horien kide izan eta Erakuntza eta Informatikako Teknika-Batzordeak horretakotzat jotako ogasun eta zerbitzu guztiak. laugarren Atala.-Jaurlaritzako Sail bakoitzeko, eta hala egokituz gero ihardutze-erakunde burujabeetako eta herri-baltzuetako zatikako egitarnuak eginda egon daitezenean, Jaurlaritzak, Informatikako Teknika-Batzordeak eta Ekonomia-Batzordeak bere erizpenak ernan ondoren, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegorenmailako Arduralaritzarentzat behartze-indarra izango duten informatikazkotze-egitamuak edo egitarauak egingo ditu. Egitamu hauek, informatika-ogasun eta zerbitzuekiko asmotan dauden ekintzak izango dituzte barne. Bosgarren Atala.-Orotariko Egitamu bat egin ez dadin artean Sail bakoitzak, bere aldetik, bere informatikazkotze--beharren garrantzizko zati bat edo berarizko egitasmoak egiteratzea barne izan dezaten zatikako egitamuak aurkeztu ahal izango ditu. Osoko Egitamua gertatu baino lehenagoko ekintzapide horietarako bideak honako hauek izango dira: - Sail bakoitzak, Erakuntia-Artezkaritzarekingo eta Informatika-Erapidetzen Artezkaritzarekingo antolakideketa egiteko arduradun bat izendatuko du; hala behar izanez gero, arduradun hori izango da Sailaren ordezkari Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzen Teknika-Batzordean eta Jaurlaritzaren Informatika-Baltzuan. - Aurkeztu daitezen ekintzapide-asmoek honako agiripaper Irauek eraman beharko dituzte indargarri: - Infórmatika-egiterapen horren bidez erantzun nahi zaien beharren zehaztapena. - Asmotango aterapidearen gosteen eta emankortasunarea aztorpena. I - Informatika-erapidetzaren sarrerako eta irteerako estekabideen zermugapen zehatza. - Asmotango egitamuketa. - Egiteratze-bideak, Argipideketa-Erapidetzen Artezkaritzaren saloz Erakuntza eta Informatikako Teknika-Batzordeak jarri ditzan ereduei atxiki beharko zaizkie. - Sail berezien saloek Jaurlaritzak Erakuntza eta Informatikako Teknika-Batzurdea sortaraztezko Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoan oharternandako bideak egingo dituzte. Teknika-Batzordeko kideek, Batzordearen bilkurarako izendatutako eguna baino bost egun lehenago bere esku izan beharko dituzte Batzordearen aurrera eraman daitezen gaiei buruzko agirisortak. Teknika-Batzordeak bere erantzuna gehienezko 20 lan-eguneko epe baten barruan emango du. Teknika-Batzordean erabaki gabe gelditutako hautsi-osoak Ekonomia-Batzordeari eramango zaizkio. Seigarren Atala-1. Dekreto honen gai diren ogasun eta zerbitzuentzako berarizko akuraketamahai bat sortarazten da, honako hauek kide dituela: a) Informatika-erapidetzen Artezkaria, Lehendakaria izango delarik. b) Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzen Sailburuordetzaren izeneko hiru Mahaikide. d) Doakion Sailaren izeneko Mahaikide bat. c·) Artekaria izango den Mahaikide bat. f) Akurapen-Batzorde Nagusiko Legelari bat, bere-bereak dituen egitekoez gain, Mahaiko Idazkaritza-lana egingo duelarik. 2. Ihardutze-erakunde burujabe bati edo norbanako-alorreko legepeko herri-izaiki bati doakion akurapenen bat izan dedinean izaiki edo erakunde burujabe hori bere menpe duen Sailak, bere izenekoaren ordez, erakunde edo izaiki horren izeneko bat jarri ahal izango du, aukeran. 3. Dokreto honen araupeko diren ekintza eta itunetako akuratzailetza, Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzen Sailburuordeari dagokio, Iege-bidezko izan dadinean, Informatika-Erapidetzen Artezkariak bere ordezkotza egingo duela. Zazpigarren Atala.-Euskadiko Autonomia-Elkarteko Orotariko edo Erakundegoren-mailako Arduralaritzari herrilanari gisa nahiz arduralaritza edo lan-akurapenez zerbitzu egin diezaioten lanariak, Erakuntza eta Irgipideketa-Erapidetzen Sailbuarekiko artezku ihardun-menpekotasunez arituko dira eta horren ezean Informatika-Erapidetzen Artezkariaren menpe ihardume-egituraz dagokien menpetasunaren kaltetan gabe. Zortzigarren Atala.-Dekretu hau argitara dadinetik aurrera, Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoaren 2.1 eta 3.1 Atalen idazkera. honako hau izango da: 2 Atala.- Osatze-modua. 1. Lehendakariaren Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzekiko Arazotarako Aholkularia, Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzen Sailburuordea, ErakuntzaArtezkaria, Argipideketa-Erapidetzen Artezkaria eta Sail bakoitzaren izeneko bat Jaurlaritzako Erakuntza eta Informatikako Teknika-Batzordeko kide izango dira. 3 Atala.- Barne-erakuntza. l. Lehendakariaren Erakuntza eta Argipideketa-Erapidetzekiko Arazptaralp Aholkularia izango da Lehendakari, eta Idazkari Argipideketa-Erapirietzen Artezkaria. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA Jaurlaritzak, Lehendakaritzako Idazkaritza-Sailburuaren saloz eta Erakuntza eta InformatikakoTeknika-Batzordeak eta Arduralaritza-Akurapenetarako Aholdu-Batzordetza eginez Akurapen-Batzorde Nagusiak beren erizpenak agertu ondoren emandako Dekretoz, informatikako ogasun eta zerbitzuen jabe egiteko, horien alogerarako eta horiek inorentzakotzeko bideak araupetuko ditu. Era berean onartuko da akurapen horietarako Orotariko Arduralaritza-arauen Zerrenda edo zerredak ere. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honetako arauak ez dira Autonomia-Elkarteko herri-baltzuekin erabilgarri izango Elkarteko Arduralaritzak, edo hala dagokionean horretako ihardutze-erakunde burujabeek edo norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek, bere bazkide-eskubideez baliatuz, nahitaezko diren herri edo merkataritza-alorretako legepideen aurka egon ez daitezen guztietan herri-baltzuetan ere erabilgarri izan daitezela erabaki alral izatearen kaltetan gabe. ALDI BATERAKO ERABAKIA Jaurlaritza Dekreto honen Lehenengo Erabaki Gehigarriak dion eskubideaz baliatu ez dadin artean, bigarren Atalaren gai diren ituneetan, eta Dekreto honetan ohartematen diren berarizko arauen ezean, honako hauek izango dirajaurpide. 1. a), b) eta g) zatietako itunetarako, arduralaritzazko zuzkiketa-itunetarakoak. 2. c) eta e) zatietako itunetarako, teknikazko laguntzarako arduralaritza-itunetarakoak. Bakoitzeko Arduralaritzazko Arau-Zerrendan itune horrek Dekreto honen jaurpidepekoen eraskin edo aurreko direla oharternan dedinean, itune-moeta biok lehiatzale bakar batekin egin ahal izango dira. 3. d) zatiko itunerako, ogasun mugikorrak alogeratzeko ondare-alorreko itunetarakoak. I tuneak erosteko aukera ematea barne badarama, horri buruz zuzkiketetarako anduralaritza-itunentzako arauak ere kontutan izango dira. 4. f) eta h) zatietako egintza edo itunetarako, AholkuBatzurdetza eginez Akurapen-Batzorde Nagusiaren erizpena jaso ondoren, Erakuntza eta Informatikako TeknikaBatzordeak zehaztuko ditu Erabaki honetan ohartemandakuetatik Autonornia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzaren beharrei hobekien egokitzen zaizkien arauak. BALIOGABETZE-ERABAKIA Dekreto honen 8garren Atalean agintzen denez, Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoaren 2.I eta 3.1 Atalak baliogabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Apirilak 11. jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.