Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 20ko 78/1984 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Osakidetza izeneko Erakunde Burujabean, Akurapen-Mahai bat sortarazteari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza; Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 626
  • Xedapen-zk.: 78
  • Xedapen-data: 1984/03/20
  • Argitaratze-data: 1984/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun

Testu legala

Arduralaritzazko akurapenetarako Ihardutze Jaurpideari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko Gehigarrizko Erabaki Bakarrak, baimena ematen dio Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta horretan artez interesa izan dezan Sailburuaren saloz, Akurapen-Mahai betriak sor ditzan, beroietako kideak, beroien aginte-eremua eta epea Erabaki horretan zehaztuko direlarik Arduralaritzako Lansail batek bideratutako akurapen-kopuruak hala eska dezanean. Osakidetza izeneko Erakunde Burujabea, herri-mailako osasun-zerbitzuen eraentzaren arduradun denez, Elkarte honetako osasun-alorreko zerbitzuen egitamuketa eta arta berari dagokionez eta, ondorioz, etor lekiokeen akurapen-kopurua ugaria izan daitekeenez, bidezko da baimen horretaz baliatzea. Horiek horrela, Akurapen-Batzorde Nagusiaren aldezko erizpen-txostena ikusi ondoren, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren eta Ekonomia eta HerriogasunSailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Martxoaren 20an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Jaurlaritzako Lehendakari naizenez, nire onarpenaz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza" izeneko Erakunde Burujabearen baitan, Akurapen-Mahai bat sortarazten da. Bigarren Atala.- Dekreto honen eraginez sortarazten den Akurapen-Mahaiak, Erakunde Burujabeko Artezkari Nagusiak Erakunde berari atxikitako herri-lanarien artetik izendatutako honako kide hauek izango ditu, gero esango den salbuespenarekin: a) Lehendakari bat. b) Mahaikide bat. c) Mahaikide bat Legelaria. d) Erakunde Buxujabeari atxikitako Artekaria den Mahaikide bat, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritzako Artezkariak izendatuko duelarik. e) Idazkari bat, hitz egiteko eskubidez, baina botorik hgabe. Akurapen-Batzorde Nagusiko Lehendakariak, egoki eritzitakoan, Batzorde honetakoa den kide bat Dekreto honen bidez sortarazten deneko Mahaikide izan dadila, erabaki lezake. Hirugarren Atala.- 1. "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza" izeneko Erakunde B urujabearen Akurapen-Mahaiaren aginte-eremua, honako hau izango da: a) Lanak akuratzerakoan aldi baterako izendapena edo, hala behar izanez gero, izendapen-saloa egitea; herri-zerbitzuen eta aholku-enpresarekingo edo Ihardutzesailaren beraren zerbitzuen eraentza. b) Sendetsi gabeko edo zerbitzuen bidez erosi behar direla aldarrikatu gabeko ogasunen zuzkiketaren akurapenetan, behin-behingo izendapena edo, hala behar izanez gero, izendapen-saloa. 2. Akurapenen teknika-oinarrien zerrendak eta berarizko arduralaritza-baldintzen zerrendak, horietarako gaitasuna duten Ihardutzesail bereko zerbitzuek eratuko dituzte. Legezko txostena, Erakunde Burujabeko Lege-Aholkularitzak emango du. 3. Teknolojia-zuduzko ogasun eta eskubideen jaurpidetzari buruzko Otsailaren 28ko 33/1983 Dekretoak, ogasun eta informatika-zerbitzuen erosketarako Bideari buruzko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoak, Sendespen-Bidea eta zerbitzuen bitartez erosi behaxrezko Bidea zehazten dituen Dekretoak eta Eusko Jaurlaritzak Osoko Bilkuretan hartutako Osagarrizko Erabakiek araupetzen dituztenen kaltetan gabe ulertuko dira, Dekreto honen bidez sortarazten den Akurapen-Mahaiaren agintepideak. Laugarren Atala.- Dekreto honen bidez araupetzen den Akurapen-Mahaiaren agintepekoak diren akurapenen legeztaketa, Erakunde Burujabearen Artezkari Nagusiak edo honek esku emandakoak egingo du. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintarimaren Aldizkarian argitara dadin eguneko biharamonetik, jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Martxoak 20. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO. Ekonomia eta Nerriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.