Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

128/1990 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, zeinen bidez Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa aldatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 1650
  • Xedapen-zk.: 128
  • Xedapen-data: 1990/05/08
  • Argitaratze-data: 1990/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapene·rako Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuak, Zuzentza Sailordetza eratzen duelarik, ezaugarri bereizgarriak aitortzen dizkio, izan ere, Administrazioaren baitako organua izanik ere, ez baitu, besteen kasuan gertatzen den bezala, Autonomi Elkarteko errealitate administratibora bertara zuzentzen bere iharduera, Botere Judizialera baizik; horren zerbitzura baitago Zuzentza Administrazioa. Zuzentza Sailordetza, sortu zenetik bereganatu zitzaizkion zereginak burutze bidean, eta Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko Legean aurrikusitakoen garapenarekin batera, aparteko ahalegina ari da egiten urte gutxiren buruan orain arte egin ez den guztiari ekin nahian, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentzaren eskasia eta gabeziei aurre eginez eta dauden bideak horren zerbitzura egokituz. Horretarako, bi frentetan egin du aurrera, batez ere: alde batetik, obrei, ondareari eta baliabideei dagokienez, eta, bestetik, antolakuntzari eta informatikari dagokienez. Azken arlo honetan, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administrazioa oso-osoan informatizatzeko plan bat egin da. Bulego Judizialen eredu zaharra baztertuz, zerbitzu orokorreko sail judizialasen eredua hautatu da bertan, gaur egungo gizarteak eskatzen duenarekin bat etorriko dena, era koherentean antolatuko dena, informatizatua eta progresoak eskaintzen dituen teknologia berrien arabera egituratua, Europa guztian nagusitzen ari denaren antzekoa. Eraginkortasun eta razionaltasun printzipioetan oinarriturik, era nabarmenean lagunduko du Plan horrek Euskal Autonomiko epaitegi eta auzitegiek berezkoak dituzten zerbitzu administratiboen berrikuntza eta hobekuntzan, gizarte moderno eta demokratiko batetan epaigai denak eskatzen dituen gutxienezkoei erantzun diezaieten. Guzti hori horrela, Plan hori gauzatzeko ordua iritsi delarik, komenigarria da Zuzentza Sailordetza, proiektu horiei aurre egin ahal diezaien, beharrezko duen autonomia informatikoaz hornitzea; are gehiago proiektu horiek berezko konplexutasuna dutelarik eta atergabeko arreta eskatzen dutelarik azkar eta arintasunez burutzearren ajuste eta egokitzapen desberdinak. Horrek, halaber, autonomia funtzional horri dagozkion arauetan beharrezko diren aldakuntzak egitea eskatzen du, ahalik eta erarik egokienean bermatzearren adierazitako helburuak erdietsiko direla. Azaldu diren arrazoi horiek, beraz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 19ko 89/1989 Dekretua aldatzea eskatzen dute, eta Zuzentza Sailordetzaren baitan berariazko Kontratazio Mahaia sortzea, Zuzentza Administraziorako ondasunak erosteko eta zerbitzu informatikoak kontratatzeko orduan nahitaezkoa den operatibitatea eskain diezaion hari. Neurri horren osagarri bidezko diren beste zenbait ere hartu beharko dira Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administrazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu informatikoen artean beharrezko den koordinazioa izan dadin, beti ere Organu Judizialen independentziari sor zaion errespetua izanik. Orain arte esandakoa dela-eta, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuak hala proposaturik, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990.eko maiatzaren 8ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea Honen bidez aldatu egiten da Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretua: 19. atala aldatzen da, 19. bis atala sortzen, eta 20. eta 21. atalak aldatzen, era berean. 2. atala. - 19. atalaren aldakuntza Puntu berri bat gehitzen zaio, 3. zenbakia duena; honela geratuko da idatzita: «3. Zabalkunderako unitate administratiboa Zuzentza Sailordetzaren menpe egongo da, eta zeregin hauek izango ditu: a) Estatistika judizialak egitea, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística -(E.E.E./ I.V.E., EUSTAT)- delakoaren artezpideekin bat etorriz. b) Hiritarrari argibide orokorrak eskaintze-bidean koordinaketa egitea eta Sailordetzak berea duen ihardute-eremuaren inguruko arrenkurak eta iradokizunak jasotzea. c) Zuzentza Sailordetzaren argitalpenak kudeatzea eta zabaltzea, eta orobat berak dirulaguntzen edo lankidetzarako bestelako medioen bidez eskuhartzen dueneko argitalpenei dagokienez; guzti hori Dekretu honetako 18.b) atalean xedatutakoarekin bat etorriz. 3. atala.- 19 bis atala sortzea « 19 bis atala.1. Zuzentza Sailordetzari atxikita egongo den Kontratazio Mahaia sortzen da, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administra::iorako izango diren ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko izango dena; honako kontratazio modalitate hauek baliatu ahal izango ditu horretarako: a) Horniketetarako kontratuak. b) Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuaren 2. atalaren barne dauden kontratuak, ondasun eta zerbitzu informatikoei dagozkienak; aipatutako Dekretu horren 8. atalean adierazten direnak joko dira holakotzat. c) Aurrekoen antzeko izaerako beste edozein. Aurreko prebisiotik kanpo geratzen dira «sistema informatiko horizontalei» dagozkien kontratuak, hau da nominak, langilegoaren erregistroa, kontabilitatea eta aurrekontua gaitzat dituztenak edo, hala izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Antolakuntzarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoak halakotzat definitzen dituenak. 2. Zuzentza Sailordetzako Giza Baliabide eta Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaria da aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan azaltzen diren kontratuak gauzatu eta formalizatzeko beharrezko diren ekintzak egiteko eskuduntza duen Kontratazio Organua. 3. Lehendakari batek, bokalek eta idazkariak osatuko dute Kontratazio Mahaia. a) Giza Baliabide eta Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak izendatuko du lehendakaria, eta Zuzentza Sailordetzaren ordezkari bat izango da. b) Honako hauek izango dira bokalak: - Zuzentza Sailordetzaren bi ordezkari, kontratuaren gaia zein iharduera arlori dagokionaren arabera, Giza Baliabide eta EkonomiKudeaketarako Zuzendariak izendatuko dituenak. - Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendaritzaren ordezkari bat, Kontuhartze Zuzendariak izendatua. - 1.b) zenbakian azaltzen diren kontratazioetan, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren ordezkari bat, Zuzendari horren titularrak izendatua. c) Giza Baliabide eta Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritzari atxikitako teknikari bat izango da idazkaria, Zuzenbidean lizentziatua, hizpidea bai baina hautespiderik ez duelarik izango. 4. Kontratazio Mahaiaren zereginak hauek izango dira: lehiatzaileek aurkeztutako agiri juridikoak aztertzea, eskaintzak agertaraztea eta kontratazio organuari kontratuen esleipenerako proposamena egitea. 5. Zuzentza Sailordetzako unitate administratiboek erredaktatuko dituzte oinarri-arau teknikoen pleguak, kontratazio espedientearen jatorriaren arabera. 6. Administrazio baldintza partikularren pleguak eta txosten juridikoa idaztea Giza Baliabide eta Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe dagoen Kontratazio eta Aurrekontuetarako Unitatearen gain joango da. 7. Goragoko 1 b) idazatian adierazitako kontratuei dagokienez, honako arau hauei jarraiki jokatuko da: 1) Oinarri-arauen pleguak, hori egitea dagokion organua onartu aurretik, Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren arauzko erizpena jaso beharko dute, hamabost eguneko epearen barruan, 20.1.1 ataleko b) idazatian adierazten diren eta ez beste ondorioetarako. Adierazitako epe horren barruan txostena bidaltzen ez bada, erizpena aldekoa dela ulertuko da eta aurrera egin ahal izango da espedientearen izapideketan. Erizpena kontrakoa gertatuz gero, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailak erabakiko du auzia. 2) Ondasun eta zerbitzu informatikoen arloan ahalik eta koordinaziorik haundiena lortzearren, Zuzentza Sailordetzak egindako kontratuen zerrenda aurkeztuko dio urtero Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari, eta orobat horien gauzaketaren eta Zuzentza Administrazioaren Plan Informatikoa brtetzearen inguruko oroit-idazki bat ere«. 4. atala.- 20. atalaren aldakuntza 1. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuaren 20. 1. 1. ataleko b) apartadua honela geratuko da erredaktaturik: «b) Zuzentza Administrazioari dagokion Plan Informatikoa egitea, Eusko Jaurlaritzak urtero eman beharreko onarpena eman diezaion. Plan horretan ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzko programak eta aurrikuspenak sartuko dira. Aipatutako plan horri buruzko arauzko txostena egin beharko du Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzak, hamabost eguneko epearen barruan, honako hauei dagokienez: sistema horizontalen inkardinazioa eta tratamendua, Eusko Jaurlaritzaren datu transmisiorako sarearen erabilpena eta informazioaren transmisiorako kontsideratzen diren ekipoen eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren informaziorako sistemen euskarri direnen arteko bateragarritasun teknikoa». 2. Era berean, honako idazati hauek gehituko zaizkio 20. atalaren idazketari: «c) Aipatutako Plan horren ondoriozko zerbitzu informatikoak eskaintzea, eta halaber horren sustapena, segimendua eta kontrola, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari leporatutako informatikaren orokorreko ikuskaritzarako zereginen kaltetan izan gabe; zeregin horiek apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuaren 16.1.i) atalean ezarritakoaren arabera Zuzendaritza horri dagozkion eskuduntzen ondoriozkoak dira. d) Berariaz leporatzen ez zaion beste edozein zeregin, baldin eta· horrek, medio informatikoez baliatzearen bidez, Zuzentza zerbitzu publiko moderno eta eraginkor bat lortzebidean aurrerapena ekarriko badu». 3. Ezabatuta geratuko da hedapen gaiei buruzko 1.3 puntua. 4. Halaber, puntu berri bat gehituko da, 2 zenbakiduna, honako idazkera honekin: «2. Lurralde Historikoetako hiriburuetan dauden Zuzentza jauregietan kokatutako Kudeaketarako Unitate Teknikoak (K.U.T) Antolaketa eta Baliabide Materialen Zuzendaritzaren menpe egotera igaroko dira organikoki, eta Sailordetzaren gainerako organuen menpe egotera funtzionalki, eta honako zeregin hauek beteko dituzte: a) Zuzentza Sailordetzako unitate guztien arteko etengabeko estekaketarako organu izatea, sailordetza horren eta beraren iharduera esparruko organu judizialen arteko harremanak bizkortzearren. b) Bakoitzaren iharduera esparruko organu judizialen kudeaketari eragiten dioten mota guztietako beharrei erantzuteko zuzeneko laguntza ematea; hala behar izanez gero, eskudun den unitate administratibora bideratuko dute eskaria. c) Bakoitzaren iharduera esparruko organu judizialetan sortzen den aurrekontuen inguruko dokumentazioaren kudeaketa egitea, hasiera batean, horri dagokion arauteria era zuzenan aplikatzen den kontrolatuzu. 5. Honela geratuko da idatzita 20. atal berorretako 3. puntua: 3. Honako Unitate hauek egongo dira Zuzendaritza horren menpe: - K.U.T.en antolakuntza eta koordinaketa. - Informatika. - Obrak eta Ondarea. 5. atala.- 21. atalaren aldakuntza. 1. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezarri zuen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuaren 21. ataleko 1.2 puntuak honako aldaketa hauek izango ditu: a) «Aurrekontu-kudeapenaren gaietan» espresioaren ordez honako hau jartzen da: «Kontratazioari eta aurrekontuen kudeaketari dagozkion gaietan». h) Honela geratuko da erredaktatuta c) idazatia: «c) Kontratazio Organu gisa, Zuzentza Administraziorako diren horniketei buruzko zein beste informatikaren alorreko beste edozein ondasun edo zerbitzuri buruzko espedienteak izapidetzea eta horietaz erahakitzea; halaber, horien ondorioz egin beharreko kontratuak gauzatzean. c) Honako idazati hau gehituko da c) apartaduaren ondoren: «d) Horretaz gain, Zuzentza Administraziorako izanik, egin beharreko gertatzen den beste edozein ekintza edo kontratutan Kontratazio Organuari dagozkion zereginak burutzea». 2. Ezabatu egingo da 2. puntua. 3. Honela geratuko da idatzita aipatutako 21. ataleko 3. puntua: «2. Honako Unitate hauek egongo dira Zuzendaritza honen menpe: - Langilegoa. - Kontratazioa eta Aurrekontuak. - Laguntzarako zerbitzuako. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan ezarritakoaren kontrako gertatzen den orotan, indargabeturik geratzen dira uztailaren 30eko 97/1981 Dekretua, otsailaren 1eko 60/1982 Dekretua eta apirilaren 11ko 77/1983 Dekretua, eta orobat maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen, honekin kontraesanean dagoen edo bateraezin gertatzen den orotan. AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA Ogasun eta Finantza Sailak Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezko gertatzen diren transferentziak eta aldakuntzak egingo ditu aurrekontuetan. AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezko gertatzen diren xedapenak emateko ahalmena izango du Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko maiatzak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.