Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Eusko Jaurlaritzako Industria-Sailaren Birrantolapen eta Ihardutza-Egiturarekiko Uztailaren 30eko 95/81 DEKRETOA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Enerjia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 703
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 1981/07/30
  • Argitaratze-data: 1981/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Erresumak Autonomia-Elkarteari lurbidezko garraioen alorreango zebitzuen eskuratzeari buruzko Ekainaren 12ko 1.446/1981 Errege-Dekretoa indarrean jartzeak, garraiozerbitzuen ikerketari dagokionez, premiazkoa egiten du ihardun hoietarako lanarigoa zehaztea, aldibaterako behintzat. Hori horrela, Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak dituen agintepideen eta bertako Sailburuari eskuratutako ahalmenen ondorioz, hauxe erabakitzen da: Lehenengo Atala.- Ekainaren 19ko 1.446/1981 ErregeDekretoaren Eraskinak dioen arauera, Errepidezko Garraiozerbitzuen ikerketa-ihardunetarako gaitasuna ematen zaio Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Saileko lanarigotcknikoari. Bigarren Atala.- Errepidezko Garraioen eta Aideportuen Artezkaritzak, hala egokituz gero, beharrezko araupideak emango ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan indarrean jarriko den Agindu hau egiteratzeko eta osabideratzeko". Gasteiz, 1981garreneko Abuztuak 25. Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburua, JOSE LUIS ROBLES CANIBE.Arduralaritza-zientziak oinarrizko irizpide du erakundeegiturak bere zerbitzuen gai den gizatearen behar aldakorrei egokitu eta, herri-ekintza, indar gehiago egitea eta erabilkera bereziena behar duten alorretan egiteratzea, horretarako aldakuntzak egitea noraezeko gertatzen dela. Halaber, eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Uztailaren 15eko 1981/1978, Irailaren 26ko 2.596/1980 eta Maiatzaren 8ko 1.255/1981 Errege-Dekretoen indarrez beretzakotutako aginteak eta oraindik bertzakokizun dituenak behar bezalako eginkortasunez egiteratzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren 1980garreneko Jorrailaren 24ko Dekretoa kontutan izanik, Industria-Saileko ihardutze-sailen egiturapena egitea beharrezkoa gertatzen da. Hori dela eta, Industria-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1981garreneko Uztailaren 30ean egindako bilkuran ebatzi ondoren, onako hau. ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala Bat. Industria-Sailari 1980garreneko Jorrailaren 24ko Dekretoz jarritako izenda aldatu, eta aurrerantzean Industria eta Enerjia-Saila deituko da. Bi. Honako ihardutze-erakundetza hau izango du Industria eta Enerjia-Sailak, bere Sailburuaren Artezkaritzapean, indarrean dauden legek ematen dizkioten agintepideak egiteratzeko : a) Industria-Sailburuordetza. b) Industria eta meatze-lanen Artezkaritza. c) Teknolojia-Artezkaritza. d) Industria-Birrantolapenaren Artezkaritza. e) Enerjia-Artezkaritza. f) Teknika-Zerbitzuen Artezkaritza. g) Industria-Egitamuketarako Aholkularitza. h) Industria eta Enerjia-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzak. Hiru. Horretarako berarizko aginduz jarritako legejaurpidepean sortarazi dedin Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, Industria eta Enerjia-Sailari atxikita egongo da. . Halaber, arauz ezarri daitezen egitekoak dituztelarik sortu daitezen Autonomia-Erakundeak Industria Sailari atxikita egongo dira. INDUSTRIA-SAILBURUORDETZA Bigarren Atala.-Industria-Sailburuordeak, Sailburuaren ondoren bere alorrean Saileko Goreneko Buru denez, Sailburuak eman eta, besteak beste aipatze-xede hutsez hemen jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Sailburuak esku emanda Sailaren ordezkotza egitea. 2. Sailburuarei, onar ditzan, bere ihardutze-eremuko gaiei buruzko argipideak eta ekintzapide-saloak aurkeztea. 3. Artezkaritzen lan-egitamuak ontzat ematea eta hoien lantegi eta etxaldeekiko ikerlaritza bere hain hartzea. 4. Indarrean dauden legebideek ematen dizkioten gainontzeko beste agintepide, eskubide eta egiteko guztiak. INDUSTRIA ETA MEATZE-LANEN ARTEZKARITZA Hirugarren Atala.-Industria eta Meatze-lanen Artezkariak, Industria-Sailburuordearekiko artezko menpetasunez; eta Sailaren agintepide-eremuan, Sailburuak haietarako eskua eman eta, besteak beste aipatze-xede hutsez hemen jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Teknika-Zerbitzuen Artezkaritzarekin elkar hartuta, indarrean dauden legebideek Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Jaurlaritzari ematen dizkioten agintepideen eremuan industria-ekintzapidetan erabilgarri den araupidetza gertatzea, idaztea eta gaurkotzeko saloak egitea. 2. Meatze eta gainontzeko jeolojia, eskuarteen ustiaketarako eta urezkoekiko ikerketan egiteko eta AutonomiaElkarteko jeolojia-baliapideen eta meatzen zabalkunderako eta menastazko lehen-gaiezko zuzkiketarako Sailaren egitamuak indarrean dauden legeen arauera egiteratzea. 3. Indarrean dauden legeen arauera arakaketarako eta ikerketarako baimenak eta ustiaketarakoak eta baliatzekoak ematea. 4. Uztailaren 21eko 22/1973 Legean eta hori osatzeko agintzetan oharteman bezala meatzez eta gainontzeko jeolojia-eskuarteez behar bezala baliatze-xedezko arakaketa, ikerketa, ustiaketa, aberatsagotzeko eta ontzeko teknikazko, ekonomiazko, segurantzabidezko eta ingurugiroa babestezko lanak egiteratzea. 5. Esku-langintza suztatzeko eta eratzeko Sailaren egitamuak egiteratzea. 6. Bere agintepideen eremuan Sailaren LurraldeOrdezkaritzen lanak erakundetzea eta ihardutzemoduei buruzkoetan erakidetzea. 7. Indarrean dauden legebideen arauera bere ardurapeko izan daitezen arazo guztiez lehenengo auzialdian jabetzea eta hoiek erabakitzea. 8. Indarrean dauden legebideen arauera IndustriaSailburuaren berarizko esku-ematez eman dakizkion beste eskubide eta egiteko guztiak. TEKNOLOJIA-ARTEZKARITZA Laugarren Atala.-Teknolojia-Artezkariak, IndustriaSailburuordearekiko artezko menpetasunez eta Sailaren aginte-eremuaren barruan, Sailburuak eman eta aipatze-xede hutsez hemen-jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Lan-alorkako eta enpresakako azterlanak egitea, eta bai berari dagozkion gaietango ekintzapide-egitasmoen saloak egitea ere. 2. Industria-teknikabideen, ikerketaren, hazkundearen eta ekoizkortasunaren alorretango agintepideak. 3. Ikerketa-egitamuak eta teknika-ikerketa eta hazkundearen alorreango beharrak eta lehentasunak elkarri egokitzeko arau etazegunen saloak egitea. 4. Ikastegi, Erakunde eta Ihardutze-erakunde laguntzaile edo babespekoek Artezkaritzari dagozkion gaietan eskuhar dezateneko araupideak aztertzea eta hoien saloak egitea. 5. Artezkarizari dagozkion gaietan Jaurlaritzako beste Sail batzukin, Sailarteko batzordeekin eta herri nahiz norbanakojabetzapeko Ikastegiekin harremanak izatea. 6. Industria-ikerlanean, teknikabide eta segurantzaren alorretan Erakunde Lankide edo Babespeko dela aitortu dakion Erakunde batek bete beharreko betekizun eta baldintzapenen saloa egitea. 7. Azter-aldian edo gauzatze-aldian dauden ikerketaegitasmoekiko zaingo-lana asmatzea, neurtzea eta egitea. 8. Sailaren agintepideen eremuan industria-ekintzapideen inguruaren aintzin-zaingoari eta onbideraketari buruzkoak, industria-ekintzapideen ihardunak, ingurugiroa uhertzen duten industria-gaiak erabili izanak, eta zabor eta ondakin eskonak erretzeko, erabideratzeko eta hoietzaz baliatzeko antolapidetzen eraginak ekarritako ingurugugiroarekiko erasoari aurrez hartzezko edo hori onbideratzeko guztiak aztertu eta hoien saloa eginaz, ingurugiroarekiko babesaren alorrean industriak -jartzeko eta ihardutzeko araupideak gertatu, eta jarritako baldintzapenak betetzen al direnari arreta eginaz. 9. Ingurugiroarekiko duten eragina dela eta, industriatikako ondakin eta zaborren erabilkerari datxezkon legebideak egiteratzea. 10. Indarrean dauden legebideen arauera bere agintepeko izan daitezen arazo guztiez lehenengo auzialdian jabetzea eta hoiek erabakitzea. 11. Indarrean dauden legeen arauera IndustriaSailburuordearen berarizko esku-ematez eman dakizkion beste eskubide eta egiteko guztiak. INDUSTRIA-BIRRANTOLAPENAREN ARTEZKARITZA Bosgarren Atala.-Industria-Birrantolapenaren Artezkariak, Industria-Sailburuordearekiko artezko menpetasunez, Sailaren agintepideen barruan hark bere esku utzi eta aipatze-xede hutsez hemen.jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Industria-alorkako eta enpresakako azterlanak egin, eta bere ardurapeko gaietango ekintzapide-egitasmoen saloak egitea. 2. Industria-enpresek birrantolaketa egiteko egin ditzaten laguntza-eskeak hartzea eta hoiek bideak ematea, birrantolapen-egitasmoak eta hoietarako beharrezko diren ituneak aztertu, hoien balioa haztatu, eta dagozkien saloak egitea. 3. Indarrean dauden legebideen arauerako birrantolaketa edo birregituraketa-bidetango enpresek biltzeari, bat egiteari eta elkartzeari bideak eta laguntza ematea. 4. Birrantolapen-bideen artezko eraginpean dauden edo egon daitezkeen enpresa eta urgazlaritzekin, eta ugazaba, sindikaritza eta bestelako erakundeekin behar bezalako harremanetan jartzea. 5. Indarrean dauden legebideen arauera IndustriaSailburuordearen berarizko esku-ematez eman dakizkion beste eskubide eta egiteko guztiak. ENERJIA-ARTEZKARITZA Seigarren Atala.-Enerjia-Artezkariak, Sailburuarekiko artezko menpetasunez, eta Sailaren agintepideen barruan, hark bere esku utzi eta besteak beste aipatze-xede hutsez hemen jartzen diren agintepide hauek egiteratzen ditu: 1 . Industria-alorkako eta enpresakako azterlanak egin, eta bere ardurapeko gaietango ekintzapide-egitasmoen saloak egitea. 2. Artezkaritzari dagozkion gaietan Jaurlaritzako beste Sail batzuekin eta Sailarteko batzordeekin harremanak izatea. 3. Indarrean dauden legeen arauera, enerjia-iturrien ihardunari, bilaketari, suztapenari eta ustiaketari dagozkian agintepideak. 4. Enerjiari eusteko eta aurreratzeko egitamu eta ekintzapide-egitasmoen saloak egitea, eta bai eguzkitikako, haizetikako, lurraren berotasunetikako eta ohikoez bestelako gainontzeko energia-iturriak antolatzeko, bilatzeko, suztatzeko eta ustiatzekoak ere, ondakinak bestelakotzetikako enerjiaustiapideak barne. 5. Energia-iturri berrien alorreango ikerketa-azterlanen saloak egitea. 6. Indarrean dauden legeen arauera bere agintepeko izan daitezen arazo guztiez lehenengo auzialdian jabetzea eta hoiek erabiltzea. 7. Indarrean dauden legebideen arauera Sailburuaren berarizko esku-ematez eman dakizkion beste agintepide eta egiteko guztiak. TEKNIKA-ZERBITZUEN ARTEZKARITZA Zazpigarren Atala.-Zerbitzu-Artezkariak, Sailburuarekiko artezko menpetasunez eta Sailaren agintepideen barruan, hark bere esku utzi eta aipatze-xede hutsez besteak beste hemen jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Sailburuarekiko eta Sailarekiko aholkularitza egitea, eta bai Sailburuak eta Sailburuordeek eska diezaioten teknika eta arduralaritzazko laguntza ematea ere. 2: Zehaztapidetzak eta arazoak Sailburuordetzen eta Artezkarien artean banatzea, Saileko sarrera eta irteeraerroldelaritzak antolatuz eta zainduz. · 3. Jaurlaritzako beste Sailetako Zerbitzu-Artezkaritzekin eta Idazkaritzekin harremanak izatea. 4. Saileko guztizko elkartzepide-ekintzak antolakidetzea eta egitaratzea. 5. Sailari buruzko edo Sailaren ihardunerako interesgarri izan daitezen nolanahiko xehetasunen antolaketa eta erabilkera batean biltzea. 6. Saileko orotariko arazoak, Liburutegi Nagusia eta Agirigordetegia antolatzea, eta hoiekiko arta. 7. Sailaren Guztizko Diruegitamuen Egitasmoak Sailburuari aurkeztea, eta Saileko lantegi berezien Zerbitzuak hobetzeko xedezko aldakuntzen saloak egitea. 8. Sailari doazkion eta indarrean dauden legepideen bilduma egiteko Industria eta Meatze-lanen Artezkaritzarekin elkarlanean aritzea. 9. Sailari doazkion agindu eta arauez jabetu, eta hoiekiko argipideak ematea. 10. Sailburuari, berak eska dezanean, bere agintepeko alorretan bidean jartzeko dauden legegintza-egitasmoak eta arau-asmoak aurkeztea. 11. Indarrean dauden legeen arauera Saileko lanarigoari doazkion arazo guztiekiko saloak egitea, bai lanean hasteari edo lana uzteari buruzkoetan, bai mailaz jasotzeari edo zigorpideei buruzkoetan ere. 12. Indarrean dauden legeek eman diezaizkioten beste egitekoak betetzea. INDUSTRIA-EGITAMUKETARAKO AHOLKULARITZA Zortzigarren Atala.-Zerbitzu-Artezkariak, Industria-Egitamuketarako Aholkulariak, Sailburuarekiko artezko menpetasunez eta Sailaren agintepideen barruan, hark bere esku utzi eta aipatze-xede hutsez besteak beste hemen jartzen diren agintepide hauek egiteratuko ditu: 1. Sailburuarekiko eta Sailarekiko aholkularitza egitea, eta bai Sailburuak eta Sailburuordeek eska diezaioten teknika eta arduralaritzazko laguntza ematea ere. 2. Saileko zerbitzu bereziekingo elkarlanean, dagozkion industriarekiko argipideak biltzea. 3. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko industriaekintzapideen oraingo egoerari eta gerorako hakundebideei buruzko azterlanak egitea eta arteztea. 4. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko industriaren hazkuntzarako industria-jokabideei buruzko saloak egitea. 5. Saileko Zerbitzuei eta Sailari atxikitako erakunde eta ihardutze-sailei argipideak eta laguntza ematea, eta bai eska dezaten Jaurlaritzako beste Sail batzuei ere. 6. Indarrean dauden legebideen arauera Sailburuak berarizko esku-ematez eman dakizkion beste agintepide eta egiteko guztiak. LURRALDE-ORDEZKARITZAK Bederatzigarren Atala.-Kondaira-Lurralde bakoitzean Industria-Sailburuordearen menpeko Ordezkaritza bat dago, Industria eta Enerjia-Sailaren berenezko ihardutze-sail, Ordezkari bat buru duela; horren menpe egongo dira bere lurralde-eremuan izendatu dakizkion agintepideak egiteratzeko beharrezko izan daitezen zerbitzu guztiak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa. Dekreto honetan inori berariz izendatu gabeko Industria, enerjia eta teknolojiaren alorretako agintepideak, Industria eta Energia-Sailburuak egiteratuko ditu. Bigarrena. Dekreto hau erabiltzeak eskatu ditzan egiterapen-arauak emateko eskuarenjabe gelditzen da Industria eta Enerjia-Sailburua. Hirugarrena. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. Laugarrena. Industria-Saileko Sailburuordeak eta Artezkariak sortaraztezko 1980garreneko Maiatzaren 12ko Dekretoa indargabetuta gelditzen da, eta bai oraingo Dekreto honek agintzen duenaren aurkako gerta daitezen maila bereko edo apalagoko legepide guztiak ere. ERABAKI GEHIGARRIA Bakarra. Industria eta Enerjia-Sailaren ihardutzeerakundetza Dekreto honetan agindutakoari egokituko zaio, Autonomia-Elkarteko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen Legeak bere garaian agindu dezanaren kaltetan gabe, Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria-Sailburua, XABIER GARCIA-EGOTXEAGA.