Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Jorrailaren 26ko 87/82 DEKRETOA, Esku-langintzaren aloireango agintepideak Industria eta Enerjia-Sailetik Merkataritza eta Turismo-Sailera aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 550
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 1982/04/26
  • Argitaratze-data: 1982/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 10garren Atalaren 18garren zatiak bakarreango agintea ematen dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Eskulangintzaren alorrean. Halaber esan behar denez, Maiatzaren 8ko 1.255/81 Errege-Dekretoz Industria eta Enerjia-Ministeritzak Eskulangintzaren alorrean zituen egiteko eta zerbitzuak AutonomiaElkarteari eskuratu zitzaizkion. 1981garreneko Uztailaren 6ko Dekretoz, agintepide hoiek Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enerjia-Sailari eman zitzaizkoon. Bestalde, Sail hori antolatu eta horren iharduna egitu ratzen daen Uztailaren 30eko 95/81 Dekretoak bere 3garren Ataleko 5gazren lerroaldian agintzen duenez, IndustriaSailordetzari dagokio; Industria eta Meatzen Artezkaritzaren bidez, Eskulangintzaren suztapenari eta antolapenari buruzko Sailaren egitasmoak egiteratzea. Gaudeneko une honetan, alor horren egoera astiro aztertu ondoren, honako ondorio hau ateratzen da: Antzinatikako egitura denez iraunarazteko ezezik, lan-tokiak sortarazteko bide izan daitekeenez ere ahalik eta laguntzarik haundiena eman behar zaiola. Halaber, azterketa horri beste irizpide bat ere badario, alor horrek gaurregun dituen arazo bereziei nahi den aterapidea emateko bide egokia esku-lanak merkataritzabideratzeari arreta berezia egin behar zaionekoa alegia. Hoiegatik guztiegatik, Eskulangintzaren alorrean orain arte Industria eta Enerjia-Sailak zituen agintepideak Merkataritza eta Turismo-Sailari emateak aholkugarri dirudi. Hori dela eta, esandako bi Sailetako Sailburuen saloz, Jaurlaritzak aztertu ondoren, indarreari dagoen legeerapidetzak ematen didan erakundetze-ahalmenaren arauera, eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.e) Atalak eta horri datxezkonek diotena egiteratuz, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.- Eskulangintzaren alorrean orain arte Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enerjia-Sailak zerabilen agintepidea Merkataritza eta Turismo-Sailari ematen zaio. 2garren Atala.- Merkataritza eta Turismo-Sailak Merkataritza-Sailordetzaren bidez egiteratuko ditu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari 1.255/81 Dekretoz eskuratu, Eusko Jaurlaritzako 78/81 Dekretoz Industria eta enerjia-Sailari eman eta orain arte horrek Eskulangintzaren alorrean zituen egiteko eta zerbitzuak. 3garren Atala.- Horretarako, eraskinean zehaztuko diren diruegitamuetako diru-izendapenak eta lanari-eskuarteak ematen zaizkio Merkataritza eta Turismo-Sailari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto honetan agindutakoa egiteratzeko eta osatzeko behar daitezen osatze-bidezko arauak emateko eskua ematen zaio Merkataritza eta Turismo-Sailari. Bigarrena.- Uztailaren 6ko 78/81 Dekretoan oraingo Dekreto honen gai den Agintepidea Industria eta EnerjiaSailari emateari dagozkionak, Eusko Jaurlaritzako IndustriaSailaren Birrantolaketari eta Ihardutze-Egiturari buruzko Uztailaren 30eko 95/81 Dekretoaren 3garren Atalaren 5garren zatia eta Dekreto honen aurkako gerta daitezen manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira. Hirugarrena: Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Jorrailak hogeita sei. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.