9:00etatik 20:00etara (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 101.1 artikulua).
Bozketa-ordutegia zabal daiteke?
Oro har, ez. Salbuespen gisa, honako egoeretan zabal daiteke ordutegi hori:
Zer baldintza bete behar da hauteskunde hauetan hautesle izan eta botoa eman ahal izateko?
Hona hemen hautesle izateko eskakizunak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 2. artikulua):
Nork ez du, legez, botoa emateko eskubiderik?
18 urte beteko ditut datorren urriaren 22an, botoa eman al dezaket hauteskunde-egunean?
Ez, hauteskunde-egunean 18 urte beteta dituztenek bakarrik eman ahalko dute botoa.
Zer behar dut Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan bozkatzeko? Nahitaezkoa al da NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztea?
Botoa eman al dezaket nire NANa, pasaportea edo gidabaimena iraungita badago?
Bai. Bozka dezakezu agiri horiek iraungita egonda ere, baldin eta horietan hauteslearen argazkia ageri bada (Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen 1990eko irailaren 26ko akordioa).
Bozka al dezaket NANa berritzeko frogagiriarekin?
Ez, agiri horretan ez baita hauteslearen argazkia ageri.
Bozka al daiteke futbol-taldeko, unibertsitateko edo bestelako agiri profesional edo pribatu batekin, baldin eta horietan titularraren argazkia agertzen bada?
Ez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak (105.1 artikulua) ez baitu halakorik baimentzen; izan ere, ez dira hauteslearen nortasuna ziurtatzeko agiri ofizialtzat jotzen (gai horri dagokionez, informazio hau lagungarri izan daiteke: Instrucción de la JECA del 02-04-2001 eta Acuerdo de la JEC de 10-03-2005).
Zer egin dezakete irakurtzen ez dakiten pertsonek edo beste urritasun fisikoren batengatik beren kabuz boto-txartela aukeratu ezin duten edo hauteskunde-mahaiko lehendakariari eman ezin dioten pertsonek? Bozka dezakete?
Bi, bozka dezakete, beren konfiantzako pertsona baten laguntzarekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 104.3 artikulua).
% 33tik beherako ikusmen-gaitasuna duten pertsonek edo Braille sistema ezagutzen dutenek botoa eman al dezakete?
Bai, hiru modu hauetako baten bidez:
Datozen hauteskundeetan bozka dezaketen pertsonek, hauteskunde-egunaren aurreko 24 orduetan edo hauteskunde-egunean bertan poliziak atxilotu badituzte, bozkatzera joateko eskubidea al dute, poliziaren zaintzapean?
Atxilotutako hautesleek botoa emateko eskubidea dute, baina ezin dute eskubide hori gainerako herritarren baldintza beretan baliatu. Horren ondorioz, galderak jasotzen duen baldintzatan dauden hautesleek idatziz bidali beharko dizkiete eskakizunak dagokien eskualdeko hauteskunde-batzordeari, poliziako arduradunaren irizpideei men eginez, beti ere, eta batzorde horrek agintzen duenaren arabera jardun beharko dute.
Hautesle izanda kartzelan dauden pertsonek bozka al dezakete?
Bai, baina posta bidez soilik. (Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu webgune honetako "POSTA BIDEZKO BOTOA" 11. ataleko 11.E azpi-atala).
Noiz, nola eta nori eska diezaioket pertsona ezgaitu, gaixo edo elbarriak, edo istripua izan dutenak lekualdatzeko laguntza, baldin eta beren kabuz hauteslekura joan ezin badute? Nola eta nork bermatu behar du pertsona horiek bozkatu ahal izatea?
Pertsona horiek posta bidezko botoa eskatu beharko zuten, baina, hala egin ez badute, hauteslekura joateko laguntza eskatzea gomendatzen dugu, honako hauei deituta:
Itsua edo elbarria naiz, edo urritasun fisikoren dut, eta nire kabuz dagokidan hauteslekura joan banaiteke ere, botoa eman behar dudan hauteskunde-mahaira iristeko zailtasunak ditut (hauteslekuko eskailerak direla medio); gainera, ez daukat nork lagundu. Nori eskatu behar diot laguntza hauteskunde-mahaira iristeko? Botoa eman gabe gelditu behar al dut? Zer egin behar dut?
Arazo hori baduzu, eta ez baduzu posta bidezko botoa eskatu, konfiantzazko pertsona batekin joan zaitezke; ikusmen-ezintasuna baduzu, berriz, Braille sistemaz bozka dezakezu, webgune honetan azaldutako prozeduraren bidez
2011ko Hauteskunde Orokorretan esleitu zidaten hauteskunde-mahaira joan naiz, eta erroldan ez nagoela esan didate. Nola bozka dezaket? Zer egin behar dut?
Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera joan behar duzu bozkatzeko erroldan alta emateko errolda-ziurtagiri berezia eskatzera; izapide hori dagokizun udalaren bidez ere egin dezakezu.
Zer kontsulta edo galdera mota egin dezakete hautesleek hauteskunde-mahaian?
Hauteskunde Batzorde Nagusiaren arabera (acuerdo de la Junta Electoral Central de 01-12-11), hauteskunde-mahaiko lehendakariak ez du inolako kontsultarik onartuko, baldin eta ez badira bozkatzeko eskubidea baliatzeri buruzkoak edo hautagaitzetako artekari edo ahaldunengandik etorritakoak. Hautesleek eskualdeko hauteskunde-batzordean aurkez ditzakete beren galderak. Hautesleak behin eta berriro eskatzen badu hauteskunde-mahaiak bere galdera onartzea, lehendakariak jokabidea aldatzeko eska diezaioke, eta, ondoren, polizia-indarren laguntza ere eska dezake pertsona hori hauteslekutik kanporatzeko.
Hauteslearen nortasunari buruzko zalantzarik badago, erroldan eta NANean jasotako izen-abizenetan desberdintasunak daudela-eta, edo hauteskunde-mahaiko zerrendan akats edo hutsuneren bat dagoelako:
Egonkorki atzerrian bizi den hautesle bat naiz, eta atzerrian bizitzeagatik Bertan ez dauden Egoiliarren Errolda Berezian izena emanda nago; hala eta guztiz ere, azken egoitza izan nuen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrian egongo naiz hauteskunde-egunean. Udalerri horretan botoa eman ahalko dut?
Ez, ez baitzaude udalerri horretako hauteskunde-mahaiko erroldako zerrendetan. Postaz bakarrik bozka dezakezu, bizi zaren atzerriko herrialdetik. (Ikus webgune honetan "Bertan ez dauden egoiliarren posta bidezko botoa" atala).
Hauteskunde-mahaiko erroldan izena emanda ez dagoen norbaitek mahai horretan bozka dezake?
Bai, salbuespen gisa, hiru egoera hauetan:
Euskal Nortasun Agiriarekin bozkatu nahi dut, eta hauteskunde-mahaiko lehendakariak ez dit uzten, zer egin dezaket? Nortasun-agiri horrekin botoa ematea onartzeko eska dezaket?
Ezin da Euskal Nortasun Agiriarekin botoa eman, ez baita nortasuna ziurtatzeko agiri ofizialtzat jotzen bozkatzeko orduan (Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 2005eko martxoaren 10eko akordioa). Behin eta berriro agiri horrekin bozkatzen ahaleginduz gero hauteskunde-mahaiko lehendakariak Ertzaintzaren laguntza eske dezake, bai eta beste hautesleen bozkatzeko eskubidea oztopatzea egotzi ere. Akusazio hori hauteskunde-delitutzat jo daiteke. Hala ere, artekariren bati eska diezaiokezu gertakari hori Hauteskunde-mahaiko Bilkurari buruzko Aktan jasotzeko.
Zer egin behar du hauteskunde-mahaiko lehendakariak pertsona bat Euskal Nortasun Agiriarekin bozkatzera badoa eta, botoa ematen utzi ez diotelako, hautesle horrek lehendakariari salaketa-idatzi bat aurkezten badio, lehendakariak sina dezan?
Lehendakariak ez du salaketa-idatzirik sinatzeko beharrik; idatzi hori jaso eta hauteskunde-mahaiko bilkurari buruzko aktari erantsiko dio, bai eta gertatutakoa jaso ere. Hori nahikoa ez balitz, eskualdeko hauteskunde-batzordeari jakinaraziko dio.
Nola bozka dezakegu hauteskunde-egunean lan egin behar dugunok?
Lanaldia murrizteko eskubidea al dut, nire enpresan dagokidan lanaldia gogoeta-eguneko gauean hasi eta bozketa-eguneko goizeko 8:30an bukatzen bada?
Ez, beren lanorduek bozketa-ordutegiarekin guztiz edo hein batean bat egiten EZ badute langileek ez baitute enpresan baimena eskatzeko eskubiderik (Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren Agindua).
Bozketa-egunean nire ohiko bizilekutik urruti lan egin behar dut; posta bidezko botoa eskatzeko eskubiderik ba al dut?
4 orduko ordaindutako baimen berreskuraezina hartzeko baimena duzu, deialdiaren egunetik posta bidezko botoa eskatzeko epea bukatu arte, posta-bulegora joan eta dagokion inprimakia betetzeko (Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren Agindua).
Bozketa-egunean lan egin behar duen langile bat naiz eta enpresari ordaindutako baimena eskatzeko eskubidea dut, baina nola justifika diezaioket enpresari bozkatzera joan naizela?
Horretarako, hautesle guztien eskura daude, botoa ematen duten hauteskunde-mahaietan, bozketa-egunean botoa eman izanaren ziurtagiriak, hauteskunde-mahaiak sinatu beharrekoak (Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren Agindua).
Zer eskubide dute bozketa-egunean lan egin behar duten Estatuko Segurtasun Indarretako kideek, militarrek, Ertzaintzako kideek edo udaltzainek?
Beren lan-eskubideak Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren Aginduan jasota ez badaude, postaz botoa eman behar dutela jakinarazi beharko zaie. Gainerako zalantzetarako galdetu Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saileko (Jesus Mª Fernandez Aguado abokatuarekin jartzeko eskatu) edo deitu Zuzeneango 012 telefonora.
Bozkatzera gindoazela nire senarra gaixotu egin da, eta klinikara eraman dute. Bere ordez bozka al dezaket bere NANa eramanda?
Ez. Botoa pertsonala eta sekretua da (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 104.1 artikulua).
Zinpeko zaintzailea naiz, eta bozketa-egunean lan egin behar dut. Nire arma, borra edo gisakorik aldean dudala bozka al dezaket? Zer egin behar dut?
Ez. Debekatuta dago armak edo arma gisa erabil daitekeen beste objekturik eramatea. Debeku horri men egin ezean hauteskunde-mahaiko lehendakariak hauteslekutik kanporatu ahalko zaitu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 108.3 artikulua).
Posta bidezko botoa eskatu dut baina ez dut beharrezko dokumentazioa jaso. Hauteskunde-mahaira joan naiteke bozkatzera?
Ez. Posta bidezko botoa eskatuz gero, botoa postaz eman edo ez eman, debekatuta dago hauteslekura bertaratuz bozkatzea (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 73.1 artikulua).
Nire senarra itsasgizona da, eta bozketa-egunean ez da etxean izango. Bera ez dagoenetan ekintza guztietan bere ordezkari izateko notario-ahalordea dudanez, bere izenean bozka al dezaket notario-ahalorde hori baliatuz?
Ez. Hauteskunde Legeak ez du onartzen ahalorde bidezko botoa. Zure senarrak posta bidez eman behar zuen botoa.
Posta bidezko botoa eskatu dut bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egongo nintzela pentsatuz, baina azkenean ez dut joan behar. Botoa ematera joan al naiteke dagokidan hauteskunde-mahaira?
Ez. Posta bidezko botoa eskatuz gero, botoa postaz eman edo ez eman, debekatuta dago hauteslekura bertaratuz bozkatzea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.1 artikulua).
¿Cuándo deben acudir los miembros de la Mesa electoral al Colegio Electoral para formar parte de la Mesa?
A las 08:00 horas de la mañana del día de la votación (art. 97 Ley de Elecciones al Parlamento Vasco).
Noiz joan behar dute hauteskunde-mahaiko kideek hauteslekura hauteskunde-mahaia osatzeko?
Hauteskunde-mahaia osatzeko deitutako pertsona guztiek joan behar dute hauteslekura goizeko 8:00etan, lehendakari zein mahaikide titularrek nahiz ordezkoek (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 97.1 artikulua).
Hauteskunde-mahaiaren eraketa, osaera eta ordezkapenei zein hauteskunde-mahaiko kide izateari buruzko guztia.
Ikus "HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEAK" izeneko 8. atala.
Zer egin behar dut baldin eta bozketa-egunean ezin badut hauteslekura joan hauteskunde-mahaiko kide izateko?
Goizeko 8:00etan joan ezin baduzu, justifikatutako arrazoi bat dela medio, ahal bezain laster jakinarazi behar diozu dagokion eskualdeko hauteskunde-batzordeari (ikus eskualdeko hauteskunde-batzordeetako helbide eta telefonoak webgune honetan). Justifikatutako arrazoirik ez badago, hauteskunde-mahaira ez joatea 3 hilabete eta urte 1 arteko kartzelarekin eta 6 eta 24 hilabete arteko isunarekin zigortuko da.
Urritasun psikikoren bat duten hautesleek botoa eman al dezakete?
Bai, erroldan agertzen badira. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 3.1 c) artikuluaren arabera, baimen judizialarekin ospitale psikiatriko batean sartutakoei bakarrik eragotziko zaie bozkatzea, baldin eta epailearen baimenak berariaz aipatzen badu bozkatzeko eskubidea baliatzeko ezgaitasuna.
Zer material eta agiri izan behar ditu hauteskunde-mahaiak?
Hauteslekuan elementu horietakoren bat faltako balitz hauteskunde-mahaia eratzeko orduan edo geroago, edozein unetan, hauteskunde-mahaiko lehendakariak berehala eman beharko du horren berri (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 99. artikulua).
Bozketa hasi al daiteke hauteskunde-mahaia eratu gabe?
Ez. Hauteskunde-mahaiak eratuta egon behar du, eta hiru pertsonek osatu behar dute: lehendakariak eta bi mahaikidek (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 103. artikulua).
Nork sartu behar du bozketako gutun-azala kutxan: lehendakariak ala boto-emaileak?
Boto-emaileak lehendakariari eman behar dio botoaren gutun-azala, azken horrek kutxan sar dezan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 107.1 artikulua).
Zer egin eta zer jakin behar dute hauteskunde-mahaiko kideek bozketa hasi baino lehen?
Hauteskunde-mahaia legalki eratu, Eraketa Akta behar bezala bete eta kutxaren zein kabinaren egoera eta boto-txartel zein gutun-azalen kopurua zuzenak direla egiaztatu behar dute, bai eta hauteskunde-mahaiko hauteskunde-dokumentazio guztia badagoela ere (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 99. eta 100. artikuluak).
Bozketa has al daiteke hauteskunde-mahaia eratuta badago baina hautagaitzaren bateko artekariak eta ahaldunak falta badira?
Bai, artekariak eta ahaldunak ez dira hauteskunde-mahaiko kideak eta, hortaz, ez dute boto-eskubiderik hauteskunde-mahaiko erabakiei dagokienez. Hauteskunde-mahaian bozketari buruzko beren iritzia eman, erreklamazioren bat egin edo protestak azal ditzakete soilik, beren hautagaitzen interesen ordezkari gisa, bai eta hauteskunde-prozesua ongi joan dadin zaindu ere (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 93.1 eta 94.4 artikuluak).
Has daiteke bozketa 9:00etan, baldin eta hauteskunde-mahaiko kideren batek ikusten badu kutxa hautsita dagoela, hautagaitzaren bateko boto-txartelak falta direla, edo nahikoa txartel zein gutun-azal ez daudela edo hauteskunde-mahaiak bete beharreko agiri eta inprimakiak falta direla?
Ez, eta egoera horiek guztiak berehala jakinarazi behar zaizkio hauteslekuan dagoen Administrazioko ordezkariari edo, halakorik ez balego, udaleko edo eskualdeko hauteskunde-batzordeko ordezkariari, ahal bezain laster konpondu eta bozketa has dadin.
OHARRA: Oro har, Administrazioko ordezkariek prestatzen dituzte hauteskunde-mahaietako material guztiak udaletako hauteslekuetan, bozketa hasi baino 24 ordu lehenago.
Hala eta guztiz ere, baliteke hauteskunde-mahaian elementuren bat falta izatea. Hutsune horiek hauteskunde-mahaiko kideek hautematen eta udaletako ordezkariek konpontzen dituzte bozketa-eguneko goizeko 8:00ak eta 9:00ak bitartean, hau da, bozketa hasi aurretik.
Zer arrazoi direla medio eten daiteke bozketa, hura hasi ondoren?
Honako egoera hauetan:
Mahaiko lehendakariak soilik, aipatutako egoeretan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 101.3 artikulua).
Hauteskunde-mahaiak bozketa etetea erabakitzen badu, zer egin behar da?
Bozketa eten behar al da hautesle batek kutxa batean gutun-azal bat baino gehiago sartzen baditu?
Halakorik gertatuko balitz ezin da bozketa eten, boto bikoitzaren arazoa ezin baita konpondu. Kasu horretan, hauteskunde-mahaiak gertaera horren berri jaso beharko du Bilkurari buruzko Aktan eta egoera sorrarazi duen pertsonaren datuak idatziko ditu, erantzukizunak eratortzen badira datuok baliatzeko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 120.1 k) artikulua).
Zer gertatzen da bozketaren jardunean boto-emaile batek boto-txartel bat edo beste edozein paper edo agiri (NANa, adibidez) kutxan sartzen badu?
Ez da bozketa eteten. Hauteskunde-mahaiak zenbaketa hasten duenean hutsegitez sartutako boto-txartela boto baliogabe gisa zenbatuko du, eta, NAN bat balitz, boto-emaileari itzuliko dio (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 115.a) artikulua).
Zer gertatzen da bozketak dirauen bitartean hauteskunde-mahaiko hiru kideetatik bat behin betiko joaten bada? Bozketa eten al daiteke?
Ez. Bozketa ez da eteten, hauteskunde-mahaiak bere jardunarekin jarrai baitezake beste bi kideak bertan badaude. Hala eta guztiz ere, hauteskunde-mahaiak izandako hutsunearen eta horren arrazoiaren berri jaso beharko du Bilkurari buruzko Aktan, erantzunak eskatu behar badira ere (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 101.2 artikulua).
Zer gerta daiteke hauteskunde-mahaiak bere burua identifikatzeko Euskal Nortasun Agiria baliatu duen hautesle baten botoa onartzen badu?
Hauteskunde-mahaiaren aurkako salaketa izapidetzen bada mahai horretako kideak zigortu ahalko dira, 3 hilabete eta urte 1 arteko kartzelarekin eta 6 edo 24 hilabete arteko isunarekin.
Zer gertatzen da hauteskunde-mahai batean hutsegitez hauteskunde-mahai horretan erroldatuta ez dagoen herritarren batek botoa ematen badu?
acuerdo de la Junta Electoral Central de 01-12-11arauaren arabera, kutxako boto guztiak zenbatu beharko dira, eta Bilkurari buruzko Aktan jaso beharko du hauteskunde-mahaiak gertatutakoaren berri.
Zer gertatzen da bozketak dirauen bitartean hauteskunde-mahaiko hiru kideetatik bi behin betiko joaten badira?
Salbuespenezko egoera horretan bozketak ezin du aurrera egin eta eten egin behar da, hauteskunde-mahaiak ezin baitu kide bakarrarekin funtzionatu. Dagokion eskualdeko hauteskunde-batzordeari edo udaleko idazkariari egoeraren berri eman eta bi hutsune horiek bete ondoren berrabiaraziko da bozketa (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 98.3 artikulua).
Zer dela eta utz daiteke bozketa bertan behera, edo ez hasi?
Soilik ezinbestez utzi ahalko da bozketa bertan behera edo hasi gabe (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 102.1 artikulua). Adibidez:
Bozketa bertan behera utziz gero, berriro egiten al da? Noiz?
Bai. Bozketa errepikatu egin beharko da. Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak beste bozketa-deialdi bat egingo du jatorrizkotik bi egun beranduagorako, eta beharrezko neurriak hartuko dira antzeko gertaerarik errepika ez dadin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 102.3 artikulua).
Zer gertatzen da bozketa eten arte kutxan sartu diren botoekin?
Boto horiek suntsitu egingo dira (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 102.2 artikulua).
Zer izapide egin behar ditu hauteskunde-mahaiko lehendakariak bozketa bertan behera uztea erabakiz gero?
Bozketa bertan behera uztea hauteskunde-mahaiak erabaki behar du, lehendakariak sinatutako idatzi batean arrazoiak azalduz. Idatzi horren kopia bat lurralde historikoko hauteskunde-batzordera igorriko da berehala, bozketa bertan behera uzteko emandako arrazoiak egiazta ditzan eta, hala badagokio, bozketa bertan behera uzteko hartutako akordiotik erator litezkeen erantzukizunak eskatzeko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 102.1 artikulua).
Zer egin behar dute hauteskunde-mahaiko kideek 20:00etatik aurrera, eta botoak zenbatzen hasi aurretik?
Hiru dira egin beharreko eragiketak:
Posta bidezko botoak kutxan sartu aurretik, zer egin behar du hauteskunde-mahaiak? Noiz sartu behar dira posta bidezko botoak kutxan?
Hauteskunde-mahaiak honako hauek bereizi beharko ditu:
Nola eta nork egin diezaioke aurka hauteskunde-mahaira iritsitako posta bidezko boto bati? Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak inork posta bidezko botoaren aurka egiten badu?
Nola zenbatzen dira hauteskunde-mahaiak hala erabakita kutxan sartzen ez diren posta bidezko botoak?
Hautagaitzetako artekari edo ahaldunen batek ez badio aurka egiten posta bidezko boto bat ez onartzeko hauteskunde-mahaiaren erabakiari, boto hori ez da kutxan sartuko eta suntsitu egin beharko da; horren ondorioz, boto-emailea ez da zenbatuko, eta botoa ez da ez baliozkotzat, ez baliogabetzat eta ez zuritzat joko.
Aitzitik, artekari edo ahaldunen batek aurka egiten badio posta bidezko botoa ez onartzeko hauteskunde-mahaiaren erabakiari, orduan:
Hauteskunde-mahaiaren zenbaketa publikoa al da? Nor izan daiteke horren lekuko?
Bai, publikoa da. Hala, bada, nahi duten pertsona guztiak izan daitezke zenbaketaren lekuko, baldin eta hauteskunde-mahaiko lehendakaritzak uste badu horiek guztiak zenbaketa egiten den tokian sartzen direla.
OHARRA: Lehendakariak uste badu gertaera horrek ordenari kalte egingo diola eta, horren ondorioz, zenbaketa behar bezala ezingo dela egin, lokal hori jendez hustea agindu ahalko du. Horrelakoetan, zenbaketan gelditu ahalko dira, hauteskunde-mahaiko kideez gainera, hautagaitzetako lurralde-ordezkariak, artekari eta ahaldunak, notarioak, hauteskunde-mahaiak erabakitzen dituen agintaritzaren agenteak, hauteskunde-batzordeko kideak eta instrukzio-epaileak edo horien ordezkariak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 117.2 artikulua).
Hauteskunde-mahaiaren zenbaketa eten daiteke?
Ez (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 118.2 artikulua).
Nola ebazten dira zenbaketako unean artekariek eta ahaldunek hauteskunde-mahaiaren ekintzen aurka egiten dituzten protesta eta erreklamazioak?
Hauteskunde-mahaiko hiru kideen botoen gehiengoz. Hauteskunde-mahaiko kide bi baleude soilik eta berdinketa gertatuko balitz, lehendakariaren kalitate-botoak erabakiko du auzia (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 118.5 artikulua).
Boto baliogabea izango da:
Boto zuri, baina baliodun gisa zenbatuko dira boto-txartelik ez duten gutun-azalei dagozkienak, edo legez hauteskunde-barrutitik kendutako hautagaitza baten boto-txartela dutenak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 116 artikulua).
Boto zuria gehiengoak hautatutako alderdiari eransten al zaizkio hauteskundeetan?
Ez. Hautagaitzetako boto baliodunen guztizkoari eransten zaizkio, horien %3 aplikatu eta, horrela, aulkia zer hautagaitzek lortzen duten jakiteko (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 11.1 artikulua, urriaren 4ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzeko 6/2000 Legeak emandako idazkeran).
Bat ere ez. Boto zuri asko badaude bakarrik eragiten dio hautagaitzek aulkia lortzeko boto baliodunen % 3 horri.
Nola zenbatzen da "zuria" idazkuna duen paper bati dagokion botoa?
Baliogabea da, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 115. eta 116. artikuluen arabera.
Nola zenbatzen da barruan orri zuri bat daraman gutun-azalari dagokion botoa?
Baliogabea da, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 115. eta 116. artikuluen arabera.
Zer gertatzen da hauteskunde-mahaiak botoen zenbaketa bukatu ondoren ikusten bada kutxan sartutako botoen gutun-azalen guztizko kopuruak ez duela bat egiten hauteskunde-mahaiko zerrenda zenbakituan agertzen den boto-emaileen kopuruarekin? Zer egin behar da?
Horren berri eman behar da Hauteskunde-mahaiko Bilkurari buruzko Aktan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 120.1 j) artikulua).
Zer egiten da baliogabetzat jotako boto-txartelekin edo artekari edo ahaldunek aurka egindako edo erreklamatutakoekin?
Ez dira suntsitu behar, Bilkurari buruzko Aktari erantsi beharko baitzaizkio, agirien 1. gutun-azalean. Gainera, hauteskunde-mahaiko kideek boto-txartel horiek sinatu beharko dituzte (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 120.3 artikulua).
Zer egiten da zenbaketa bukatzean boto-txartelekin eta irekitako botoen gutun-azal guztiekin?
Destruirlas por cualquier medio. (art. 120.3 Ley de Elecciones al Parlamento Vasco)
Nola zenbatzen da hautagaitza bateko kideren baten izenaren ondoan zeinu, gurutze edo bestelako markaren bat idatzita duen boto-txartel bat?
Botoa baliozkoa izango da, eta ez baliogabea(instrucción de la Junta Electoral Central 1/2012, de 15 de marzo instrukzioaren arabera), baldin eta marka horiek ez badute boto-txartelaren konfigurazioa aldatzeko edo hautagaitzako kideren baten aurkako adierazpentzat jotzeko adinako transzendentziarik.
Zein da boto-emaileen guztizko kopurua?
Boto-emaileen guztizko kopurua da: boto baliogabeen guztizko kopurua gehi boto zurien guztizko kopurua gehi hautagaitzei emandako botoen guztizko kopurua.
Hauteskunde-mahaiaren erabakiz kutxan sartu ez diren bozketako gutun-azalak, artekari edo ahaldunen batek aurka egin izanaren ondorioz, baliozko bototzat hartzen al dira?
Ez dira inoiz ere ez baliozkotzat, ez baliogabetzat eta ez zuritzat zenbatuko, ez eta boto-emaile gisa ere, eta hauteskunde-mahaiak suntsitu egin behar ditu. Hala eta guztiz ere, aurka egitearen edo erreklamazioaren xede izandako gutun-azalak Hauteskunde-mahaiko Bilkurari buruzko Aktari erantsi beharko zaizkio.
Nola zenbatzen da Arabako hautagaitza baten aldeko boto-txartela Bizkaiko barrutiko hauteskunde-mahai batean?
Boto baliogabea da, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.
Nola betetzen da zenbaketaren behin-behineko jakinarazpena?
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak ozenki esango du zenbaketaren emaitza, datu hauek aipatuz:
&Nola betetzen da Bilkurari buruzko Akta?
Aurreko eragiketak bukatu ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, mahaikideek eta artekariek Bilkurari buruzko Akta sinatuko dute; Akta horretan datu hauek xehetasunez adierazi beharko dira:
Zer agiri sartu behar dira 1., 2., 3. eta 4. gutun-azaletan?
Funtsean, Hauteskunde-mahaiaren Eraketa Akta eta Bilkurari buruzko Akta, eta boto-emaileen zerrenda zenbakitua. Zehaztasun gehiagorako ikusi Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 121.a) artikuluan 1. gutunerako adierazitakoa eta Lege horren 121.b) artikuluan 2., 3. eta 4. gutun-azaletarako adierazitakoa (ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 121. artikulua).
Nori eman behar zaizkio agirien gutun-azalak?
Herri bakoitzeko lehen auzialdiko epaileari edo bake-epaileari eman behar zaizkio lau gutun-azalak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 122.1 artikulua).
Nork eraman behar ditu agirien gutun-azalak epaitegira eta nork babestu behar du pertsona hori?
Hauteskunde-mahaiko lehendakariak eta bi mahaikideek, nahitaez, eta hautagaitzetako artekari eta ahaldunek, nahi badute. Babesa Ertzaintzak emango du, hala eskatzen badiote (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 122.1 artikulua).
Nork ordaintzen du leku-aldaketa hori?
Inork ere ez, epaitegira ibilgailuren baten joan behar bada Ertzaintzak hartuko baitu horren ardura.
Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak botoa emateko aurkeztu dizkioten errolda-ziurtagiriekin?
Hauteskunde-mahaira eramandako errolda-ziurtagiri berezi guztiak, hauteskunde-mahaiko erroldan alta ematekoak badira edo erroldako akatsak zuzentzekoak badira, Hauteskunde-mahaiko Bilkurari buruzko Aktari erantsi beharko zaizkio, Akta horretan guztizko kopurua aipatuta soilik (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 120.1 l) eta 120.1 m) artikuluak).
Zer egin behar du hauteskunde-mahaiak aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoaren bidalketa-gastuak itzultzeko jasotako inprimakiekin?
3. gutun-azal marroian sartu beharko ditu