Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Europako Parlamentua 2014 | Bazenekien…?

Badakizu…?

  • Europako Parlamentua da, demokratikoki hautatuta, Indiaren ondoren jende gehien ordezkatzen duen organo legegilea.
  • Batasuneko herrialde gehienetan borondatezkoa da Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematea. Dena den, Belgikan, Zipren, Grezian eta Luxenburgon nahitaezkoa da botoa ematea.
  • 2014ko hauteskundeetarako, lehen aldiz, Europako alderdi politiko nagusiek-herrialdeetako alderdiek eta pertsonek sortutako erakundeek- Europako Batzorde buru izateko hautagaiak izendatuko dituzte.
  • Hauteskundeak maiatzaren 22tik 25era bitartean egingo dira, baina maiatzaren 25a arte, herrialde guztietako hautestontziak itxi ondoren, emaitzak ez dira ezagutuko.
  • Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzak Parlamentarium izeneko museoa du. Horren bidez Parlamentuaren eta Europar Batasunaren historia azaltzen duen erakusketa ikus daiteke.
  • Europako Parlamentuak Kataluniako Scytl enpresa aukeratu du Batasuneko estatuetako hauteskunde-datu guztiak zenbatzeko.
  • Une honetan dagoen hautesle-errolda (2.200.000 biztanle inguru) kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoa estatu independentea izango balitz, Parlamentuan 8 jarleku izango lituzke. Esloveniak edo Letoniak duten kopuru bera.
  • Europako hauteskundeetan Espainiako Estatu osoa barruti bakarra da. Beste herrialde batzuetan, ordea, lurraldea hainbat barrutitan dago banatuta. Frantzia, esate baterako, 8 barrutitan dago banatuta eta Iparraldeko herritarrek hego-mendebaldeko barrutian bozkatzen dute; non Akitania, Langedoc-Rouseillon eta Midi-Pyrénées biltzen baitira.
  • Espainiako Estatuan hautagai-zerrenda batek Europako hauteskundeetan jarleku bat lortzeko behar den kopurua hauteskundeetako parte-hartzearen araberako da. Azkeneko hauteskundeetan, 2009an, % 44,9ko parte-hartzea egon zen eta jarleku bat lortzeko 260.000 boto inguru beharrezkoak izan ziren.
  • Hurrengo hauteskundeetatik aurrera Europako Parlamentua izango da Europako Batzordeko lehendakaria hautatuko duena. Hautaketa Batasuneko estatuburuek edo gobernuburuek aurrez aukeratutako hautagaien artean egingo da, baina aldi berean Europako hauteskundeetako emaitzak kontuan hartu beharko dituzte.
  • Batasuneko herrialde gehienetan 18 urterekin bozkatu eta hautagai izan daiteke. Hala ere, Austrian 16 urterekin bozka daiteke eta Italian hautagaia izateko 25 urte izan behar dira.
  • Commonwealth delakoaren herrialdeetako herritarrek –hala nola, australiarrak, kanadarrak edo Karibeko uharteetako edo Afrikako estatu batzuetako herritarrak– Europako hauteskundeetan bozka dezakete, baldin eta Erresuma Batuko hautesle-erroldan inskribatuta badaude. 
  • Europako Parlamentua zuzenean hautatu zen lehenengo hauteskundeak 1979koak izan ziren. Ordura arte eurodiputatuak parlamentu nazionalek hautatzen zituzten.
  • Europako Parlamentuan taldea osatu ahal izateko estatu kideen laurdenaren 25 diputatu behar dira gutxienez.
  • Lurralde batzuk oso urrun egon arren, badira Europako hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea duten biztanleak; adibidez, Guyana edo Guadalupe, Martinika eta Reunion uharteetakoak.
  • Batasuneko estatuek maiatzaren 22tik 25era bitartean bozkatzeko aukera dute. Gehienek 25ean egingo dute; baina Erresuma Batuan eta Holandan, kasu, 22an eta Txekian 23 eta 24an.
  • Ukrainako Parlamentuak, herrialdearen europazaletasuna nabarmendu asmoz, maiatzaren 25ean presidentetza-hauteskundeak egiteko deitu du.

Nabarmenduak

Nabarmenduak

Europako Hauteskundeak
Badakizu…?

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/07/08
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak